Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2018ko Agorrilaren 09a

Baigorri

Lagun Alai abesbatza
Lagun%20Alai%20abesbatza

Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoia

Elkarte hunek "Lendemains de fête" filmaren proiekzioa proposatzen dauku agorrilaren 17an, arratseko 8.30etan Bil Etxea gelan. Gaia da: 2009 urteaz geroz Bartzelonan bizitokietarik egiten diren kanporatze anitzak. Proiekzioaren ondotik, debatea izanen da Yann Maury filmaren egilearekin. Aipagai ere 2015 urtean hiri hortan lekuan eman Herriko Etxeko kontseiluaren egiteak. Lehentxago, 7.00etatik goiti, Kataluniako janari eta edariak gozatzen ahalko dira. Xehetasunentzat deitu: 06 80 36 41 87.

Baxe Nafarroako musika festibala

Hemeretzigarren festibala kari, “Orgue en Baigorri” elkarteak aurten bost hitzordu proposatzen dauzkigu Elizan. Agorrilaren 8an, arratseko 9:00etan Benjamin Righetti suitzar orgina joilearen kontzertua, hau Lausanne hirian orgina erakasle dena. Agorrilaren 8an, arratsaldeko 7:00etan, musika zeltikoa Curvan Guillaumin soinulariarekin; ainitz soinu tresna ibiltzen ditu: klarineta, gaita, pianoa, gitarra… Arratseko 9:00etan, musika erakasle egonik, hemen ongi ezagutzen dugun Jesus Aured dugu entzunen bere akordeoiarekin musika klasikoan, herrikoian, jazz eta bere inprobisazioetan. Agorrilaren 12an, arratseko 9:00etan, Haltsun sortua den Lutxi Nesprias piano joilearen aldi izanen da. Konkurtsotan anitz sari irabazirik anitz festibaletan ere parte hartzen du. Sartzeak 10€tan dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3462. zbk

Nahigabe bat jasanez ainitz ikasten ahal da

Ovidio

Gure Hitza | 2018/08/09

Agorrilean denak ttur ttur!

Menane Oxandabaratz

Urteko hilabetea da nun kasik denak geldituak diren, enpresa handiak hetsiak, erakaskuntzako erakasle ta ikasleak ez gehiago ageri, beste lantegietako langileek ere bizpahiru aste hartzen dituztela baliatzeko udako giroaz. Zuen astekari gostukoena ere bi astez geldituko da. Orain denentzat gauza normala baldin bada oporrak hartzea, ez da beti hola izan. 1905ean Alemaniak zuen lehenik plantan jarri langileen oporrak pagatuak izan zaitezen, Austriak 1910ean, segitu zutela Eskandinaviako beste herrialdeek. Frantses estatuan, 1936ko ekainaren 20an ziren agertu lehen aldikoz pagatuzko oporraldiak, Front Polulaire (1936-1938) koalizioa gobernuan zelarik. Ordu haietan, langileek 15 egun opor zuten hartzen ahal, Front Populaire baliatu zen ere hitzarmen kolektiboak martxan jartzeko eta 40 oreneko lan astera pasatzeko. 1956an hiru aste opor ziren, 1969an lau aste zirelarik eta 1982az geroztik 5 aste dira. Turismo guneak ere emeki-emeki garatuz joan dira, sektore ekonomikoaren abiatze berri bat ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016