Euskal diaspora | 2018ko Agorrilaren 09a

Harat-hunat : Euskalduntasuna itsasoaren bi aldeetan ospatzen

Joseba Etxarri

GARDNERVILLE, NEVADA. Larunbat huntan izanen da Gardnervilleko Euskal Piknik eta Besta. Argazkian, iazko bestako ikuspegia bazkaltzeko tenorean, bazkaria herriko Mendiko Euskal Club-eko lagunek prestaturik (arg. MEC-EuskalKultura.com)
GARDNERVILLE_%20NEVADA.%20Larunbat%20huntan%20izanen%20da%20Gardnervilleko%20Euskal%20Piknik%20eta%20Besta.%20Argazkian_%20iazko%20bestako%20ikuspegia%20bazkaltzeko%20tenorean_%20bazkaria%20herriko%20Mendiko%20Euskal%20Club-eko%20lagunek%20prestaturik%20(arg.%20MEC-EuskalKultura.com)

DIASPORAREN EGUNA.

Aurten lehenengoz ospatuko da, buruilaren 8an, Euskal Diasporaren Eguna. Eguna, berez, Eusko Jaurlaritzak finkatu du, eta xedea da egun hortan Euskal Herrian eta Diasporan ekitaldiak antolatzea, ospakizun gisa eta baita ere Diaspora eta Diasporako euskaldunak aldarrikatzeko, heien historia eta garrantzia azpimarratzeko Euskal Herriaren eta euskaldunen historiaren baitan. Gasteizen, ekitaldi instituzional bat eginen da, Urkullu lehendakaria buru, baina munduko hainbat euskal etxetan ere elgarretaratze eta ekitaldiak eginen dira. Hemen berean emanen dizuegu geroago horien berri zehatzago, hilabete baizik ez baita geratzen buruileko bigarren ebiakoitzerako.

KUBATARRAK EUSKARAZ.

Bai, kubatarrak (bi bederen) euskaraz kantuz arizanen dira heldudiren egunetan Euskal Herriko zenbait herriko besta eta elgarretaratzetan. Heien izena D’Capricho da eta bi neskak, Danieuris y Daniellis Moya Avila izena dute. Kubako Manzanillo herrikoak dira, Granma probintzian, eta Kubako Arte Eskola Nazionalean ikasi zuten. Duela urte batzuk heietariko batek, Daniellis-ek, euskaldun bat ezagutu zuen, eta ezkontzen bukatu zuten eta senar-emazte berriak Euskal Herrira etorri ziren bizitzera. Hemen, euskara eta euskal kultura barnetik ezagutu zituen Daniellis-ek eta orain, taldekide biak biltzen direnean, euskaraz eta kubanoz kantatzen dute. ‘Andrazkubak’ CDa ere plazaratua dute euskal emazte poeta eta bertsularien bertsuekin. 2013an egin zuten lehenengo kantu-itzulia Euskal Herrian eta aurten ere itzulia ari dira egiten: aste huntan Nafarroako Etxarri-Aranatzen dira, eta ondotik Bizkaiko Berriz, Ondarroa... Facebook-en eta Youtuben dira.

ARTZAINAK LEKUNBERRIN.

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko kide eta lagunak Nafarroako Lekunberrin bilduko dira aurten heien urte guzizko elgarretaratzean. Buruilaren 15ean izanen da, eta sarrerak salgai dira dagoeneko ohiko lekuetan.

NEVADA, KALIFORNIA...

Eta udan girenez, segitzen dute Estatu Batuetan euskal piknik eta bestek. Helduden ebiakoitz huntan Nevadako Gardnervilleko euskal besta izanen da, aurten Kantari Eguna gabe (hori urriaren 20an Kaliforniako Los Banos-en). Aita Mike Lastirik emanen du euskarazko meza, barbakoa bazkaria eginen da, musean eta kantuz arituko eta musika Jean-Pierre eta Manuela Etchechuryk eta Jean Flesher-ek ezarriko dute, larunbatean Minden-eko ohiko aretoan, eta ortzirale gauean JT euskal kantinan. Bestenaz, uda guziz bezala, andana bat amerikano dabil dure bazterretan, eta hemendik ere abiatuko dira hilabete huntan kantari eta musikariak itsasoz bestaldera, tartean Jean-Louis Bergara, Michel Etcheberry, Pantxoa Carrere, Aldudeko Ibarla Taldea... hemengo euskal bestetarik hango euskal bestetara, hemengo euskal herrietarik hango euskal herrietara.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3462. zbk

Nahigabe bat jasanez ainitz ikasten ahal da

Ovidio

Gure Hitza | 2018/08/09

Agorrilean denak ttur ttur!

Menane Oxandabaratz

Urteko hilabetea da nun kasik denak geldituak diren, enpresa handiak hetsiak, erakaskuntzako erakasle ta ikasleak ez gehiago ageri, beste lantegietako langileek ere bizpahiru aste hartzen dituztela baliatzeko udako giroaz. Zuen astekari gostukoena ere bi astez geldituko da. Orain denentzat gauza normala baldin bada oporrak hartzea, ez da beti hola izan. 1905ean Alemaniak zuen lehenik plantan jarri langileen oporrak pagatuak izan zaitezen, Austriak 1910ean, segitu zutela Eskandinaviako beste herrialdeek. Frantses estatuan, 1936ko ekainaren 20an ziren agertu lehen aldikoz pagatuzko oporraldiak, Front Polulaire (1936-1938) koalizioa gobernuan zelarik. Ordu haietan, langileek 15 egun opor zuten hartzen ahal, Front Populaire baliatu zen ere hitzarmen kolektiboak martxan jartzeko eta 40 oreneko lan astera pasatzeko. 1956an hiru aste opor ziren, 1969an lau aste zirelarik eta 1982az geroztik 5 aste dira. Turismo guneak ere emeki-emeki garatuz joan dira, sektore ekonomikoaren abiatze berri bat ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016