Azalekoa | 2018ko Uztailaren 05a

Etxaldeetarik… gure zareterat !

M.O.

Zarea saltegi berrian, laborariak langilearekin, eskuin Dominique Aincy.
Zarea%20saltegi%20berrian_%20laborariak%20langilearekin_%20eskuin%20Dominique%20Aincy.

Azken denbora hauetan gehiengo handi batek kasu egiten du zer jaten duen eta nun zer erosten duen.

Azken denbora hauetan gehiengo handi batek kasu egiten du zer jaten duen eta nun zer erosten duen. Laborariek ere memento berean ekoizten dituzten produktuen kalitateari kasu egiten dute, hauen laguntzeko elkarte batzuk ere plantan jarriak direlarik. Duela hogei bat urte sortu zen IDOKI elkartea, laborantzako ekoizpenak, etxaldeetarik kontsumitzaileraino zuzenean salduak direlarik. Bide-orri bat badute, nun kasu egiten duten laborantza iraunkorra erabiltzen dutenak direla sartzen ahal. Ehun bat etxalde dira engaiatuak IDOKI kalitate agintza pean, produktu desberdinak direla ekoiztuak.

Hazparnen ere zuzenean!

Azken denbora hauetan laborariek sortu dituzte saltegi batzuk, langile bat hartzen dutela heien laguntzeko baina ere berek hor dira itzulikatuz eskukaldi baten emaiteko. Berrikitan sortu da Hazparnen Zarea saltegia, Xuriatea ostatuaren parean plantatuak dira. Hamalau laborari dira bildu, horietarik bat Dominique Ainçy, hazpandar laborariak memento bat hartu du gurekin solastatzeko. Saltegi berri-berrian plantatuk dira, ekoizpen anitz jadanik salgai dira, gasna mota desberdinak, esnekiak, izan jogurta edota gasna fresko, mamia… oilaskokia, aratxekia. Janariaz gain lekuko edariak ere hor dira, izan arno, sagarno... hots bada hauta eta denak kalitatekoak, Idoki labelaren peanizanez. Mementoan eskas dutena, baratzeki eta fruituak, baina hazpandar laborariaren erranetan laster ere ukanen dituzte.

Laborantza aldaketak

Dominique Aincyrentzat, proiektu hori interesantea kausitzen du, ohidura badutela produktuen ekoizteko, baina itzulikatuz ibiliz saltegian, ikusten dute bezeroen galdeak, oharrak zein diren. Horrez gain ez dela beti aise etxetik zuzenean saltzea, ez baitira beti libro etxaldeko lanak egin behar eta, formula horrek emaiten du parada lotura baten sortzea laborari eta eroslearen artean. Hamar hilabetez muntatu dute proiektua, GIE (Groupement d’Intérêt Economique) bat sortu dute, Idokiren label pean eta laborantzarako elkarte batzuen laguntzajuridikoa ere ukan dute. Sartzen den laborariak 100€ko kidetza du pagatu behar, erretretarat abian denak beste bati uzten du bere lekua. Laborarien ekoizpenek ere prezio justu bat dutela erraiten zaukun hazpandar laborariak. Laborantza aldatzen ari dela ere zion, AMAP edo zuzenezko saltegi hauek, merkatuetan ibiltzea… sentsibilizatze lan bat ere egiten dutela, azalduz beren produktuak nola eginak diren.

Horra beraz Hazparne eskualdean ere, beste herri batzutan bezala, zuzenean laborarien saltegi berri bat. Asteartetik larunbata arte idekia dena, 9:00 – 12:30 eta 15:30 – 19:00, salbu asteazken eta ostegun arratsaldez.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3457. zbk

Asto batek uztar bat emaiten badauzu ez hasi zu astoari uztarka

Sokrates

Gure Hitza | 2018/07/05

Atun eta xipiroi!

Janbattitt Dirassar

Sasoina hasi da beraz. Bai, hola mintzo gira frangotan, udatiar ainitz ibiltzen den tokietan, urtean sasoin bat baizik ez balitz bezala, eta hura udakoa izanki. Sasoina hor dugu eta beti galde berak heldu dira gogorat, sasoina ona izanen denetz gisa hartako aroarekin. Gauza jakina alabainan aroak ainitz egiten duela, bestenaz ere jendeak gero eta gehiago azken puntan deliberatzen baitu noiz norat joanen den, aroa ikusiz preseski. Dena den, sasoina hor dela, hor da ere sasoinak ekartzen duen burrunba handia. Zernahi besta eta ikusgarri bazter guzietan. Kanpotiar horiek ausagailu gose baitira, ez denak alde bat hondartzan egoiten ahal iguzkitarat, artetan itsasoan mainatuz. Gisa hortako ondarea badugulakotz ausagailu eta bestetan toki ederra egiten diotegu bixtan da gure dantza eta jokoeri, bai eta gure ekoizpeneri. Hala nola Donibane Lohizunen eta Ziburun larunbatean ukanen duten Atun- Besta, ez dutena bi sosetan saltzekoa ez eta bostetan ere! Ildo beretik nolazpait Hendaian laster u...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016