Egun eta bihar | 2018ko Uztailaren 05a

Egun eta Bihar

J-B D

Denak zerbitzurat!

Aspaldixkoan mutiko gaztek ez dute gehiago soldado zerbitzuaren egiterik nun ez duten beren baitarik armadan sartu nahi! Bizkitartean, gero eta usuago aipatzen da zerbitzu berri bat, mutiko eta neska denek egin behar luketena, zerbitzu bat ez militarra haatik bainan herri-zerbitzu bat nolazpait, gazteak hobeki ohartzeko herri bereko seme eta alaba izaiteak zinez haurride egiten dituela eta denen arteko elkartasun hori hazi behar dela bizi guzian. Solas ederrak horiek oro! Dena den, president-bozetan hautagai zelarik, Emmanuel Macron garbiki mintzatua zen, baietz eta baietz holako xedea behar zela gauzatu. Joanden egunean hain xuxen, gobernuak aurkeztu du zer litakeen zerbitzu berria, azpimarratuz haatik hautu batzu ez direla oraino alde bat eginak, batzorde bat ariko dela denen untsa haxean ezartzen. Azken berrien arabera, zerbitzu berria gazte guziek egin behar lukete 16 urtetan. Iraun lezake hilabete bat, hilabete hortan bi aste barnetegi batean. Zerbitzu luzeago bat egiten ahal, gutienez hiru hilabetekoa, bainan bortxarik gabe, armadan, polizategietan edo su-hiltzaileekin berdin, bainan ere ondareaz edo(eta) ingurumenaz axolatzen diren elkarte batzuen laguntzaile. Bazterrak mintzo dira bixtan da gobernuaren proposamen horietaz. Frangoren ustez, zerbitzuaren 16 urtetan egin-araztea ez litake hain egoki. Berantxago egitea hobe litakeela. 16 urte hein ona dela diote haatik beste batzuk, gazte gehienentzat keinka hauta litakeela, baxoko azterketen aitzineko urtea izanki-eta. Gero, baxoarekin badirela buruhauste handiak. Beste arrangura bat, hilabete xoil bat aski denetz, hilabetea berehala joaiten dela, ez dela aski denbora beraz funtsezko sail baten behar bezala akulatzeko. Beste pundu bat arras minbera hau ere, zerbitzu hori zernahi gostako dela, nork pagatuko dituen holako gastuak. Gainerat, aipu diren barnetegiak nun muntatuko diren eta nola, noren gain izanen ere diren... Hots, gobernuak zerbitzu berria nahi luke helduden urte hortan hasi akulatzen bainan gauza frango ez dira oraino pikoan...

Gaitzitua?

Macron presidenta ez omen da batere gaitzikorra, hala diote behin untsa ezagutzen duten ainitzek. Funtsean, duen karguarekin hobe du ez hala izan. Bizkitartean, azken egun horietan, berriz ere bi aldiz segurik samurtu da aipatzearekin Eliseo jauregiko baxereria eta Brégançon gotor-lekuko mainutegia. Berriz ere deplauki erran du haurkeriak direla horiek denak, berriketariak aise eta aise premiatsuagoak diren gai batzutaz behar litazkeela axolatu, batere zentzuz ari balire. Macronek ba ote daki "Herria "astekariak ere aipatuak dituela ixtorio horiek? Hori jakiten badu xahu gira!

Gogoetagarri

Hortakoa den zerbitzu berezi batek ikerketa batzu egin ditu ikusteko nolakoak diren saltegi handietan erosten ahal diren garagarnoak. 45 garagarno mota aztertu dituzte, 11-arentzat etzen deus erraitekorik, beste 34-etan pestizida zerbaiten errestoak izanki. Guti bada guti... Ez dea gogoetagarri hori ere? Frangotan aditzen baita guhaurek ez dakigula zer jaten dugun eta zer edaten, egia izan behar da...

Simone Veil

Jaz, ekainaren 30-ean pausatu zen Simone Veil minixtro ohia, bere 90 urteak bete baino zonbait aste lehenago. Fama handiko emaztea, mail goreneko kargu askotan egona, hala nola Europa batuaren konduko legebiltzarraren buru. Biziki ezagutua ere bere gisarat ainitz bermatu rik emazteen eskubide berezien alde. Hots, gobernuak laster erabaki zuen haren gorputza ekarri behar zela Pantheon delakorat, han ehortziak-eta jadanik fama handi-handiko gizon andana bat bai eta zonbait emazte bakar ere... Joanden igandean beraz, gorputza ekarri dute Pantheon hortarat eta gaitzeko ospakizun kartsuak izan dira Simone Veil berriz ere azkarki omenduz. Bere hitzaldian, Macron presidentak erran du Simone Veil emazte paregabea izan dela, Frantzia handitu eta azkartu duena...

