Herriz Herri - Itsasu (L) | 2018ko Uztailaren 05a

Itsasu

Bonnet hotel-jatetxeko nausi gaztea
Bonnet%20hotel-jatetxeko%20nausi%20gaztea

Heltxaurrenia berriztaturik

Itsasuar peto-petoek "Heltxaurrenia" izenez ezagutzen eta izendatzen dute Gaineko Plazako Bonnet hotel-jatetxea. Beñat, Jean-Paul eta Maika-ren semeak, hartu berria du gurasoen segida, Sandrine bere emazte-lagunarekin. Familiaren laugarren belaunaldia da. Mahain gaineko eta azita barneko "berritasunak" dastatzeko parada baginuen jada zonbait hilabete hauetan. Eta huna nun etxearen lehen estaia arras berriturik eman duten sei hilabete iraun duten lanak eginik. Hameka logela eder bezain nasaiak, barne apainketak "Jean-Vier" oihalki etxeak eta "Pier" margolariak bermaturik. Hunek esku trebez errepikatu du gelaz-gelaz tokiko ingurune hurbila. Gisa hortan 31 logeletara heltzen da orotara etxearen edukiera (kapazitatea) ingurune paregabean. Bisita egiteko parada ukan dugu!

Itsasuko Masterrak

Sartu gira uda betean! Eta sasoinari doazkion ausaldiak ere antolatuak dira, hala nola Masterrak pilotan, Gaineko Plazan, asteazkenero, 20.30etan hasirik.

LAPURTARRAK abesbatza

LAPURTARRAK abesbatzak kontzertu bat eskainiko du uztailaren 10ean, asteartez, Itsasuko elizan, 21.00etan. Sartzea 10,00 eurotan finkatua da, kitorik 15 urte azpitiko haurrentzat.

Gaueko merkatuak

Erran dut uda betean sartuak ginela! Pilotaz gain, gaueko merkatuak ere izanen dira bost asteazkenez, Gaineko Plazan, 19.00etarik goiti: uztailaren 18an eta 25ean, eta agorrilaren lehen, 8 eta 15ean, "Les Vieux Machins" elkarteak antolaturik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3457. zbk

Asto batek uztar bat emaiten badauzu ez hasi zu astoari uztarka

Sokrates

Gure Hitza | 2018/07/05

Atun eta xipiroi!

Janbattitt Dirassar

Sasoina hasi da beraz. Bai, hola mintzo gira frangotan, udatiar ainitz ibiltzen den tokietan, urtean sasoin bat baizik ez balitz bezala, eta hura udakoa izanki. Sasoina hor dugu eta beti galde berak heldu dira gogorat, sasoina ona izanen denetz gisa hartako aroarekin. Gauza jakina alabainan aroak ainitz egiten duela, bestenaz ere jendeak gero eta gehiago azken puntan deliberatzen baitu noiz norat joanen den, aroa ikusiz preseski. Dena den, sasoina hor dela, hor da ere sasoinak ekartzen duen burrunba handia. Zernahi besta eta ikusgarri bazter guzietan. Kanpotiar horiek ausagailu gose baitira, ez denak alde bat hondartzan egoiten ahal iguzkitarat, artetan itsasoan mainatuz. Gisa hortako ondarea badugulakotz ausagailu eta bestetan toki ederra egiten diotegu bixtan da gure dantza eta jokoeri, bai eta gure ekoizpeneri. Hala nola Donibane Lohizunen eta Ziburun larunbatean ukanen duten Atun- Besta, ez dutena bi sosetan saltzekoa ez eta bostetan ere! Ildo beretik nolazpait Hendaian laster u...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016