Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2018ko Uztailaren 05a

Aiherra

3 langile ohiak (ezkerretik eskuinera, Bernadette, Maite, Maider) hautetsi eta herritarrez inguraturik
3%20langile%20ohiak%20(ezkerretik%20eskuinera_%20Bernadette_%20Maite_%20Maider)%20hautetsi%20eta%20herritarrez%20inguraturik

Herriko Etxeak, herriko besteen karietara, 3 langile ohi eskertu eta ohoratu!

karietara, bazen giro berezia, batez ere Herriko Etxeak igandearekin eskaini jan-aitzineko hurrupaldian, hau urte guziz Herriko Etxeak eskaintzen duenean. Behin ere gertatu ez bezala, azken egun edo aste horietan 3 langilek Herriko Etxea utzi dute eta Arño Gastambide auzapezak eta herriko kontseilariek handizki ohoratu dituzte Maider Uhart, Bernadette Joncquet eta Maite Mongabure.

- Maider Uhart: 2013an sartu zen Herriko Etxean. Duela urte bat geldialdian emanik, debrien desafioari lotzea deliberatu du, Herriko Etxea behin betiko utziz, senarraren laguntzera honek Hazparnen duen enpresara joateko. Sébastien Etchegaray bere senarrarekin segituko duen abenturarentzat xantza on desiratu aitzin, Herriko Etxean egin lan seriosarentzat eskertu du auzapezak.

- Bernadette Joncquet: hau 2001ean sartu zen, J-Paul Basterretche auzapez ohiak kontrataturik. Honen lana izan da eraikinen garbiketa segurtatzea, herriko jantegian zerbitzua egitea, erakasleen ondoan eskola laguntzaile izatea eta eskoletako autobusa gidatzea. Hauek kartsuki eta gogo onez egin dituela oroitarazi du auzapezak. Berrikitan Izturitzeko eskolarekin Aiherrako eskola publikoak bat eginik, honen laneko antolakuntza arras aldatu zen, baina betiko baikortasunarekin egokitu eta lotu zela laneko molde berriari azpimarratu du. Bernadettek erretreta hartzen du, eta egin lanarentzat eskertu aitzin, auzapezak betiko umore onaren eta alaitasunaren luzaz atxikitzea gomendatu dio.

– Maite Mongabure: 32 urtez Herriko Etxean idazkari lana serioski segurtaturik, erretreta hartzea deliberatu du Maitek, ekainaren 1-ean lana utziz. Auzapezari biziki bitxi egiten zaio, oraino uste baitu beti hor dela bulegoan. Arño Gastambidek egin lanarentzat eskertu du, deneri oroitaraziz zoin langile seriosa, beti laguntza ekartzeko prest izan den, dosierren ezagutza handia ukan duen, eta karaktera handikoa izan den. “Aiherrak eskertzen zitu eta badakit oraino edozein aletan Aiherrak zure beharra ukanen duela”, hauek dira auzapezaren mintzaldiko azken hitzak. Gero Maitek hitza hartu du 32 urtez ukan hautetsi guzien eskertzeko, oroitaraziz ez zitzaiola erretxa izan “Batita zapataina”ren segida hartzea, eta gogoan izanez duela 32 urte Laurent Challet auzapezak egin zion konfiantza. 32 urtez Herriko Etxeak bideratu dituen obrak lerrokatu ditu. Ekitaldi berezi hau bururatu da Herriko Etxeak eskaini jan-edariak elkarrekin gozatuz.

Kabalkada: parte hartzaile guziak ostiral arratsean

Kabalkadako parte hartzaile guzientzat (dantzari, antzerkilari, dendari, musikari, makilari eta laguntzaile) udako pausa hasi aitzin hitzordu bat proposatzen dute antolatzaileek, uztailaren 6an, arratseko 8 orenetan herriko plazan. Antolatzaileek edariak segurtatuko dituzte. Parte hartzaile guzieri galdetzen diete bakoitzak zerbaixkaren etxetik ekartzea (pintxo batzu, ogia, zerrikia, arroltze moleta, pizza, kixa edo beste, zuek nahi duzuena!) denen artean partekatzeko gisan. Elgarretaratze honen xedea da kabalkadako parte hartzaile guziekin uda aitzin memento on baten pasatzea, elkar ezagutzeko lehenik, bai eta proiektua eta kabalkadaren antolakuntzaz denak jakinean atxikitzeko. Pentsatzekoa da mutxikoak dantzatuz bururatuko dela elkarretaratze hau!

Adiskidetasunaren piknika

Aiherrako Dirasse familiek jakinarazten dute, memento goxo baten pasatzera edozoin parte hartzaile igandean antolatzen duten piknikan igurikatzen dutela. Hau, Hendaiako Sopiteko bidean iraganen da, igandean, uztailaren 8an. Haatik bezperatik etor daiteke oihalezko etxea izanez geroz, toki xoragarri hau hondartzatik edo itsas bazterretik 400 metrotan aurkitzen baita. Bakoitzak edozoin joko mota ekartzen ahal du, karta jokoak, baloiak, petankan artzekoak eta abar. Egun goxo baten pasatzeko parada bada hor. Ongi etorri deneri!

Odol ematea aste huntan

Odolaren eskasean direla eritetxe eta ospitaleak jakina da. Osagarrian den nornahik laguntza ekar lezake odola emanez. Odola emateko zentroak jakinarazten du, Hazparne aldean, odola ematen ahalko dela aste huntan, ortzegun eta ortziralean, Hazparneko Zerbitzuen Etxean, ortzegunean, uztailaren 5ean, goizeko 8:00etatik eguerdi arte, eta ortziralean, uztailaren 6an, arratsaldeko 3:00etatik 7:00ak arte.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3457. zbk

Asto batek uztar bat emaiten badauzu ez hasi zu astoari uztarka

Sokrates

Gure Hitza | 2018/07/05

Atun eta xipiroi!

Janbattitt Dirassar

Sasoina hasi da beraz. Bai, hola mintzo gira frangotan, udatiar ainitz ibiltzen den tokietan, urtean sasoin bat baizik ez balitz bezala, eta hura udakoa izanki. Sasoina hor dugu eta beti galde berak heldu dira gogorat, sasoina ona izanen denetz gisa hartako aroarekin. Gauza jakina alabainan aroak ainitz egiten duela, bestenaz ere jendeak gero eta gehiago azken puntan deliberatzen baitu noiz norat joanen den, aroa ikusiz preseski. Dena den, sasoina hor dela, hor da ere sasoinak ekartzen duen burrunba handia. Zernahi besta eta ikusgarri bazter guzietan. Kanpotiar horiek ausagailu gose baitira, ez denak alde bat hondartzan egoiten ahal iguzkitarat, artetan itsasoan mainatuz. Gisa hortako ondarea badugulakotz ausagailu eta bestetan toki ederra egiten diotegu bixtan da gure dantza eta jokoeri, bai eta gure ekoizpeneri. Hala nola Donibane Lohizunen eta Ziburun larunbatean ukanen duten Atun- Besta, ez dutena bi sosetan saltzekoa ez eta bostetan ere! Ildo beretik nolazpait Hendaian laster u...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016