Berri ona

Eta bai, berri onak ere badira artetan! Atsegin handiz jakin da bixtan da hiriko gasaren prezioa emendatu dutela uztailaren lehenean! Ozka on batez gainerat, %7 eta erdiz! Kariotze bat izanen zela aski errana zuten bainan nehork etzuen uste hein hortakoa izanen zela! Ez omen zen bestela izaiten ahal gasaren prezioak goiti eginik nazioarteko tratuetan. Emendatze horrekin bizia kariotzen da beraz ainitz familiarentzat. Gobernuak diolarik ahal guziak egiten dituela jendeak hobeki hel diten! Ixilik egoiten balire bederen!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2018/07/05

Telesforo Monzon eta Iparraldea

Pako Sudupe

“Telesforo Monzon: aristokrata abertzalea” liburua (Txertoa argitaletxea) argitaratu berria du Pako Sudupe azkoitiar idazleak. Karia hortara lerro hauk helarazi dauzkigu.
a€œTelesforo%20Monzon:%20aristokrata%20abertzaleaa€%20liburua%20(Txertoa%20argitaletxea)%20argitaratu%20berria%20du%20Pako%20Sudupe%20azkoitiar%20idazleak.%20Karia%20hortara%20lerro%20hauk%20helarazi%20dauzkigu.

Telesforo Monzonen aita Bizente Monzon eta ama Kontxa Ortiz de Urruelarentzat, Donibane Lohizune atseden eta maitasun habia izan zen: han ezagutu zuten elkar, han ibili ziren ezkongaietan, han ezkondu ziren, hain zuzen Senperen, han munduratu zen Francisca bigarren alaba, han bizi izan zen familia osoa -gurasoak eta sei senide: lau alaba eta bi seme, Telesforo premua zela- 1910etik 1914ra -hantxe egin zuen lehen jaunartzea Telesforo Monzonek- eta hantxe hil zen 1913ko eguberri egunez, gauerdian, pianoa jotzen ari zela Bizente Monzon, Telesfororen aita. Haur zela ezagutu zuen, horrenbestez, Telesforo Monzonek Donibane Lohizune. Amaren eta aitaren aldeko bi aiton-amonak ere han bizitakoak zituen, aitaren aldeko Telesforo Monzon Zurbano eta Maria Lardizabal Ziburun, eta amaren aldeko Isidro Ortiz de Urruela eta Francisca Ceballos Azkainen, Hegoaldean II. Gerra karlistan (1872-1876) pulunpatuak zirela. Eta Telesforo Monzon bera, Francoren diktadurapeko Hego Euskal Herrian bizitzea debek...

Irakurri segida

3457. zbk

Asto batek uztar bat emaiten badauzu ez hasi zu astoari uztarka

Sokrates

Gure Hitza | 2018/07/05

Atun eta xipiroi!

Janbattitt Dirassar

Sasoina hasi da beraz. Bai, hola mintzo gira frangotan, udatiar ainitz ibiltzen den tokietan, urtean sasoin bat baizik ez balitz bezala, eta hura udakoa izanki. Sasoina hor dugu eta beti galde berak heldu dira gogorat, sasoina ona izanen denetz gisa hartako aroarekin. Gauza jakina alabainan aroak ainitz egiten duela, bestenaz ere jendeak gero eta gehiago azken puntan deliberatzen baitu noiz norat joanen den, aroa ikusiz preseski. Dena den, sasoina hor dela, hor da ere sasoinak ekartzen duen burrunba handia. Zernahi besta eta ikusgarri bazter guzietan. Kanpotiar horiek ausagailu gose baitira, ez denak alde bat hondartzan egoiten ahal iguzkitarat, artetan itsasoan mainatuz. Gisa hortako ondarea badugulakotz ausagailu eta bestetan toki ederra egiten diotegu bixtan da gure dantza eta jokoeri, bai eta gure ekoizpeneri. Hala nola Donibane Lohizunen eta Ziburun larunbatean ukanen duten Atun- Besta, ez dutena bi sosetan saltzekoa ez eta bostetan ere! Ildo beretik nolazpait Hendaian laster u...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016