Han eta Hemen | 2018ko Uztailaren 05a

Baionatik Hendaiara, ibilaldia, etorkinekin elkartasunez

Maiatzaren 1ean, BIZIko manifestazioa migranteen alde
Maiatzaren%201ean_%20BIZIko%20manifestazioa%20migranteen%20alde

Baionatik Hendaiara, ibilaldia, etorkinekin elkartasunez

Ostiralean, uztailaren 13an eta larunbatean, uztailaren 14an, Bizi mugimenduak Hendaiako Erretentzio Zentrorako Ibilaldira deitzen du. Ibilaldia, René Cassin 1948ko giza eskubideen adierazpen unibertsalaren idazlearen Baionako sortetxetik abiatuko da eta Hendaian euskal elkarte altermundialistak deitzen duen "hobengabeen kartzelaren" aitzinean bukatuko da. Bizi mugimenduak berdin deitzen du uztailaren 14an, Errepublika Egunean, eginen den iniziatiba horren errepikatzera Frantses Estatu mailan Erretentzio Administratibo Zentroak dituzten hiri guzietan. Jadanik Bizik elkarretaratze desberdinak egin ditu "Haiek, gu dira!" lemapean, bide beretik segitzen dute. Ibilaldiak berrogoita hamar bat kilometro eginen ditu eta ostiralean, uztailaren 13an, 15:00etan abiatuko da René Cassin, Edouard Ducéré karrikatik. 10 etapatan iraganen da eta bolondresek partez edo osoki egiten ahalko dute. Ostiral arratsean Arbonan geldituko da eta ibiltariek bertan jaten eta lo egiten ahalko dute. 19:00etarik goiti sustengu gaualdi bat iraganen da Pilota plazan. Ibilaldia berriz abiatuko da Arbonatik larunbatean, uztailaren 14an, 9:00etan eta Pausura helduko 15:45etan. Jendarte osoa deitua da harat hurbiltzera, Xaia ostatuaren aitzinean, harrera egiteko ibiltariei eta azken bi kilometroen elkarrekin egiteko Hendaiako Erretentzio Zentroa arte (1, Joliot Curie karrikara).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2018/07/05

Bi adingabeko migrante auzitegiratuak

Bi%20adingabeko%20migrante%20auzitegiratuak

Joseph eta Moringa, bi adingabeko ginearrak, dokumentu faltsuak emaiteagatik auzitegi baten aitzinean 4. aldikotz pasatu dira Baionan joan den ostegunean, ekainaren 28an, Aide Sociale à l'Enfance delakoak ez dielarik babesa eman nahi izan. Baionako auzitegian pasatu direlarik, bi gazte hauek ez zakiten xuxen noiz sortuak ziren, Ginean urtean bi aldiz baitituzte egiten paper ofizialeen eguneratzeak. Nola aditu batzuk eginak zituzten ikerketak, frogatua izan da 17 urte inguru dutela, auzitegiak libro utzi ditu. Orain haurren auzitegi aitzinean pasatu beharko dute, mementoan ez da egunik finkaturik.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/07/05

Euskal Herriak ospatzen du Jondoni Jakoberen bidea

Badu orain 20 urte, Konpostelako bideak Unescoren munduko ondarean sartuak direla, karia hortara Euskal Elkargoak, Baiona hiriak eta partaide diren beste herri batzuk antolatzen dituzte gertakari desberdinak. 1998an, Munduko Ondare Batzordeak sartu zituen "Konpostelako Jondoni Jakoberen bideak", munduko ondare zerrendan, "Camino francès" izenpean ezagutua. Frantses estatuan 71 monumentu atxikiak izan dira beilari lotuak, horietan 7 xendra, bat Euskal Herrian kokatzen dena, Puy bidea deitua dena, Arüetik Izuratekoa. Monumentu batzuk: Baionako Katedrala, Ospitale- Pia herriko eliza eta Donibane Garaziko Jondoni Jakoberen Atea. 2018ko urtean kultur gertakariak antolatuak dira, beilarientzat baina ere herritarrentzat. Talde eragile bat osatua izan da, Sophie Castel Baionako ondare kultur axuanta, Daniel Olçomendy eta Bruno Carrere Euskal Elkargoko hautetsiak turismoaz eta kulturaz arduratzen direnak bai eta arlo hortan ari diren elkarteeri idekia. 2018ko urtea, Europako ondarearen ur...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/07/05

HAZIAK LORATZEN : Oraingoan Lapurdin geratu gara.

Uztaritzeko hautetsien AEKko talde bat

HAZIAK%20LORATZEN%20:%20Oraingoan%20Lapurdin%20geratu%20gara.

