Gure Hitza | 2018ko Uztailaren 05a

Atun eta xipiroi!

Janbattitt Dirassar

Sasoina hasi da beraz. Bai, hola mintzo gira frangotan, udatiar ainitz ibiltzen den tokietan, urtean sasoin bat baizik ez balitz bezala, eta hura udakoa izanki. Sasoina hor dugu eta beti galde berak heldu dira gogorat, sasoina ona izanen denetz gisa hartako aroarekin. Gauza jakina alabainan aroak ainitz egiten duela, bestenaz ere jendeak gero eta gehiago azken puntan deliberatzen baitu noiz norat joanen den, aroa ikusiz preseski. Dena den, sasoina hor dela, hor da ere sasoinak ekartzen duen burrunba handia. Zernahi besta eta ikusgarri bazter guzietan. Kanpotiar horiek ausagailu gose baitira, ez denak alde bat hondartzan egoiten ahal iguzkitarat, artetan itsasoan mainatuz. Gisa hortako ondarea badugulakotz ausagailu eta bestetan toki ederra egiten diotegu bixtan da gure dantza eta jokoeri, bai eta gure ekoizpeneri. Hala nola Donibane Lohizunen eta Ziburun larunbatean ukanen duten Atun- Besta, ez dutena bi sosetan saltzekoa ez eta bostetan ere! Ildo beretik nolazpait Hendaian laster ukanen dute beren Xipiroi-besta. Artetik erraiteko, xipiroi-solas hain xuxen, gogoetatua nago batzutan hitz batzu ez jakin gehiago nola behar diren idatzi! Xipiroi ala txipiroi? Iduriz txipiroi aise gehiago sartua ditake, nihauri xipiroi berdin egokia balinbazaut ere. Gogoetatua nago haatik beste hitz askori gero eta gehiago "t" hizkia ezartzen baitzaiote aitzin-aitzinean, hala nola xerriari, xakurrari, xoriari eta berdin xinaurrriari ere! Xinaurria berenaz ttipi-ttipia da gaixoa bainan zendako utzi behar da beraz "t" pollit batez beztitu gabe? "T" hori bera emaiten zaiolarik bestalde xingolari, xapelari eta ximixtari! Hitz horiek euskaldunagoak ote dira "t" horrekin? Etxegaraibehereko Mañañari entzuna diot joanden egunean horiek oro "españolkeria" batzu direla! Ederrak gira hori hola balinbada... Bainan xo - eta ez "txo" otoigalduko ere niz bide hortarik aitzina segituz, joanen niz paso berdin, nahiz hori ere entzuna dutan muslari ona ez dela ezinbestean baizik paso joaiten! Goazen bada berriz Atun-Bestarat. Duela berrogoi bat urte sortu zen eta nork erranen zuen orduan holako arrakasta bilduko zuela? Haste hartan helburu berezi bat bazuen. Arrain kontserbutegiak ziren sustatzaile. Nahi zuten uda hastean Frantzia guziko portuetan atuna gero eta gehiago preziarazi, biziki gauza ona dela eta osagarriarentzat ere hauta. Gisa hartako indarra egin zuten zonbait urtez, besta batzu muntatuz eskuin eta ezker. Gero, eztitu ziren haatik eta Atun-Bestak desagertu ziren salbu preseski Donibanen eta Ziburun, hor elkarte batzuen artean erabaki baitzen aitzina segitzea elkarte horien arteko kermeza bat muntatuz geroztik beti irauten duena... Orai Kostaldeko beste herri zonbaitetan ere egiten dira Atun-Bestak, udazkenean Saran eta hor gaindi Urtxo-Bestak egiten diren bezala... Horiek hola, uztail aberatsa behar ginuke. Usaiako festibalak ere hor izanen dira, beti berdin airosak. Pilotak ere atxikiz bere tokia, bai plaza laxoan eta trinketetan egiten diren partidekin, bai eta zezta-puntako lehiaketa famatu horiekin. Izanen da mugimendu hor gaindi. Gainerat, Errepublika eguna larunbatarekin izanez asteburu bat gaitza behar ginuke. Alta, hilabeteko azken astea ere arraroa behar litake. Alde batetik, Baionako bestak, aurten sartzea pagatuz haatik, ikusi behar hori nola joanen den, eta txirrindularien Frantziako Itzulia Senperen eta Ezpeletan, hori gertakari zinez arraroa! Badira beraz ostaler eta beste begiak xurituak daudenak agian jende ainitz jinen dela uda guzian. Ainitz jenderen jiteak badu ere haatik bere alderdi txarra. Aspaldian badakigu hori. Galkadura handiak errebidetan eta lanak autoak ezin aise aparkatuz, bereziki Miarritzen eta Donibane Lohizunen. Bainan nola egin bestela?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3457. zbk

Asto batek uztar bat emaiten badauzu ez hasi zu astoari uztarka

Sokrates

Gure Hitza | 2018/07/05

Atun eta xipiroi!

Janbattitt Dirassar

Sasoina hasi da beraz. Bai, hola mintzo gira frangotan, udatiar ainitz ibiltzen den tokietan, urtean sasoin bat baizik ez balitz bezala, eta hura udakoa izanki. Sasoina hor dugu eta beti galde berak heldu dira gogorat, sasoina ona izanen denetz gisa hartako aroarekin. Gauza jakina alabainan aroak ainitz egiten duela, bestenaz ere jendeak gero eta gehiago azken puntan deliberatzen baitu noiz norat joanen den, aroa ikusiz preseski. Dena den, sasoina hor dela, hor da ere sasoinak ekartzen duen burrunba handia. Zernahi besta eta ikusgarri bazter guzietan. Kanpotiar horiek ausagailu gose baitira, ez denak alde bat hondartzan egoiten ahal iguzkitarat, artetan itsasoan mainatuz. Gisa hortako ondarea badugulakotz ausagailu eta bestetan toki ederra egiten diotegu bixtan da gure dantza eta jokoeri, bai eta gure ekoizpeneri. Hala nola Donibane Lohizunen eta Ziburun larunbatean ukanen duten Atun- Besta, ez dutena bi sosetan saltzekoa ez eta bostetan ere! Ildo beretik nolazpait Hendaian laster u...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016