Kostaldean | 2018ko Ekainaren 07a

Bazela mugimendu!

Donibane Lohizunen, izan da segur mugimendu ekaineko lehen asteburu hortan! Auzapezak gomitaturik, badian zen "Hermione" itsas-untzi beladun famatua egonaldi labur batentzat, Pasaiatik heldu eta Bordelerat ari. Zernahi jende hurbildu zaizkio, ainitz argazki hartzen zutela. Hurbildu bakarrik, hautetsi eta kargudun multxo bat salbu nehor ez baita untzirat igan. Igandean, Begiraleak elkarteak eskaintzen zuen Udaberria Dantzan, zazpi probintzietarik etorri dantzari andana eder batekin. Airoski harrotu dituzte bazterrak eta denak lorietan ziren! Partaide Iruñako Duguna taldea, Jare Gasteizetik jina, Bidarraiko kabalkadako dantzariak, Añorgako gipuzkoarrak, Erandioko bizkaitarrak, xuberotar batzu beti berdin erne eta bixtan dena donibandar Begiraleak! Igande goizean ohoratu da ere Besta-Berri, prosesione jendetsu batekin. Hamekak eta erdiak irian, dantzariek eta prosesioneak junt bazala egin dute Herriko Etxe aitzinean. Dantzariak gelditu dira eta musikariak ixildu, errespetu handirekin, prosesionea aitzina segitzerat utziz...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2018/06/07

Kostaldean

Pilota eta margolaritza

Donibane Lohizunen, herriko batzokiak muntatu du joanden astean uda aitzineko azken hitzaldia. Gaia arras berezia eta biziki interesgarria, pilota eta margolaritza, Goya famatuaren denboratik gutaraino. Hizlaria, Robert Poulou pilotari ohia, margolaritzaren mundu hori errotik ezagutzen duena. Bildu da jende, ehun bat lagun, eta denak loriatuak ziren. Bilkura arras luzea izan da, kasik bi oren, bainan nehork ez du erran luzeegia zela, gaitzeko altxorra agertua izan baita, guzien atsegingarri. Zernahi argazki pilotaz eginak izan diren margo asko eta askotaz, beste zernahi lehengo pilotari frangorenak... Pilotaz moldatu lehen margo eder arraroetarik da Goya artixta handiak hemezortzigarren mendean lantu zuena Espainiako erregeak manaturik obra parrasta bat. Egia erran, lehenagokoak ere badira zonbait hala nola aitzineko mendean Murrilo artixta guziz jeinutsuak plazaratu zuena Sevilla bere hirian. Urteak jin eta urteak joan, gero eta gehiago margo ater...

Irakurri segida

3453. zbk

Laboraria beti aprendiz

(Betiko errana)

Gure Hitza | 2018/06/07

"Urak denak garbitzen ditu..."

Janbattitt Dirassar

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra.

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra. Donibane Lohizuneko plaza handi baten bazterrean, geltokitik bi urratsetan, baginauden zonbait lagun, agian laster atertuko zuela. Gure aitzinean, zernahi auto aparkatuak. Harritu gira ikusiz arras epe laburrean euriak nola zikinduak zituen auto horiek. Lohiz estaliak balire bezala. Beste orduz ere ikusi ditugu holakoak bainan ez hoinbeste zikinekin... Bainan zer da euria? Ura izan behar da. Zerutik heldu den ura... Oroit niz, aspaldiko ixtorioa da haatik, hazpandar boketa (edo bokata) egile xahar batek hauxe erraiten zuela noiz nahi: "ekar eni zikinak diren guziak, urak denak garbitzen ditu!" Egia zitakeen denbora hartan. Bainan ez orai. Urak zikintzen ahal ere du. Ura bera ere behar da beraz garbitu. Edateko ura, ibai batzuetarik bildua, ez litake edateko on ez balitz garbitegi batzutan tratatua izaiten... Gisa berean, ibai bazter horietan bai eta bixtan dena itsas hegian zonbat aldiz etzen hauxe errait...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016