Duela aste zenbait Nafarroan egin genuen ibilaldia kondatzen genizuen. Oraingoan, ekainaren hasieran Lapurdin gelditu ginen. Larresoroko herriaren itzulia egin genuen gure AEKko taldearekin. Etxe eta obra inportanteak ikusi genituen. Ainciart-Bergara makilaren lantegi famatua bisitatu genuen. Leku honetan, giroak, laneko tresnek, argazkiek eta argitasunek bi mende baino gehiagoko bizia kondatzen digute. Makila egiteko lan ainitz izaten dira: mizpiraren lanketa, larruaren txirikordatzea, metalaren lanketa eta irarlana. Makilak pertsonalizatuak izaten dira zeren eta ekaien hautuak (adar, zilar, urre), marrazkiak, mezuak -beti euskaraz direnak- eta makilaren jabearen izen-deiturak desberdinak baitira. Beti, Euskal Herriko kulturaren zerbait erabiltzen da. Lehen, ibiltzeko eta arma bezala ("Emak"-"Hila") erabiltzen zen; bainan orain bereziki norbeiten ohoratzeko oparitzen da eta familiaren ondasunean sartzen da. Ondotik, Seminarioko kapera bisitatu genuen. 1733an eraikia izan zen Jean D...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/07/05

ASTEBURU BAT ARTZAINEKIN ARTXILONDON

ASTEBURU%20BAT%20ARTZAINEKIN%20ARTXILONDON
Baigorrin kokatua den CPIE Pays Basque zentroak asteburu bat antolatua zuen, ekainaren 23an eta 24an, Iratiko gainetan, Artxilondon. Hamabost lagun (15 eta 62 urte bitartekoak) joan dira harat xendraz xendra, Denis Vincens mendi gidari eta Frantsesenia laborantza lizeoko zooteknia irakaslearekin, tokiko artzaingoaz hobeki jabetzeko, bereziki manex buru beltza eta gorriaren hazkuntzaz, eguzki ederra gozatuz. Artxilondon, Pantxika Teillerrie artzainak die ongi-etorria egin, berak ekoiztutako gasna jastaraziz. Iluntzean, Artxilondoko artzain multzoko beste artzainak ere hurbildu zaizkie, Marcel, Xavier, Mattin, ardiak biltzeko Beltxu eta Izar zakurrekin, eta deizten laguntzeko. Hamabost lagunek gasna idortegia ere bisitatu ahal izan dute. Afariko, hor zuten Gabriel Boulestin, tokiko mozkinen prestatzaile, eta inguruak euskal kantuz dituzte alegeratu, Marie-Claire Castet CPIE-koak gitarraz lagundurik. Biharamunean, gaua gozoki iraganik etxola desberdinetan eta kafe bero beroa hurrupaturik,...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/07/05

Irudi mirudi

Euskal zerua ederrenean uda hastapen huntan, Baxenabarreko herri batetik ikusi-ta (arg. B.P.)
Euskal%20zerua%20ederrenean%20uda%20hastapen%20huntan_%20Baxenabarreko%20herri%20batetik%20ikusi-ta%20(arg.%20B.P.)

Udako giroan sartuak girela eta, Herria astekariak agertuko ditu irakurle batzuk hor gaindi hartu argazkiak. Hola denak baliatuko dira bazter batzuen ezagutzeko eta dudarik gabe argazki ederren begiratzeko. Zer egin? Igorri zure argazkia azpimarratuz xuxen zein tokitan den eta guk publikatuko dugu. E-mail bat igorri (herria@wanadoo.fr), aitzinetik eskerrak zure argazki albuma besteri partekatzeaz.

Irakurri segida

3457. zbk

Asto batek uztar bat emaiten badauzu ez hasi zu astoari uztarka

Sokrates

Gure Hitza | 2018/07/05

Atun eta xipiroi!

Janbattitt Dirassar

Sasoina hasi da beraz. Bai, hola mintzo gira frangotan, udatiar ainitz ibiltzen den tokietan, urtean sasoin bat baizik ez balitz bezala, eta hura udakoa izanki. Sasoina hor dugu eta beti galde berak heldu dira gogorat, sasoina ona izanen denetz gisa hartako aroarekin. Gauza jakina alabainan aroak ainitz egiten duela, bestenaz ere jendeak gero eta gehiago azken puntan deliberatzen baitu noiz norat joanen den, aroa ikusiz preseski. Dena den, sasoina hor dela, hor da ere sasoinak ekartzen duen burrunba handia. Zernahi besta eta ikusgarri bazter guzietan. Kanpotiar horiek ausagailu gose baitira, ez denak alde bat hondartzan egoiten ahal iguzkitarat, artetan itsasoan mainatuz. Gisa hortako ondarea badugulakotz ausagailu eta bestetan toki ederra egiten diotegu bixtan da gure dantza eta jokoeri, bai eta gure ekoizpeneri. Hala nola Donibane Lohizunen eta Ziburun larunbatean ukanen duten Atun- Besta, ez dutena bi sosetan saltzekoa ez eta bostetan ere! Ildo beretik nolazpait Hendaian laster u...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016