Inbido | 2018ko Uztailaren 05a

Zer gertatzen da Mozanbike herrialdean?

Muslaria

Afrika hego-ekialdeko herrialde bat da Mozanbike, luzaz eta luzaz portugesen gomendio izana eta bere gain jarria, jazarkunde bortitz baten ondotik, duela 43 urte. Geroztik, beren arteko gerla izigarri bat ukana dute, hamasei urte iraun duena. Ondorioz, kasik miliun bat hil eta ikaragarriko desmasiak. Badu orai hogoi bat urte bazterrak hein bat lasaituak direla nolazpait. Udaberri huntan haatik, berriz ere gaitzeko berri txarrak jin dira eskualde hortarik. Atentatu handi batzu izan baitira, zonbait dotzena lagunek bizia galtzen zutela, zernahi etxe erreak edo(eta) fundituak bestalde... Diotenaz, islamista atrebitu batzu dira hortaratu direnak. Ainitzen beldurra ez direla hortan gelditzekoak! Giro hitsa beraz, jadanik munduko pobreenetarik den herrialde hortan... Eremuz, Mozanbike da Euskal- Herria baino berrogoi aldiz handiago. 25 miliun biztanle nunbait han. Gehienak biziki xuhurki bizi. Ainitz tokitan edateko on den urik ez dute aski. Eritasun asko aise hedatzen. Hiesak ere alimaleko kalteak egiten. Gutien ustean, ederrak pekatzen dituzte ere idortearekin... Banabeste batean, jendeak berrogoi bat urte bizitzen dira, ez gehiago. Hirinagusia da Maputo, miliun bat biztanle baino gehiago, arrunt hegoaldeko punta-puntan den portu handia.

Berrogoi bat mintzaira

Ehun bat leinu desberdin badi ra orotarat eta jende gehienak arrunt atxikiak egoki bakoitxa bereari, bereziki baserrian. Luzaz portugesen legepean egonik, portugesa dute denen arteko harremanak errexten dituen mintzaira, nahiz herrialdea bere gain jarriz geroz gibelerat egin duen. Azken urtetan haatik, berriz goiti ari omen da. Denetarat, badituzte berrogoita-zonbait mintzaira, gehienak "bantu" delakoetarik, horien artean lau edo bost besteak baino aise gehiago erabiliak direnak. Erlisionez, %56 girixtino ekarriak dira, musulmanak badira %18. Lehengo sineste xaharrak ere beti hor. Azken hogoi urtetan, gehienik azkartu direnak dira berek diotenaz arrunt Ebanjeliotik ari diren protestantak.

Portugesak nagusi handi

Erdi-Arokotzat, arabiar itsasturi batzu plantatu ziren itsas-hegiko portu zonbaitetan. Islam erlisionea ere heiekin hedatzen hasi. Hamabosgarren mende ondarrerat ziren portugesak agertu, heiek ere itsas bazterrean. Gero eta ausartago ibili ziren, portu berri batzu ere eraikiz. Bost mendez segidan, eta luze da bost mende, portugesek atxiki dituzte gider guziak beren esku. Hots, urteak jin eta urteak joan, portugesen eragina gaitza izan da nahitez. 1964-an bazterrak kexatu ziren eta motaz hango bereko jende frango oldartu ziren etzutela alde bat portugesen mutil izan nahi. Arrunt azpitik atxikiak. Mugimendu hori azkartuz joan zen eta Mozanbikek bere gain jartzea ardietsi zuen 1975-ean. Lehen urtea itxaropentsu izan bazen, giro horrek etzuen haatik iraun. Komunixtek zituzten denak manatzen, berek nahi zuten gisarat. Kontrakoak oldartu ziren, Hego-Afrika laguntzaile, eta horra berriz ere gerla! Azkenean egun hobeak jin dira bainan arazo pisu asko eta askorekin haatik. Beti ainitz miseria eta nahiko arrangurak eskualde guzietarik! Aitzinamendu batzu ere ba halere, turismoaren saila azkartzen ari eta laborantza ere hobeki heltzen oro har...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3457. zbk

Asto batek uztar bat emaiten badauzu ez hasi zu astoari uztarka

Sokrates

Gure Hitza | 2018/07/05

Atun eta xipiroi!

Janbattitt Dirassar

Sasoina hasi da beraz. Bai, hola mintzo gira frangotan, udatiar ainitz ibiltzen den tokietan, urtean sasoin bat baizik ez balitz bezala, eta hura udakoa izanki. Sasoina hor dugu eta beti galde berak heldu dira gogorat, sasoina ona izanen denetz gisa hartako aroarekin. Gauza jakina alabainan aroak ainitz egiten duela, bestenaz ere jendeak gero eta gehiago azken puntan deliberatzen baitu noiz norat joanen den, aroa ikusiz preseski. Dena den, sasoina hor dela, hor da ere sasoinak ekartzen duen burrunba handia. Zernahi besta eta ikusgarri bazter guzietan. Kanpotiar horiek ausagailu gose baitira, ez denak alde bat hondartzan egoiten ahal iguzkitarat, artetan itsasoan mainatuz. Gisa hortako ondarea badugulakotz ausagailu eta bestetan toki ederra egiten diotegu bixtan da gure dantza eta jokoeri, bai eta gure ekoizpeneri. Hala nola Donibane Lohizunen eta Ziburun larunbatean ukanen duten Atun- Besta, ez dutena bi sosetan saltzekoa ez eta bostetan ere! Ildo beretik nolazpait Hendaian laster u...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016