Pilota | 2018ko Agorrilaren 09a

FRANTZIAKO XAPELGOAREN 96. ASTE HANDIA PLAZA LAXOAN LEHIAKETA ASKO ZOKO GUZIETAN

JME

GARAZIKO ASTELEHENA Aste huntan, ez da iragartua zen partida jokatu, Gonzales kolpatua zelakotz: Inchausperen ordez, Monce arizan da Çubiat-ekin eta, beste ekipan, Aguirre zen Monce-ren ordez. Denbora beroegiak lotsaturik menturaz, jende guti hurbildu da Garatenerat astelehen huntan eta beroarengatik antolatzaileek partida 40etara laburtu dute. Huna partidaren emaitza eta laburpena: Monce / Çubiat.................. 40 Aguirre / X. Lambert.......... 34 Guti gora behera, 30 arte bi ekipak elgarren bete ziren, hor, 12 aldiz ados izan baitira: 2/2, 5/5, 6/6, 10/10, 14/14, 15/15, 19/19, 21/21, 22/22, 26/26, 27/27, 28/28. Azken hamarkadan, irabazleek gaina hartu dute, nahiz Ximun jokoz nagusi zen. Saketik egin dituzten tantoak: Monce-k 8, Aguirre-k 4. Partidaren iraupena: oren bat eta 45 minutu. Heldu den astelehenean, 17:00etan, aste huntako irabazleak berriz ariko dira: Monce / Çubiat....................? Bielle edo Larralde / X. Lambert..........................? KANKBOKO LEHIAKETAREN EMAITZAK ➨ Lehen Finalerdian, agorrilaren 1ean, Bielle / Bilbao.................... 40 Ospital / Iturbe................... 25 Bielle eta Bilbao aisexko nagusitu dira finalerdi huntan, Ion Iturbe nekez arizan baita Kanboko trinketean eta Ospital-ek pilota guti zuen menean jokoan sartzeko. ➨ Bigarren Finalerdian, agorrilaren 2an, Inchauspe / Ducassou..... 40 Lambert / Lambert............ 29 Hastapenean, bi anaiak aitzinean ziren 4/2, 7/2 eta, orokorki, partidaren erdira arte, elgarri hurbil 17/17. Hortik goiti, menturaz Ximun poxi bat nekatu delakotz, Inchauspe eta Ducassou- k abantail handia hartu dute 32/22. Azken hamarretan, Lambert anaiak 29tara heldu dira baina irabazleak jadanik urrunduak zituzten, 40/29. ➨ Finalean, astelehenean Bielle / Bilbao.................... 40 Inchauspe / Ducassou...... 35 EZPELETAKO PESTETAKO LEHIAKETA TRINKETEAN Bi finalerdiak iragan dira larunbatean agorrilaren 4an. Huna emaitzak: ➨ Lehen Finalerdian, Alcasena / Amulet............. 40 Etcheverry / Palomes........ 24 LEHIAKETA ASKO ZOKO GUZIETAN Galtzaileak 11/2 aitzinean ziren baina Alcasena eta Amulet-ek laster abantaila hartu diete oren bat barne 40/24 partida irabazten zutela. ➨ Bigarren Finalerdian, Elgart / Sanchez................ 40 Monce / St Paul................. 33 Elgart eta Sanchez karraskan abiatu dira 9/1 Elgart-en 6 sakeri esker. Partida erditan beti aitzinean ziren 20/10. Halere Moncek eta St Paul gazteak joko pollita eginez berdinketa lortu dute 29/29. Baina azken hamarkadan Elgart eta Sanchez nagusi ziren eta bururatu dute 40/33. ➨ Finala, agorrilaren 7an, asteartean. AZKAINGO LEHIAKETATRINKETEAN Finalerdiak, agorrilaren 16an, ortzegunean ➨ Lehen Finalerdia, 18:00etan Alcasena / De Ezcurra........? Elgart / B. Larralde.............? ➨ Bigarren Finalerdia, 19:00etan Lambert / Garat..................? Echeverria / Lucu................? AGILERAKO LEHIAKETA TRINKETEAN Biarritzen ere, BAC elkarteak antolatzen du, joan den urtean bezala, lehiaketa bat trinketean. Huna programa: ➨ Lehen Finalerdia, agorrilaren 16an, ortzegunez, 19:00etan B. Lafitte / Palomes............? Aguirre / P. Laffitte..............? ➨ Bigarren Finalerdia, agorrilaren 23an, ortzegunez, 19:00etan M. Poueyts / Iturbe..............? Lambert / A. Heguiabehere.? Lehiaketa huntan BACeko pilotari asko aurkitzen da, izan ditezen Elite Pro ala amatur. FRANTZIAKO XAPELGOAN, 96. ASTE HANDIA Usaian bezala, Aste Handiari hasiera emanen dio Luzeko partidak. Huna egitaraua: ➨ Donibane Lohitzunen, luzeko finala, agorrilaren 12an, igandean, 10:30etan HARDOYTARRAK: Sistiague, Driollet, Albistur, Funosas, P. Ducassou LUZEAN: F. Carricaburu, Franchisteguy, J. Carricaburu, Eyheramuno, Onchalo ➨ Bidarten, esku huska, agorrilaren 12an, igandean, 18:00etan: Gazteak Saldunbide / Errecart (Itsasu 1).................? Irigaray / Retegui (Zaharrer Segi)........? 19:00etan: Lehen Maila Valencia / Bereterbide (Senpere 1)......? Azcona / Jaureguy (Senpere 4)...........................? ➨Zuraiden, esku huska, agorrilaren 13an, astelehenean, 19:00etan: Artekoak Barreneche / Orhategaray (Zaharrer Segi 1)...................? Heguy / Iphar (Goizeko Izarra 1).................? 20:00etan: Bigarren maila Iribarren / Endara (Sara 1)...? Elissiry / Lafitte (Maule 1)....? ➨ Donaixti-Ibarren, esku huska, agorrilaren 14an, asteartean, 16:00etan: Xitoak Chapelet / Amado (Lau Herri 1).............? Etcheverry / Videgain Alfaro (Zaharrer Segi).....................................? 17:00etan: Kimuak Hiribarne J. / Detchart (Noizbait 1)............? Duhalde / Echevertz (Abarratia)...........? 18:00etan: Gaztetxoak Carricart / Parachu (Itsasu 1)................? Hiribarne P. / Izoco (Noizbait 1).................? HEGOALDEKO BERRIAK joan den asteburuko partida zenbaiten emaitzak: ➨ Santesteban, (Nafarroan) 2018/08/03an, ortziralean, 19:00etan Binaka Bakaikoa / Erasun............ 22 Agirre / Aranguren............. 13 Binaka Arteaga II / Imaz................ 22 Bengoetxea VI / Mariezkurrena II................ 10 ➨ Gasteiz Ogeta plazan, 2018/08/05ean, igandean, 17:00etan: hiru partida, hiruak finalak "Homenaje Rosado" desafioaren finalak, hiru joko ezberdinetan. Binaka Elezkano / Martija............. 22 Arteaga II / Arretxabaleta.. 16 Buruz-buruka Altuna III............................. 22 Olaizola II............................ 5 4 ½ an Victor.................... 22 Dario..................................... 9 Andra Mari Zuriaren pestei hasiera eman diete hiru partida hauek Ogeta pilota lekuan itotzeko bero batekin. Buruz burukako partidak bazuen arrakasta berezia baina Jokin Altunak ez du utzi Aimar Olaizola hatsaren hartzera ere, gaitzeko erritmo bizia emanez jokoari alde guzietan. Binakako partida ere irabazirik, Aspe enpresak ukan du "Homenaje" saria: 600 botoila arno. Aste huntan segitzen dute Gasteizko pestek ortzegun arte eta pilota partidak badituzte egunero. Gehienak Euskal Telebistak zabaldu beharrak ditu.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3462. zbk

