Euskal diaspora | 2023ko Otsailaren 02a

Amets Arzallus Kolonbian, Agate Deuna munduan, eta 'Ateak ireki'

CARTAGENA, KOLONBIA. Amets Arzallus idazle, kazetari eta bertsulari hendaiarrak Kolonbiako Cartagena de Indias hirian urtarrilaren 26tik 29ra egin den 'Hay Festival' delakoan hartu du parte, 'Miñan' (Susa, 2019) bere liburuaren aurkezpena eginik eta kultura aniztasunaz eta identitateaz mintzaturik, mundu osoko hainbat sortzailerekin batera. Gogora dezagun nobelak Ibrahima Balde, Ginea Konakryko emigrantearen bizitza kontatzen duela, hark Amets Arzallusi azaldu bezala, sorter...

Euskal diaspora | 2023ko Urtarrilaren 26a

Euskal asteburua Salt Laken eta aste huntako beste hitzorduak

SALT LAKE CITY, UTAH. Euskal asteburu lanpetua ukanen dute heldu den hau Estatu Batuetako Salt Lake Cityn, larunbat huntan NABOk 2023ko bere lehenengo bilkura bertan eginen baitu, goizean goiz hasirik eta eguerdira arte. Arratsaldez, berriz, Utah-ko Euskal Etxeak bere ohiko 'Basque Dinner Dance' edo euskal afari eta dantzaldia gauzatuko du, aurtengoa 39.a, euskal dantza, kultura eta gastronomiaren erakusgarri, publikoa gehienik amerikar ez-euskaldunak, eta ateratzen den sosa ...

Euskal diaspora | 2023ko Urtarrilaren 19a

Danborren orrua munduan, Arnas Berri Bertso Eskola eta Chascomuseko Udalekua

DANBORRADA. Heldu den ortziralea San Sebastian eguna da, eta besta egun handia Gipuzkoako Donostian, hiriko zaindariaren besta eta danborrada eguna. Baina San Sebastian besta eta danborradak oihartzun handia biltzen du baita ere Diasporako leku batzuetan, eta heldu den asteburuan ospatuko dute, batetik donostiarrak eta euskaldunak bizi diren munduko hainbat lekutan, eta horrekin batera, data hau heien besta eta ospakizun egun berezia bilakatua duten munduko euskal etxe eta ko...

Euskal diaspora | 2023ko Urtarrilaren 12a

Olga Leiciaga, Buffaloko Ospa Taldea eta barnetegia Tandilen

CORPUS CHRISTI, MISIONES. Argentina iparraldeko Misiones probintzian bizi da Olga Leiciaga. Saladillon duela 84 urte sortua, errientsa eta institutu zuzendaria izana da bere lan-bizitza osoan; bizitza osoan ukan baitu, ukan ere, besteeri, lagun hurkoari eta komunitateari laguntzeko, gazteak formatzeko eta pertsoneri hazteko xantza emateko bokazioa. Duela sei urte, Euskal Herrira jin eta -Noël Elorgaren lanari esker- Olgak atzeman zuen, bere Leiciaga deitura ...

Euskal diaspora | 2023ko Urtarrilaren 05a

Urte Berri On, irakurle!

Andana izan dira euskaldunak munduan bizi diren herrialdetan abenduan zehar antolatu diren Eguberri eta Urte Zahar/Urtats bestak. Urte zaharrari azken agurra eman eta berriari lehenengoa emateko hor ziren urte guziz bezala San Frantziskoko Gure Euskal Etxean hainbat familia eta jende, zaharrak eta baita gazte frango ere, eta hondarreko mementoan Manuela (Labrouche) Etchechuryk, Covida harrapatu eta bertaratu ezin izan badu ere, Michel Etcheverry kantuz eta Jean Paul Barthe 'DJ' gisa musikarek...

Euskal diaspora | 2022ko Abenduaren 22a

Olentzero euskal etxeetan, 'Transmisioa' dokumentala eta Gaztemundu

OLENTZEROren aste berezian gira, heldu den ebiakoitzean Gabon Gaua baita. Abendu osoan ibilia da euskal ikazkina munduko euskal etxe eta komunitateak bisitatzen, Londrestik hasi eta Australiako Sydney eta Townsvilleraino, bitartean pasa dituela Homedale, Boise, Salt Lake City, Montpellier, Madril, Palma Mallorcakoa, Bartzelona, Brusela, Montreal, Txileko Santiago, Montevideo... eta beste andana bat euskal etxe eta komunitate, aste huntan berean Chascomuskoa, Argentinan, eta M...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016