Pilota | 2018ko Ekainaren 21a

ELHINA TROFEOAREN FINALEN EMAITZAK HAZPARNEKO BERRIA TRINKETA BERRITUA

JME

GARAZIKO ASTELEHENA

Joan den astelehenean, ekainaren 18an, Buzunaritzeko trinketean jokatu den partidaren emaitza:

Monce / Çubiat....................... 50

Elgart / Iturbe.......................... 15

Heldu den astelehenean ere partida bat izanen da Buzunaritzeko trinketean, usaiako tenorean.

BAIONAN, SAN ANDRES TRINKETEAN

Joan den ortzeguneko emaitza:

Monce / Bilbao...................... 40

Larralde anaiak..................... 35

ARMENDARITZEN ELHINA TROFEOA

➨ Ekainaren 17an, igandean, Armendaritzen Elhina Trofeoaren finalak ziren, Open eta Protour eta bi partidak diferentzia handiarekin bururatu dira:

Open Bielle / Garat............... 40

Bideondo / Lucu.................... 20

Partida hunek ez du denbora handirik iraun, hastean atakatua izan bada ere: 10/10, 15/15, 18/15, 25/20. Gero, Bielle eta Garat- ek egin dituzte kintze guziak Bideondo eta Lucu lekuaren gainean uzten zituztela.

Protour

Etchegaray / Ducassou........ 40

Waltary / Iturbe...................... 22

Bigarren partida hau ere laster iragan da eta huntan ere galtzaileak erditan gelditu dira, Etchegaray eta Ducassou aise nagusitu baitira eta, gisa hortan, beren aurtengo lehen lehiaketa irabazi dute elgarrekin.

Lehen hamarkadan, irabazleak aitzinean ziren 10/4. Hor, Julienen sake falta baten ondotik, Waltary eta Iturbe hurbildu zaizkie 8/10 baina hauek ez dute berdintzerik lortu Ion Iturbek eskuan minartu baitu. Ez da beraz gehiago partidarik izan kintzeak eskualde batera joan baitira 20/14, 37/14. Partida hau bitxiki amaitu da zeren azken bi tantoak Etchegarayek eta Waltary-k bakoitzak bere sakea falta egin baitute.

TRINKETA BERRITUA HAZPARNEN

Berria trinketa Marcarie familiari erosirik, Charritton enpresaburuak ederki erreberriarazi du, zenbait hilabetez gaitzeko lanak eginik. Joan den ortziralean zen pilota leku berrituaren estreinaldia baina gertakari hortaz deusik ezin dugu erran, gomitarik ez baita heldu Herria astekariaren bulegorat.

HAZPARNEKO "MASTERS" LEHIAKETA BERRIA TRINKETEAN

Finalerdiak:

➨ Lehen finalerdia, ekainaren 20an, asteazkenean

18:00etan Aitzin partida:

Etcheverry (Denek Bat) / Laffitte (BAC).............................?

Bideondo (Urruñarrak) / Garat (Atzarri)............................?

19:00etan

Ospital / Guichandut................?

Waltary / P. Larralde.................?

➨ Bigarren finalerdia, ekainaren 21ean, ortzegunean

18:00etan Aitzin partida:

Etcheverria (Airetik) / Iphar (Goizeko Izarra)................?

Alcasena (Zaharrer Segi) / Luro (Goizeko Izarra).................?

19:00etan

Inchauspe / Ducassou.............?

Etchegaray / Bilbao..................?

➨ Finala, ekainaren 24an, igandean, 11:00etan.

EUSKAL HERRIKO XAPELGOA PLAZA LAXOAN, ESKU HUSKA

Joan den asteburuan final-laurdenak ziren, lehen mailan:

➨ Hazparne-Zelain, ekainaren 16ean, larunbatean

Valencia / Bereterbide (Senpere 1)........ 30

Etcheverry / Harismendy (Denek Bat 2)......16

Massonde / Amestoy (Atzarri 2)................. 30

Etcheto / Arbeletche (Irisarri 1).............. 27

➨ Aiherran, ekainaren 17an, igandean

Azcona / Jaureguy (Senpere 4)............ 30

Carricart / Olhagaray (Airetik 1)............... 16

Goicoechea / Erreca (Baigorri 1)................... 30

Ibarburu / Laduche (Azkaine 1)............... 28

Heldu den asteburuan: finalerdiak

➨ Kanbon, ekainaren 22an, ortziralean

18:00etan Gazteak

Itsasu 1 / Sara 1

19:00etan Lehen maila

Azcona/ Jaureguy (Senpere 4)................?

Massonde / Amestoy (Atzarri 2)...................?

➨ Kanbon, ekainaren 23an, larunbatean

18:00etan Gazteak

Baigorri 1 / Denek Bat 1

19:00etan Lehen maila

Goicoechea / Erreca (Baigorri 1).....................?

Valencia / Bereterbide (Senpere 1)...........?

UNION BASQUE: GIZONAK PALETA PILOTA GOMAZ TRINKETEAN

Ahurtiko trinketean paleta pilota gomaz jokatu diren finalen emaitzak:

HEGOALDEKO BERRIAK

Joan den asteko emaitza zenbait:

➨Urrestilla, 2018/06/15ean, ortziralean,

Altuna III / Rezusta............... 22

Olaizola II / Zabaleta............. 8

➨Beasain, 2018/06/16an, larunbatean

Peña II / Albisu....................... 22

Arteaga / Arretxabaleta......... 17

San Ferminetako 4 1/2ko Torneoa, zortzirenetan

Bengoetxea VI........................ 22

Laso......................................... 18

Heldu den asteburuan partida asko bada alde guzietan:

- San Ferminetako 4 1/2ko Torneoaren segida,

- Binakako partida ainitz ere. San Ferminetako lehiaketarako ekipak eginak dira eta heldu den astean agertuko ditugu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3455. zbk

Jondonanez euria, euritsu uda guzia

(Frantzia behereko erran zaharra)

Gure Hitza | 2018/06/21

Pottoka hezgaitzari bihotzeko agurrak

Peio Jorajuria

Berrikitako oporralditxoez baliatu naiz Pariseko Branly Kaiako Museoari bisitaño baten egiteko. Museo harrigarria, Afrika, Ozeania, Asia eta Ameriketako populu primitiboen ondare miresgarriaren erakusleiho ezinago ederra. Handik ateratzean zaitan Manex Pagolaren heriotzearen berria jin. Ez dakit museo horren ezagutzeko parada ukan zuenez Manex antropologoak. Gostukoa zukeela, hori segur!

Geroztik bi aste iragan dira. Gure adiskideak merezitako goraipamenak ukan ditu alde guzietatik, azkenik joan den astelehen arrastirian, Baionako Euskal Museoan antolatutako kantuzko omenaldian. Artetik Urketan eskaini zaion agur hunkigarria da iragan, eliza mukuru betean, kanpoan ere jendalde handia zela metatua, kantari, bertsulari, idazle, euskaltzale eta adiskide lerro handia, politika mundukoak ere, besteak beste Karlos Garaikotxea lehendakari ohia eta Julen Madariaga militante ezaguna, Xipri Arbelbide koinata elizkizun buru, Beñat Lagourgue sorterrikidea predikari, eta Manex bera di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016