Nahigabe bat jasanez ainitz ikasten ahal da

Ovidio

Gure Hitza | 2018/08/09

Agorrilean denak ttur ttur!

Menane Oxandabaratz

Urteko hilabetea da nun kasik denak geldituak diren, enpresa handiak hetsiak, erakaskuntzako erakasle ta ikasleak ez gehiago ageri, beste lantegietako langileek ere bizpahiru aste hartzen dituztela baliatzeko udako giroaz. Zuen astekari gostukoena ere bi astez geldituko da. Orain denentzat gauza normala baldin bada oporrak hartzea, ez da beti hola izan. 1905ean Alemaniak zuen lehenik plantan jarri langileen oporrak pagatuak izan zaitezen, Austriak 1910ean, segitu zutela Eskandinaviako beste herrialdeek. Frantses estatuan, 1936ko ekainaren 20an ziren agertu lehen aldikoz pagatuzko oporraldiak, Front Polulaire (1936-1938) koalizioa gobernuan zelarik. Ordu haietan, langileek 15 egun opor zuten hartzen ahal, Front Populaire baliatu zen ere hitzarmen kolektiboak martxan jartzeko eta 40 oreneko lan astera pasatzeko. 1956an hiru aste opor ziren, 1969an lau aste zirelarik eta 1982az geroztik 5 aste dira. Turismo guneak ere emeki-emeki garatuz joan dira, sektore ekonomikoaren abiatze berri bat ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016