Han eta Hemen | 2018ko Uztailaren 12a
Han eta Hemen | 2018ko Uztailaren 12a
Han eta Hemen | 2018/07/12
2018ko ekainaren 29an iragan da Itsasun Garapen Kontseiluaren biltzar nagusia. Aurten antolaketan berrikuntza batzuk badira, lehenik elkarte berri anitz sartu dira, 110 mugimendu dira partaide (222 pertsona), 2 ordezkari behar dituztela, gizon-emazte parekotasuna plantan jarriz. Bestalde berrikuntza, lehen aldikoz edozein herritar sartzen ahal da bere izen propioan nehor ez duela ordezkatu behar, 89 pertsona sartu dira bide hortarik.
Zuzendaritza berri bat osatuko da 63 kide izanen direlarik, 43 pertsona mugimenduen ordezkariak eta 20 herritar xumeak. Euskal Elkargoarekin lankidetzan ariko da, hunek bozkatu zuen 2018ko urtarrilean, Garapen Kontseilua partaide izan behar zela. Euskal Herriko Garapen Kontseiluak jendarte osoaren ahotsa izan nahi du, proiektu konkretu batzuk proposatuz gero Euskal Elkargoak onartuta, hautetsiek plantan jarri beharko dituztenak. Ipar Euskal Herriko populazioa handituz doa (3.000 jende berri urtero), hunek erran nahi du beharkizun berri batzuk...
Han eta Hemen | 2018/07/12
Baionako ikastolako kolegio berria estreinatua izan da joan den ekainaren 29an. Estitxu Robles-Arangiz kantari ezagunaren izena hartzen duela, lehen aldikoz emazte baten izena emana dela Seaskako kolegio batean. Karia hortarat, erakasle eta ikasleek bertsu hauek kantatu dituzte.
Berriz ere Ikastolen ta Seaskaren
ADNa indarrean
Kolegio hau berria dugula eta
Zaharra denbora berean
Kopuruz ttikia izanen gira baina
Euskarari hats emaitean
Gure hizkuntzak bizirik iraunen du
Kantatzen dugun bitartean
Denak Estitxu Robles
Ez da izan errex
Kolegioa dugu babes
Euskara bizitzea
Guk dugu amets
Eta ez dezagun orain hets...
Kantua hitza bai eta ere ekintza
Harro gira gure erroez
Etengabe adierazten ikasten
Idatziz, gorputz eta elez
Oraino iraganetik elikatuaz
Historia egiten dugunez
Gaurtik aitzina...
Han eta Hemen | 2018/07/12
Euskal Herriko Zadistak
Hain espero genuen aireportu proiektuaren kontrako garaipenaren ondotik, saiatzen gara udaberri bortitz batetik ateratzen. Bi kanporaketa aldik markatu dute garaia zeinetan gobernua ahalegindu baita mendekatzera hainbeste urtez laido bat izan zaion ZADari. Masa polizia operazio horien ondorioz ZADeko biziguneen herena suntsitu dute, presentzia militar luzea eta zauritu asko eraginez. Baina estatuak behar izan du amore eman aitzinago joateari. Tokian berean eraman den erresistentziei, kanpoko elkartasunei eta negoziaketa prozesuari esker hamarnaka bizitokik, gune amankomunek zutik diraute, baita ere mugimenduak bere gain hartu lur gehienetan jarraitzen duten jardunek. Bizkitartean, orain arte atxikitzen lortu duguna laster erasotua izan daiteke berriro administratiboki, politikoki edota militarki. ZADak bere zauriak artatzen dituen orduan, berrosatzen, alor lanetan eta eraikuntza obretan berriz hasia delarik, datozen hilabetetako borrokei begira jarri gatzaizkie....
3458. zbk
Xahartzen hasten zira ez duzularik gehiago zerbaiten ikasten artzeko gogorik
(Arturo Graf)
Azalekoa | 2018/07/12
M.O.
Azken Euskal Elkargoaren bilkura orokorrean, euskarari buruzko bi delibero bozkatu dira gehiengo handiz: euskara elkargoaren eremuko lurralde hizkuntza gisa ofizialki aitortzea eta euskararen aldeko hizkuntza politika proiektua abiaraztea. Egon gira Euskal Konfederazioko Sébastien Castet ordezkariarekin, jakiteko zer balorapen egiten zuen hainbat urtetan euskararen arloan ari den elkarteak
2016an, Euskal Konfederazioak eta Euskaltzaindiak plazaratu zuten elgarrekin adierazpen bat, euskararen ezagupen ofizialaren beharra Ipar Euskal Herrian. Euskal Konfederazioarentzat "hartua izan den erabakia begi-onez hartu dugu, lehen aldia delakoz Ipar Euskal Herri mailako instituzio batek bozkatzen duela euskara lurralde huntan ezagutua izan dadin". "Bestalde, delibero horrek Euskal Elkargoak euskararen aldeko hizkuntza politika ausarta eramaiteko duen borondatea berresten eta sendotzen du nolazpait" zion Euskal Konfederazioak.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016