Gure Hitza | 2018ko Agorrilaren 09a

Agorrilean denak ttur ttur!

Menane Oxandabaratz

Urteko hilabetea da nun kasik denak geldituak diren, enpresa handiak hetsiak, erakaskuntzako erakasle ta ikasleak ez gehiago ageri, beste lantegietako langileek ere bizpahiru aste hartzen dituztela baliatzeko udako giroaz. Zuen astekari gostukoena ere bi astez geldituko da. Orain denentzat gauza normala baldin bada oporrak hartzea, ez da beti hola izan. 1905ean Alemaniak zuen lehenik plantan jarri langileen oporrak pagatuak izan zaitezen, Austriak 1910ean, segitu zutela Eskandinaviako beste herrialdeek. Frantses estatuan, 1936ko ekainaren 20an ziren agertu lehen aldikoz pagatuzko oporraldiak, Front Polulaire (1936-1938) koalizioa gobernuan zelarik. Ordu haietan, langileek 15 egun opor zuten hartzen ahal, Front Populaire baliatu zen ere hitzarmen kolektiboak martxan jartzeko eta 40 oreneko lan astera pasatzeko. 1956an hiru aste opor ziren, 1969an lau aste zirelarik eta 1982az geroztik 5 aste dira. Turismo guneak ere emeki-emeki garatuz joan dira, sektore ekonomikoaren abiatze berri bat sortuz. Alabaina langileek askatasun eta denbora libro gehiago ukanez, pertsona horier gogoa eman zaien bazterren ezagutzeko. Lanpostuak sortuz, turismo edota kirol arloetan bereziki, langileentzat abusagailuak bazirela kontzientzia hartze bat izan zen. Botere publikoek ere sortu zituzten opor gune desberdinak, haurrentzat udalekuak, turismo bulegoak..., udatiar lanpostuak sortzen zirela, bai eta ministeritza berezituaren sortzea turismoari bideratua. Orain horiek guziak normal kausitzen baditugu, gure aitzineko arbasoeri esker ditugula ez da ahantzi behar. Oporrak beharrezkoak direla indar hartzeko, pausatzeko, dudarik ez da, gaurko egunean oraino gehiago, erraiten denez jendea estresatuago bizi baita. Egia usu entzuten direla eskuin edo ezker langile batzuk “burn out” bat egiten dutela. Ez dakit ingelesez erraiteak indar gehiago emaiten duen, baina gaurko egunean hola dira izendatuak kasu horiek! Gehiegizko lan akidura horrek sortzen dituen kalte handiak ekarriz, ofizio guziak hunkiak direlarik. Oporretara ez dira denak abiatzen ahal, populazio bat lanean ari bada ere, edota langabezian izanez, ez du aski dirurik hor gaindi ibiltzeko. Kasu horietan diren familietako haurrak dira gehienik hunkiak, zonbaitzuk ez direla sekulan beren etxetik atera. Secours Catholique delakoak uda guziz deia zabaltzen du, haur horien hartzeko, errana denez 2 000 haur dira, 6 eta 17 urte arte artean ibilki direnak. Garai batez kantatzen zen “osagarria dela lan egitea, kontserbatzea dela deus ez egitea”, goazen beraz arrazoinamendu hortarik! Mementoan pausa garaian izanez, ibiliko gira ttuku ttuku!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3462. zbk

Nahigabe bat jasanez ainitz ikasten ahal da

Ovidio

Gure Hitza | 2018/08/09

Agorrilean denak ttur ttur!

Menane Oxandabaratz

Urteko hilabetea da nun kasik denak geldituak diren, enpresa handiak hetsiak, erakaskuntzako erakasle ta ikasleak ez gehiago ageri, beste lantegietako langileek ere bizpahiru aste hartzen dituztela baliatzeko udako giroaz. Zuen astekari gostukoena ere bi astez geldituko da. Orain denentzat gauza normala baldin bada oporrak hartzea, ez da beti hola izan. 1905ean Alemaniak zuen lehenik plantan jarri langileen oporrak pagatuak izan zaitezen, Austriak 1910ean, segitu zutela Eskandinaviako beste herrialdeek. Frantses estatuan, 1936ko ekainaren 20an ziren agertu lehen aldikoz pagatuzko oporraldiak, Front Polulaire (1936-1938) koalizioa gobernuan zelarik. Ordu haietan, langileek 15 egun opor zuten hartzen ahal, Front Populaire baliatu zen ere hitzarmen kolektiboak martxan jartzeko eta 40 oreneko lan astera pasatzeko. 1956an hiru aste opor ziren, 1969an lau aste zirelarik eta 1982az geroztik 5 aste dira. Turismo guneak ere emeki-emeki garatuz joan dira, sektore ekonomikoaren abiatze berri bat ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016