Herriz Herri - Ainhoa (L) | 2018ko Agorrilaren 09a

Ainhoa

Ainhoa

Ainhoako bestak agorrilaren 14tik 19ra ospatuko dira.

Bortz egunez: afari herrikoia, pilota partidak, dantzak, karrikako pasaia esku suekin, txarangak, kantaldiak eta dantzaldiak. Kaperako lasterketa larunbatarekin izanen da, agorrilaren 18an. 10:00etan hasiko da 10km-ko itzulia, ondotik paella bazkaria karrikan. Aurtengo berritasunak, Xahako edate txapelketa Andre Mari egunean, eta mus lehiaketa ortzilarean 10:00etan Elkartetxean. Suzko zezena larunbat gauean itzuliko da.

Heriotzeak –

Jean Dutailly, agorrilaren 1.ean zendu zen bere 91. urtean eta agorrilaren 3an ehortzi zen. Joset Lagarde agorrilaren 2an zendu zen, 62 urtetan. Ehortzketak astelehenean, agorrilaren 6an, izan ziren. Doluminik bizienak haien familieri.

Bertze hitzorduak –

Larunbat huntan, agorrilaren 11n 21:15etan, Aria Pirenéus taldearen biraren estreinaldia emanen dute Ainhoako elizan. Alma konpaniak eta La Route du Béarn et du Pays Basque elkarteak antolatutako sorkuntza musikala da, Euskal Herriko eta Biarnoko kantariek emanik (sartzea dohainik). Agorrilaren 13an astelehenarekin, gaueko mendi martxa 18:00etan abiatuko da turismo bulegotik Ainhoako kaperaraino. 25€ helduentzat, 20€ haurrentzat (argiak eta janaria barne).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3462. zbk

Nahigabe bat jasanez ainitz ikasten ahal da

Ovidio

Gure Hitza | 2018/08/09

Agorrilean denak ttur ttur!

Menane Oxandabaratz

Urteko hilabetea da nun kasik denak geldituak diren, enpresa handiak hetsiak, erakaskuntzako erakasle ta ikasleak ez gehiago ageri, beste lantegietako langileek ere bizpahiru aste hartzen dituztela baliatzeko udako giroaz. Zuen astekari gostukoena ere bi astez geldituko da. Orain denentzat gauza normala baldin bada oporrak hartzea, ez da beti hola izan. 1905ean Alemaniak zuen lehenik plantan jarri langileen oporrak pagatuak izan zaitezen, Austriak 1910ean, segitu zutela Eskandinaviako beste herrialdeek. Frantses estatuan, 1936ko ekainaren 20an ziren agertu lehen aldikoz pagatuzko oporraldiak, Front Polulaire (1936-1938) koalizioa gobernuan zelarik. Ordu haietan, langileek 15 egun opor zuten hartzen ahal, Front Populaire baliatu zen ere hitzarmen kolektiboak martxan jartzeko eta 40 oreneko lan astera pasatzeko. 1956an hiru aste opor ziren, 1969an lau aste zirelarik eta 1982az geroztik 5 aste dira. Turismo guneak ere emeki-emeki garatuz joan dira, sektore ekonomikoaren abiatze berri bat ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016