Euskal diaspora | 2018ko Ekainaren 07a

NABO Winnemuccan biltzen, Jaialdi 2020 prestatzen eta Euskaletxeak.net

Joseba Etxarri

Jende batzuk hasiak dira planak egiten 2020ko udan Boiseko Jaialdi euskal besta handian parte hartzeko. Uda hortan, NABOk ere hitzordu polita antolatuko du Connecticut-en, New England Basque Club-en eskutik. Xantza ona Diaspora bisitatzeko. Planak egiten hasia zira?
Jende%20batzuk%20hasiak%20dira%20planak%20egiten%202020ko%20udan%20Boiseko%20Jaialdi%20euskal%20besta%20handian%20parte%20hartzeko.%20Uda%20hortan_%20NABOk%20ere%20hitzordu%20polita%20antolatuko%20du%20Connecticut-en_%20New%20England%20Basque%20Club-en%20eskutik.%20Xantza%20ona%20Diaspora%20bisitatzeko.%20Planak%20egiten%20hasia%20zira?

WINNEMUCCA, NEVADA.

Iragan asteetan iragarri bezala, helduden asteburu huntan eginen da Nevadako Winnemucca herrian NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen Biltzar Nagusia edo hemen Convention deitzen dena. Ostiralean, goizeko 7:30etarik goiti NABOko kide diren euskal etxeetako bina ordezkarik eskubidea izanen dute heien klubaren izenean bilkuran parte hartzeko. Besteak beste, eta urte guziz bezala, hauteskundeak ere programan dira, federazioko lehendakaria hautatzeko. Eta erran daiteke hor aldaketa heldu dela, iaz hautatua izan zen Boiseko Annie Gavica ez baita berrautatua izateko aurkeztu, eta beraz, bestenaz, beste hautagai bakar bat aurkeztu delarik, segurutzat jotzen da hautagai hori aterako dela. Beraz, iduri du NABOk presidente berria ukanen duela: San Frantziskon sortu Philippe Acheritogaray, gizon ezagutua eta San Frantziskoko euskal etxeetan zuzendari eta presidente izana, arras langile eta engaiatua eta lan ederra eginen duena hain segur.

BOISE, IDAHO.

Joan den astean Jaialdi 2020 Boiseko euskal elgarretaratze eta besta handiak irekia du epea Euskal Herriko artista eta taldeeri, beren burua aurkezteko bi udaren buruan Boisen agituko den hitzordu berezi horretan parte hartzeko. Gauzak tenorez eta aitzinetik prestaturik egiten dira Boisen, eta orain egina dute deia, eta epea proposamenak igortzeko helduden irailaren 15a ezarri dute. Bideo bat behar da igorri, proposatu nahi den jarduera, ikuskizuna, emanaldia edo animazioa islatu eta aurkezteko. Orain arte Boisen ikusi ez diren Euskal Herriko kultur molde eta proposamenek xantza handiagoak dituzte onartuak izateko. Heien deliberoa, urtea bururatu orduko plazaratuko dute. Hautatzen dituzten artista eta taldeek (musikariak, dantzariak, artistak oro, kirolariak... izaten ahal dira), bakotxak bere sakelatik behar dute pagatu bidaia Boisera, eta antolatzaileek Jaialdin egon bitarteko lo egiteko lekua eta jan-edanak hartuko dituzte beren gain. Ikus interneten www.jaialdi.com, edo Facebook-en Jaialdi2020.

VITORIA-GASTEIZ, ARABA.

Eta gaurkoa bururatzeko, gogoratu nahi dauzuet zoin garrantzitsua den gure ondarea atxiki eta gordetzea, tartean argazkiak eta irudiak. Diasporaren arloan, lan hortan ari da sarean Euskaletxeak. net webgunea. Eusko Jaurlaritzaren eta euskal etxeen ekimen bat da Euskaletxeak.net eta, besteak beste, artxibo handi bat ari da metatzen ondarreko urtetan munduko euskaldunen eta euskal gertakarien argazki eta irudiekin. Horrendako, euskal etxeetako eta munduan barna bizi diren hainbat euskaldun ari zaizkie igortzen materiala, heiek gorde, sailkatu eta artxiboratzeko eta interneten nahi dutenendako eskuragarri eta erabilgarri ezartzeko. Egunotan, 6.000 argazki eta dokumentu berri emendatu dituztela iragarri dute, eta orotara 40.000ko artxiboa dela heiena. Ez da ideia txarra heien webgunean sartu eta ikustea zure euskal etxeko edo klubeko edo Diasporako familiako materialik baduten. Nork daki!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3453. zbk

Laboraria beti aprendiz

(Betiko errana)

Gure Hitza | 2018/06/07

"Urak denak garbitzen ditu..."

Janbattitt Dirassar

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra.

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra. Donibane Lohizuneko plaza handi baten bazterrean, geltokitik bi urratsetan, baginauden zonbait lagun, agian laster atertuko zuela. Gure aitzinean, zernahi auto aparkatuak. Harritu gira ikusiz arras epe laburrean euriak nola zikinduak zituen auto horiek. Lohiz estaliak balire bezala. Beste orduz ere ikusi ditugu holakoak bainan ez hoinbeste zikinekin... Bainan zer da euria? Ura izan behar da. Zerutik heldu den ura... Oroit niz, aspaldiko ixtorioa da haatik, hazpandar boketa (edo bokata) egile xahar batek hauxe erraiten zuela noiz nahi: "ekar eni zikinak diren guziak, urak denak garbitzen ditu!" Egia zitakeen denbora hartan. Bainan ez orai. Urak zikintzen ahal ere du. Ura bera ere behar da beraz garbitu. