Herriz Herri - Armendaritze (NB) | 2018ko Agorrilaren 09a

Antzerkia

Antzerkia

Usaia den bezala urtero gure herriko haur eta gazteek antzerki emanaldi bat eskaintzen daukute. Aurten lehena pasatua baldin bada, oraino beste bi emanaldi iraganen dira, ostiralez agorrilaren 10 eta 17an. Hiru antzerki dira emanak izanen, David Ondars eta Pantzo Hirigarayek idatzi obrak. Bestak ere laster heldu zaizkigu, larunbatean, arratseko 8:00etarik harat, afaria (xerrikia), Xitoak taldeak animaturik. Igandean, meza nagusia, arratsaldean 4:00etan Bubble Foot lehiaketa, arratseko 8:00etan afaria (axoa), Ezbeharak taldeak bazterrak inarrosiko dituelarik. Herritar guzieri besta goxoak pasa!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3462. zbk

Nahigabe bat jasanez ainitz ikasten ahal da

Ovidio

Gure Hitza | 2018/08/09

Agorrilean denak ttur ttur!

Menane Oxandabaratz

Urteko hilabetea da nun kasik denak geldituak diren, enpresa handiak hetsiak, erakaskuntzako erakasle ta ikasleak ez gehiago ageri, beste lantegietako langileek ere bizpahiru aste hartzen dituztela baliatzeko udako giroaz. Zuen astekari gostukoena ere bi astez geldituko da. Orain denentzat gauza normala baldin bada oporrak hartzea, ez da beti hola izan. 1905ean Alemaniak zuen lehenik plantan jarri langileen oporrak pagatuak izan zaitezen, Austriak 1910ean, segitu zutela Eskandinaviako beste herrialdeek. Frantses estatuan, 1936ko ekainaren 20an ziren agertu lehen aldikoz pagatuzko oporraldiak, Front Polulaire (1936-1938) koalizioa gobernuan zelarik. Ordu haietan, langileek 15 egun opor zuten hartzen ahal, Front Populaire baliatu zen ere hitzarmen kolektiboak martxan jartzeko eta 40 oreneko lan astera pasatzeko. 1956an hiru aste opor ziren, 1969an lau aste zirelarik eta 1982az geroztik 5 aste dira. Turismo guneak ere emeki-emeki garatuz joan dira, sektore ekonomikoaren abiatze berri bat ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016