Herriz Herri - Sara (L) | 2018ko Agorrilaren 09a

Sara

Larrungo koloreak
Larrungo%20koloreak

Pottoka feria:

abuztuaren 4an larunbatarekin, Pottoken primak gintuen errebotean. Bordazain Larrun elkarteak antolatua. Pottoken abeltzainek ekarria zuten andana ederra, 140 bat baziren, mendiko eta pentzetakoak etorriak alde guzietatik eta ederrak, irabazdunek trofeo ederrak izan dituzte. Primen ondotik arratsaldeko 2ak aldean 100 bat jendek bazkaldu dute Lur Berri gelan aski ongi omore onean, Sarako kantariek airostua. Pottoken prima antolatzailek milesker handi bat ematen diote deneri, bai eta ere diru laguntza eman duteneri eta lan egin duten guzieri. Milesker zueri holako lana ibiltzeagatik.

Larrungo Kolore

taldeak, 9 margolari eta hiru zizelkariek egin dute beren erakusketa. Orai ongi ezagutuak dira, erran behar da margo ederrak egiten dituztela bai eta zizelketak ere. Bisitariak izan dituzte, bai ere erostunak, ganden urtean 10 bat margo eta bertze hoinbertze zizelketa saldu zituzten, Agian aurten gehiago egin dituzte. Lehendakariak, Eliane Layet bere elkartearekin, eskerrak eman ditu deneri bai eta ere Herriko Etxeari Lur Berri gela prestatzeagatik.

Abisu:

abuztuaren 9an ortzegunez elizan kontzertua Goraki taldearekin sarrera 10€. - 11n, larunbata, elkarteen eguna egun guzia errebotean, dantza, pilota eta jokoak, arratsarekin afaria deneri irekia. - 12an, igandea, selauru hustea errebotean 9ak eta 18ak artean, zuen lekua erreserbatu behar da. - 16an, ortzegunez, elizan 21:30etan kantaldia Saiberri taldearekin, sarrera 5€, urririk 16 urte arte.

Ehiztarieri abisua:

Xokobian abuztuaren 10ean, ortziralea, 18:00etan ehiziko kartak salgai, iratze pikatzea goizeko 7:00etan Ahuntz Bizkarrean eta 11n larunbata, elkarteak galde egiten du ehiztarieri ahal duten guziak etortzea, jende gehiago, lana fiteago bukatzen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3462. zbk

Nahigabe bat jasanez ainitz ikasten ahal da

Ovidio

Gure Hitza | 2018/08/09

Agorrilean denak ttur ttur!

Menane Oxandabaratz

Urteko hilabetea da nun kasik denak geldituak diren, enpresa handiak hetsiak, erakaskuntzako erakasle ta ikasleak ez gehiago ageri, beste lantegietako langileek ere bizpahiru aste hartzen dituztela baliatzeko udako giroaz. Zuen astekari gostukoena ere bi astez geldituko da. Orain denentzat gauza normala baldin bada oporrak hartzea, ez da beti hola izan. 1905ean Alemaniak zuen lehenik plantan jarri langileen oporrak pagatuak izan zaitezen, Austriak 1910ean, segitu zutela Eskandinaviako beste herrialdeek. Frantses estatuan, 1936ko ekainaren 20an ziren agertu lehen aldikoz pagatuzko oporraldiak, Front Polulaire (1936-1938) koalizioa gobernuan zelarik. Ordu haietan, langileek 15 egun opor zuten hartzen ahal, Front Populaire baliatu zen ere hitzarmen kolektiboak martxan jartzeko eta 40 oreneko lan astera pasatzeko. 1956an hiru aste opor ziren, 1969an lau aste zirelarik eta 1982az geroztik 5 aste dira. Turismo guneak ere emeki-emeki garatuz joan dira, sektore ekonomikoaren abiatze berri bat ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016