Herriz Herri - Sara (L) | 2018ko Uztailaren 05a

Sara

Larrun ez hunki
Larrun%20ez%20hunki

Eskola:

Ganden larunbatean San Josepe eskolako haurren besta zen. Dantzak, antzerkiak eta kantuak eman dituzte haur horiek, denetara badira 120 bat. Afaltiarrak ere kontent ziren, baziren 300 heldu bederen, izigarri ongi jan dute, jatekoak harategiko Mariane eta Tristan Sagek prestatuak zituzten eta haurren burasoek zerbitzatuak. Ganden urteko irakasle berak 7 badira: frantsezez 5 eta 2 euskaraz, laguntzaileak 4, sukaldaria Bernadette Mortalena. Xabi Duranona buruzagiak eta Bernadette Larronde haurren burasoen lehendakariak eskerrak eman dituzte haurreri, afaltiarreri bai eta ere laguntza ekarri duten guzieri, ahantzi gabe irakasleak, zaintzaileak eta sukaldaria, guk ere eskerrak deneri holako gauza ederrak irakustea gatik. Izigarriko omore onean bukatu da besta hori. Ohartzen gira urtero jende gehiago etortzen dela eskolako haurren sustengatzera eta haurrak ere beti emendatzen ari, aurten 17 joaiten dira Saratik seigarrenekoen mailarat, bainan jadanik helduden sartzerako badituzte izenak, haur ttipi andana bat izanen dute.

Abisu:

Uztailaren 6an, ortziralez (16:30-19:30), Ekoizleen merkatua Keinu tabernan. 10ean, asteartez (19:30) plazan euskal indar jokoak, pilota eta dantzak, ostatu eta talo, sarrera 8€, urririk 12 urte arte. 12an, ortzegunez (21:30) elizan kantaldia Atsulai taldearekin 10€, urririk 15 urte arte.

Pilota:

Esku huska plazan Gaztetxoak: Mariluz Julen eta Etcheverry Unai pareak 12-30 galdu Noizbait-eko parearen kontra. Union Basque batasunean, trinketean, palantxaz neska gazteak: Calvet Laure eta Zunda Loreak finala galdu 40-37 Itsasuarren kontra.

Larrun ez hunki

kolektiboak manifestatu du larunbat goizean. 40 bat jendek geldiarazi dute tren ttikia Iturriederretako zelaian. Bidaiarieri esplikatu diote zertako egiten duten gauza hori, tren gidariari galdeginez mezua pasaraztea Lasserre jaunari, zertan den proiektua eta elkartearen galdeeri errepusta eman dezan lehenbailehen. 10 minutaren buruan treinari utzi dute bidaiaren segitzea, bainan ez badute fite erreposturik berriz hasteko ideietan dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3457. zbk

Asto batek uztar bat emaiten badauzu ez hasi zu astoari uztarka

Sokrates

Gure Hitza | 2018/07/05

Atun eta xipiroi!

Janbattitt Dirassar

Sasoina hasi da beraz. Bai, hola mintzo gira frangotan, udatiar ainitz ibiltzen den tokietan, urtean sasoin bat baizik ez balitz bezala, eta hura udakoa izanki. Sasoina hor dugu eta beti galde berak heldu dira gogorat, sasoina ona izanen denetz gisa hartako aroarekin. Gauza jakina alabainan aroak ainitz egiten duela, bestenaz ere jendeak gero eta gehiago azken puntan deliberatzen baitu noiz norat joanen den, aroa ikusiz preseski. Dena den, sasoina hor dela, hor da ere sasoinak ekartzen duen burrunba handia. Zernahi besta eta ikusgarri bazter guzietan. Kanpotiar horiek ausagailu gose baitira, ez denak alde bat hondartzan egoiten ahal iguzkitarat, artetan itsasoan mainatuz. Gisa hortako ondarea badugulakotz ausagailu eta bestetan toki ederra egiten diotegu bixtan da gure dantza eta jokoeri, bai eta gure ekoizpeneri. Hala nola Donibane Lohizunen eta Ziburun larunbatean ukanen duten Atun- Besta, ez dutena bi sosetan saltzekoa ez eta bostetan ere! Ildo beretik nolazpait Hendaian laster u...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016