Euskal diaspora | 2018ko Uztailaren 05a

Euskabentura, Txileko eskaintza, Euskal Argentina eta Quebec-eko Sasi Ardiak

Joseba Etxarri

BIDART AITA-ALABAK. Labetik atera berri-berria dute Chinoko (Kalifornia) Bidart aita-alabek izen bereko diska. Mike Bidart eta bere alaba Andrea kantuzale amorratuak dira. Heien bihotzean diren 12 kantu hautatu dituzte, 11 euskal betiko kantu eta ondarrekoa, berezia, Pedro Juan Etchamendy gogoan, "Eskusoinuaren Pentsamenduak". Mike-k azaltzen du hitzez diskan. Laster izanen da eskuragai (arg. EuskalKultura.com)
BIDART%20AITA-ALABAK.%20Labetik%20atera%20berri-berria%20dute%20Chinoko%20(Kalifornia)%20Bidart%20aita-alabek%20izen%20bereko%20diska.%20Mike%20Bidart%20eta%20bere%20alaba%20Andrea%20kantuzale%20amorratuak%20dira.%20Heien%20bihotzean%20diren%2012%20kantu%20hautatu%20dituzte_%2011%20euskal%20betiko%20kantu%20eta%20ondarrekoa_%20berezia_%20Pedro%20Juan%20Etchamendy%20gogoan_%20Eskusoinuaren%20Pentsamenduak.%20Mike-k%20azaltzen%20du%20hitzez%20diskan.%20Laster%20izanen%20da%20eskuragai%20(arg.%20EuskalKultura.com)

EUSKARABENTURA.

Iragan astelehenean abiatuak dira oinez Mauletik Euskarabentura ekimenean parte hartzen ari diren 110 gazte euskaldunak, gehi heiekin doazen 30 helduak. Uztail osoan Euskal Herriko bazterrak zeharkatuko dituzte, zazpi probintzietako txokoak, historia, biztanleak, tradizio eta ohidurak, ospakizunak eta gehiago zuzenean leku bakotxean bertako jendeen eskutik ezaguturik. Badira hor Diasporako bi kide: Imanol Basterra, Argentinako Patagoniakoa, eta Estatu Batuetako Unai Fraeters, Washington hiriburukoa. Zorterik onena heieri eta talde osoari, proposamen eder huntan parte harturik!

VALPARAISO, TXILE.

Ezagutzen duzun gazterik Txileko Viña-Valparaisora ikastera doana? Jakin zazu, abantailak ukaiten ahal dituela han bereko Euskal Etxeak abiarazi duen ‘Denon Etxea’ programarekin. Euskal Etxea ahal eta hobekien aitzinarazteko eta ber denboran Euskal Herritik jinik hiriko unibertsitateetan ikasle direneri laguntzeko, programa hunek ostatu eskaintzen die gazteeri Euskal Etxean berean. Euskal Etxeko eraikinak bere baitan --sargia berezitua-- apartamendu bat du eta hiru gazterendako bizitokia. Beraz, etxea errentatu egiten die, prezio apalean, Euskal Herriko gazteeri, Euskal Etxeko dinamizazioan laguntzearen truke, euskaran, musikan, dantzetan, kantuan... Aukera ona da bi aldeendako. Kontaktatzeko, Facebook- en, Denon Etxea.

EUSKAL ARGENTINA.

Bilkura idekia deitua zuen Donapaleun joanden astelehenean, Monika Legarto buru duen Euskal Argentina elkarteak, urri-azaroan Argentinara, Mar del Platako Euskal Astera eginen duten bidaia prestatzeko. Urriaren 30etik azaroaren 19ra izanen da, Euskal Argentina eta HB Evasion agentzia antolatzaile. Bidaiak badu parte bat elgarrekin egiteko, eta beste bat libro, nahi duenak bere familiakoak bisitatzeko- edo pentsatua. Interesatua bazira, aski duzu telefonatzea 0685 946 112 zenbakira (Euskal Argentina) edo 0559 654 748ra (HB Evasion).

MONTREAL, QUEBEC.

Lehenengo diska ateraia du Quebec-eko Sasi Ardiak taldeak eta ondarreko egunetan aurkeztu du Montrealen eta Quebec Hirian: joanden igandean lehenik, Montrealeko Balattou Klubean eta gero astelehen-asteartez hiriburuko Le Murphy pub-ean eta Tadoussac aterpetexean. Montrealen bizi den Maider Martineau kantari, musikari eta trikitilari makearra du buru Sasi Ardiak-ek, eta Maiderrekin batera Jokin, Vianney eta Pauline ari dira. Jotzen dituzten instrumentuak, trikitia, panderoa, alboka, txirula, ttunttuna, atabala, tuba eta beste. CDaren prezioa, 15 dolar kanadatar. Taldea Facebook-en dago.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3457. zbk

Asto batek uztar bat emaiten badauzu ez hasi zu astoari uztarka

Sokrates

Gure Hitza | 2018/07/05

Atun eta xipiroi!

Janbattitt Dirassar

Sasoina hasi da beraz. Bai, hola mintzo gira frangotan, udatiar ainitz ibiltzen den tokietan, urtean sasoin bat baizik ez balitz bezala, eta hura udakoa izanki. Sasoina hor dugu eta beti galde berak heldu dira gogorat, sasoina ona izanen denetz gisa hartako aroarekin. Gauza jakina alabainan aroak ainitz egiten duela, bestenaz ere jendeak gero eta gehiago azken puntan deliberatzen baitu noiz norat joanen den, aroa ikusiz preseski. Dena den, sasoina hor dela, hor da ere sasoinak ekartzen duen burrunba handia. Zernahi besta eta ikusgarri bazter guzietan. Kanpotiar horiek ausagailu gose baitira, ez denak alde bat hondartzan egoiten ahal iguzkitarat, artetan itsasoan mainatuz. Gisa hortako ondarea badugulakotz ausagailu eta bestetan toki ederra egiten diotegu bixtan da gure dantza eta jokoeri, bai eta gure ekoizpeneri. Hala nola Donibane Lohizunen eta Ziburun larunbatean ukanen duten Atun- Besta, ez dutena bi sosetan saltzekoa ez eta bostetan ere! Ildo beretik nolazpait Hendaian laster u...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016