Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2018ko Agorrilaren 09a

Pilota

Helduden astean iraganen den pilotako aste handiaren azken eguna Uztaritzen izanen da beraz 19an. Egun hortan Kapito Harriko luzeko taldea artekoetan, Bilgune bere pilota plazan ariko da Frantziako xapelgoko finala jokatzen Hardoitarrak taldearen kontra. Final hortara gure mutikoak errexki sailkatu ziren aitzineko igandean finalerdian Garazin Atharratze garaiturik 13 eta 2. Xantza on desira dezakegu oraindanik gure luzeko pilotarier. Azken egun horrek aratsaldez ikusiko ditu ere atxiki ttipiko bi final, gazteen mailakoa lehenik eta ondotik helduetan A mailakoa. Eta hain xuxen azken huntan ariko da Baionako Aviron taldea, hiru uztariztar ohiz osatua dena. Talde hunek finalerdian irabazi zuen Hardoitarrak taldearen kontra hemen berean 40 eta 30. Atxiki ttipian beti egonez helduetan bainan B mailan ariko da Kapito Harriko hirukotea agorrilaren 16an Donapaleun. Suerte on talde guzier eta denen berri ondoko astetan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3462. zbk

Nahigabe bat jasanez ainitz ikasten ahal da

Ovidio

Gure Hitza | 2018/08/09

Agorrilean denak ttur ttur!

Menane Oxandabaratz

Urteko hilabetea da nun kasik denak geldituak diren, enpresa handiak hetsiak, erakaskuntzako erakasle ta ikasleak ez gehiago ageri, beste lantegietako langileek ere bizpahiru aste hartzen dituztela baliatzeko udako giroaz. Zuen astekari gostukoena ere bi astez geldituko da. Orain denentzat gauza normala baldin bada oporrak hartzea, ez da beti hola izan. 1905ean Alemaniak zuen lehenik plantan jarri langileen oporrak pagatuak izan zaitezen, Austriak 1910ean, segitu zutela Eskandinaviako beste herrialdeek. Frantses estatuan, 1936ko ekainaren 20an ziren agertu lehen aldikoz pagatuzko oporraldiak, Front Polulaire (1936-1938) koalizioa gobernuan zelarik. Ordu haietan, langileek 15 egun opor zuten hartzen ahal, Front Populaire baliatu zen ere hitzarmen kolektiboak martxan jartzeko eta 40 oreneko lan astera pasatzeko. 1956an hiru aste opor ziren, 1969an lau aste zirelarik eta 1982az geroztik 5 aste dira. Turismo guneak ere emeki-emeki garatuz joan dira, sektore ekonomikoaren abiatze berri bat ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016