Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2018ko Agorrilaren 09a

Irisarri

MO

Aurtengoa egina

Plaza laxoko xapelgoa bururatu da joanden uztailarren 29an, Hazparneko kantxan, gure D. Etcheto-J. Arbeletche bikote ederrarentzat! Gisa guziz, finalerdi guziz gustagarria bizi izan dugu, kintze luzeak, plazako xoko moko guziak miatuak, so egileen eskuzartak merezituak bilduz, zinez Senpereko Valencia-Bereterbidek ez dute beren garaipena ebatsia. Suerte on, Pantxo eta Xabiri final nagusirako eta eskerrak David eta Julien-i! Agian, helduden urtean ere, elgar ikustekotan hor gaindi....

Baionako bestetan

Hemendik beretik amets ttipi bat egina ginuen, ea Julien Etchegaray eta Peio Guichandutek ez zutenez finala elgarren kontra jokatuko Masters lehiaketa famatuan. Bainan jakina dukezuen bezala, ez da arras hola gertatu eta aurtengo xapela M. Ospital- B. Ducassouren buruetan jarri da. Goresmenak xapelduneri, eta bereziki Mathieuri, bere 25 urteak ongi ospaturik, eta oroitarazteko ere denboran P. Guichandut-ekin lehen mailan, Euskal Herriko xapela jauntzi zuela Irisartarrak Pilotaren izenean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3462. zbk

Nahigabe bat jasanez ainitz ikasten ahal da

Ovidio

Gure Hitza | 2018/08/09

Agorrilean denak ttur ttur!

Menane Oxandabaratz

Urteko hilabetea da nun kasik denak geldituak diren, enpresa handiak hetsiak, erakaskuntzako erakasle ta ikasleak ez gehiago ageri, beste lantegietako langileek ere bizpahiru aste hartzen dituztela baliatzeko udako giroaz. Zuen astekari gostukoena ere bi astez geldituko da. Orain denentzat gauza normala baldin bada oporrak hartzea, ez da beti hola izan. 1905ean Alemaniak zuen lehenik plantan jarri langileen oporrak pagatuak izan zaitezen, Austriak 1910ean, segitu zutela Eskandinaviako beste herrialdeek. Frantses estatuan, 1936ko ekainaren 20an ziren agertu lehen aldikoz pagatuzko oporraldiak, Front Polulaire (1936-1938) koalizioa gobernuan zelarik. Ordu haietan, langileek 15 egun opor zuten hartzen ahal, Front Populaire baliatu zen ere hitzarmen kolektiboak martxan jartzeko eta 40 oreneko lan astera pasatzeko. 1956an hiru aste opor ziren, 1969an lau aste zirelarik eta 1982az geroztik 5 aste dira. Turismo guneak ere emeki-emeki garatuz joan dira, sektore ekonomikoaren abiatze berri bat ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016