Kostaldean | 2018ko Uztailaren 05a

Guitaralde festibala Hendaian

Jarriak gira Guitaralde izen horri, zazpigarren urtea baita hola deitzen den festibala muntatzen dutela Hendaian. Antolatzaile, Guitaralde elkartea eta Herriko Etxea, Jean-Marie Ecay zuzendari. Aurtengo festibala aste huntan, ortzegunetik iganderat, lau egunez beraz, heldu baita uztailaren 5-etik 8-rat. Zernahi musika mota entzuten ahalko da, gitarari lehen tokia emanez bixtan dena, sail guziaren izenak berak manatzen duen bezala. Ikusgarri frango urririk gainerat. Egitarau nasaia, hiri guzian gaindi. Lehen aratsean, ikusgarri bat gaitza Abbadiako jauregiaren ondo hartan, gito bikote arraro batekin, eta bestalde Pauline eta Juliette Eguiazabal etxean. Bigarren aratsean Carles Pons Jondoni Bixintxo elizan, Iznogood taldea Herriko Etxearen aitzineko plazan. Hirugarren aratsean, Kamil Rustam Serge-Blanco talasoterapia etxean. Laugarren aratsean, hiru kontzertu bat bestearen ondotik kirolzelaian, hasteko hirukote ospetsu bat, ondotik Eñaut Elorrieta, Gernikan sortua dena, eta azkenik Sanseverino. Ikusgarriak ere tenisgunean, ostatu zonbaitetan eta Zokoburun, besteak beste...

Larunbatean, Atun-besta!

Donibane Lohizunen eta Ziburun, Atun-besta da larunbat huntan, uztailak 7. Beti bezala, bi herrietako elkarte asko eta asko partaide, denek, aratseko 7-etarik goiti, atun-afaria eskainiz por tuaren bazter hortan. Hola, kermeza gisako besta handi airos bat izaiten da! Aratsaldean, "banda" delako horietarik asko ibiliko da karriketan. 7-ak irian Kiki Bordatxo eta hunen lagunak Foch plazan izanen dira, bazterrak ederki harrotuz. Herriko Etxe aitzinean, gaitzeko musikaldia lehenik eta gero dantzaldia! Ziburun, aitzineko urtetan bezala, portuko aterbe zabalean, Panpi Laduche han ukanen dute bere musikari lagunekin, denak loriatuak egoiten baitira entzule!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2018/07/05

Kostaldean

Donibaneko portuaren bazter hortan

Donibane Lohizunen, aspaldian aipu da portuaren bazterreko hirigune horren arramoldaketa handi bat. Oraikoan, apailueri ari dira karraskan eta proiektua larrilarria bederen aurkeztua izan da Herriko Etxeak muntatu bilkura batean. Proiektu hori gogoan erakusketa berezi bat izanen da ikusgai Herriko Etxean, Ramiro- Arue gelan, uztailaren 9-tik goiti, irail ondarra arte. Bakoitxak egiten ahalko ditu eta idatziz uzten ahalko han berean berari egokiak iduritzen zaizkion oharpenak. Gero, ikerketak segituko dira aitzina eta ikusiko da proiektuari zerbait kanbiatu behar den ala orraztatze ttipi bat askiko duen. Hauxe azpimarratua izan da aski garbi, holako hirigintza obrak ez direla egiten bizpahiru urterentzat edo hola bainan hein bat urrun behatuz, eskualde horri denari itxura berri bat emanen baita luzaz atxiki beharko duena. Ahal bezen itxura ederra eta egokia, hiribarnearen bihotz-bihotzean baita eremu hori, elizatik eta Herriko Etxetik zon...

Irakurri segida

3457. zbk

Asto batek uztar bat emaiten badauzu ez hasi zu astoari uztarka

Sokrates

Gure Hitza | 2018/07/05

Atun eta xipiroi!

Janbattitt Dirassar

Sasoina hasi da beraz. Bai, hola mintzo gira frangotan, udatiar ainitz ibiltzen den tokietan, urtean sasoin bat baizik ez balitz bezala, eta hura udakoa izanki. Sasoina hor dugu eta beti galde berak heldu dira gogorat, sasoina ona izanen denetz gisa hartako aroarekin. Gauza jakina alabainan aroak ainitz egiten duela, bestenaz ere jendeak gero eta gehiago azken puntan deliberatzen baitu noiz norat joanen den, aroa ikusiz preseski. Dena den, sasoina hor dela, hor da ere sasoinak ekartzen duen burrunba handia. Zernahi besta eta ikusgarri bazter guzietan. Kanpotiar horiek ausagailu gose baitira, ez denak alde bat hondartzan egoiten ahal iguzkitarat, artetan itsasoan mainatuz. Gisa hortako ondarea badugulakotz ausagailu eta bestetan toki ederra egiten diotegu bixtan da gure dantza eta jokoeri, bai eta gure ekoizpeneri. Hala nola Donibane Lohizunen eta Ziburun larunbatean ukanen duten Atun- Besta, ez dutena bi sosetan saltzekoa ez eta bostetan ere! Ildo beretik nolazpait Hendaian laster u...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016