Herriz Herri - Makea (L) | 2018ko Agorrilaren 09a

|Lekorne|Luhuso

%7CLekorne%7CLuhuso

Luhuson bestak!

Agorrilaren 10ean, ostiralez hasiko dira, aperitifaño batekin Klil’K txarangak animatuko duena, ondotik zikiroa eta ongi afalduta digeritzeko dantzaldia Herrit’Mo taldearekin. Larunbatean, 16:00etan Polliki haur dantza ikusgarria, Euskaldunak ikusgarria, fandago lehiaketa, 20:00etan Zo’Zongo eta The Very Small orkestrak. Igandean, Adarra lasterketaren 9. edizioa, abiatzea plazatik, arratsaldean haurren jokoak eta ondotik talo jatea. Astelehenarekin, 9:00etan Eskulanen merkatua. Asteartean, pintxo gaualdia Txakatuak txarangak animaturik eta ondotik kontzertua: Nogen, Kimbala eta Akerbeltz taldeekin. Agorrilaren 15ean, Andredena Mariz bururatuko dira, 9:00etan meza Ganixtarrak makear klikak animaturik, 10:00etan Ball Trap, 19:00etan afaria, kasu, aitzin izenak eman behar dira deituz 06-19-02-54-58. Besta onak desiratzen ditugu luhusotar guzieri!

Makean Gasnaren Besta:

Bezperan, agorrilaren 23an hasiko dena, Pantxika Maitiak egin “Mendiak kanta dezan” dokumentala ikusgai izanen da Mindegia gelan, 20:30etan. Euskal Gasnaren besta iraganen da agorrilaren 24an, 2. aldikoz. Goizeko 11:00etan hasiko da gasna dastaketarekin, arno xorta on bat izanen delarik horren pusatzeko! Tokiko gasnen mahai erakusketak izanen dira, memento berean esplikatua izanen da zer den artzaingoa. Plantxan eginak diren izozkien dastatzeko parada ere izanen da. Aurten gomita berezia izanen da, Idiazabal gasna sormarkako etxe ekoizle bat hor izanen baita.

Autoen abiadura hartzeko tresna erre!

Ez dakit zer pasatzen den Luhusoko bide nagusian, ez hain aspaldi jadanik autoen abiadura hartzeko tresna errea izan zen. Joan den astean berriz gertatu da gauza berdina! Aro bero hauen ondorioa? Luhusoko bestak hasiko direla eta, zikiroaren prestatzen hasiak? Edozein gisaz hauxe da misterioa! Ea ba beste bat ezarria izanen den edo paso eginen duten, pentsatuz Luhuso eskualdean tresna horiek ez dutela irauten, geroak erranen!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3462. zbk

Nahigabe bat jasanez ainitz ikasten ahal da

Ovidio

Gure Hitza | 2018/08/09

Agorrilean denak ttur ttur!

Menane Oxandabaratz

Urteko hilabetea da nun kasik denak geldituak diren, enpresa handiak hetsiak, erakaskuntzako erakasle ta ikasleak ez gehiago ageri, beste lantegietako langileek ere bizpahiru aste hartzen dituztela baliatzeko udako giroaz. Zuen astekari gostukoena ere bi astez geldituko da. Orain denentzat gauza normala baldin bada oporrak hartzea, ez da beti hola izan. 1905ean Alemaniak zuen lehenik plantan jarri langileen oporrak pagatuak izan zaitezen, Austriak 1910ean, segitu zutela Eskandinaviako beste herrialdeek. Frantses estatuan, 1936ko ekainaren 20an ziren agertu lehen aldikoz pagatuzko oporraldiak, Front Polulaire (1936-1938) koalizioa gobernuan zelarik. Ordu haietan, langileek 15 egun opor zuten hartzen ahal, Front Populaire baliatu zen ere hitzarmen kolektiboak martxan jartzeko eta 40 oreneko lan astera pasatzeko. 1956an hiru aste opor ziren, 1969an lau aste zirelarik eta 1982az geroztik 5 aste dira. Turismo guneak ere emeki-emeki garatuz joan dira, sektore ekonomikoaren abiatze berri bat ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016