Han eta Hemen | 2018ko Agorrilaren 09a

Régions et Peuples Solidaires (RPS) udako unibertsitateak Euskal Herrian

RAgions%20et%20Peuples%20Solidaires%20(RPS)%20udako%20unibertsitateak%20Euskal%20Herrian

1994an sortu zen R&PS federazioa, frantses estatuko herrialde desberdinetako alderdi politikoez osatua da, Alsazia, Bretainia, Katalunia, Korsika, Moselle, Savoia eta Euskal Herria. Euskal Herriarendako, Abertzaleen Batasuna (AB), Euskal Alkartasuna (EA) eta Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) dira federazio hunen kide. Hauteskunde desberdinetan aurkezten dira, bereziki europarretan, herrialde guziek eskakizun berdina dute bereziki hizkuntzen ezagupenean.

Aurten 23. udako unibertsitateak antolatzen dituzte, Baiona hautatu dute gogoeta leku bezala. Bereziki hiru gaien inguruan konferentziak antolatuak dira: bake prozesua, Ipar Euskal Herriaren instituzioaren geroa, konstituzio erreforma eta Europar Batasuneko demokrazia. Bake prozesuari buruz eztabaidatzeko gomitatuak dira Jean-René Etchegaray, Txetx Etcheverry eta Xabi Larralde. Konstituzio erreformaz, gobernamenduak laster plantan jarriko duena, RPSek nahi izan du gogoeta bat eraman horri buruz, Paul Molac bretaindar eta Jean-Félix Acquaviva korsikar deputatuek beren iritzia emanen dute gai horri buruz. Azken debatea, galdera bat pausatuz eztabaidatuko dute: Europar Batasuna demokrazia bat da? Jean Quatremer kazetari eta adituak europar gaietan, bere ikusmoldea emanen du. Bururatzeko hizkuntza gutietsieri lekua emana izanen da, UFCE (Union Fédérale des Nationalités Européennes) Europako Kontseiluko elkarte bati emanen dute hitza, "Charte européenne des langues minoritaires" proiektua aurkeztu duena.

Agorrilaren 23an hasiko dira ostegunez, iraunen dute agorrilaren 24a arte, Baionako "Le Bayonne" hotelean. Han berean jaten ahalko da, izena eman behar da aitzin. Xehetasun guziak webgunean: contact@federation-rps.org

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2018/08/09

Kalakan Sarako harpeetan

Maitane Sebastian biolontxelo-joilea
Maitane%20Sebastian%20biolontxelo-joilea
Kalakan taldeak hiru kontzertu eskainiko ditu Sarako harpeetan. Agorrilaren 21ean, asteartez (21:30), Xuberotik heldu diren Oihan Oliarj-Inès eta Oihaneko Zühainetan orkestrarekin. 22an, asteazkenez (21:30), Maitane Sebastian iruindar biolontxelojoilearekin. 23an, ostegunez (21:30), Alexandre Arkhincheev musikariarekin (Buriatia, Siberia).

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/08/09

Haziak Idazle : Maitasunaren Malkoak

Maiana Etcheverry eta eta Oihana Inchausti (5.zikloa) San Josep lizeoa - Uztaritze

Bazen behin, Malko izeneko herrixka batean, harriduri berezi eta misteriotsu bat. Gaur egun ere, guttik dakite harriduri honen egiazko istorioa, baina zuen zorionerako, nik dakit. Duela aspaldi, urtero, udaberriaren ospatzeko, mendialdean bizi ziren laminek lezetik ateratzeko deretxoa zuten egun baterako, gizaki zangoak ukanez. Egun batez, Lilia izeneko lamina lezetik atera zen eta herrixkarat abiatu. Gure lamina liluratua zen: ahate zangorik gabe, libre senditzen zen. Bere bidean, saltoka eta dantzan ari zen. Bat batean, zerbaitekin edo hobeki errateko norbaitekin koskatu zen. Norbait hori, herritar bat zen, Xan izenekoa. “Barka nazazu! erran zuen Liliak. - Ez da deus! erantzun zion Xanek - Nola duzu izena? - Lilia. Hortik landa, egun osoan elkarrekin egon ziren, eleketan. Egun honen bukaeran, biak maiteminduta zeuden, eta Xanek Liliari galdegin zion harekin ezkontzea. Laminak, pozez beterik, baietz erran zuen. Anartean, eguzkia beheiti zihoan, eta Lilia oroitu zen fitesko bere e...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/08/09

Xabier Soubelet-en margo erakusketa

Xabier%20Soubelet-en%20margo%20erakusketa
Xabier Soubelet, euskal margolariaren obra erakusketa uda guziz bezala Arizkunen ikus daiteke, Sasternea etxean. Xabier Soubeleten margoak mundu guzian aurki daitezke ere, batez ere kolekzio pribatuetan: Parise, Madrile, Bartzelona, Sidney, San Francisco, Houston, Buenos Aires, Puerto Rico, Montreal, New York, Munich, Berlin, Londres, Quebec, Lisboa, Viena, Oxford, Brusela, Bordele, Caen, Caracas, Marrakech, Toronto, Los Angeles, Bakersfield,... eta nola ez Euskal Herrian: Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Baionan eta beste herri askotan. Arizkunen erakusketaren ordutegia: ostegunetik igandera idekia da, 11:00etatik 13:30etarat eta 15:30etatik 20:00etara.

Irakurri segida

3462. zbk

Nahigabe bat jasanez ainitz ikasten ahal da

Ovidio

Gure Hitza | 2018/08/09

Agorrilean denak ttur ttur!

Menane Oxandabaratz

Urteko hilabetea da nun kasik denak geldituak diren, enpresa handiak hetsiak, erakaskuntzako erakasle ta ikasleak ez gehiago ageri, beste lantegietako langileek ere bizpahiru aste hartzen dituztela baliatzeko udako giroaz. Zuen astekari gostukoena ere bi astez geldituko da. Orain denentzat gauza normala baldin bada oporrak hartzea, ez da beti hola izan. 1905ean Alemaniak zuen lehenik plantan jarri langileen oporrak pagatuak izan zaitezen, Austriak 1910ean, segitu zutela Eskandinaviako beste herrialdeek. Frantses estatuan, 1936ko ekainaren 20an ziren agertu lehen aldikoz pagatuzko oporraldiak, Front Polulaire (1936-1938) koalizioa gobernuan zelarik. Ordu haietan, langileek 15 egun opor zuten hartzen ahal, Front Populaire baliatu zen ere hitzarmen kolektiboak martxan jartzeko eta 40 oreneko lan astera pasatzeko. 1956an hiru aste opor ziren, 1969an lau aste zirelarik eta 1982az geroztik 5 aste dira. Turismo guneak ere emeki-emeki garatuz joan dira, sektore ekonomikoaren abiatze berri bat ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016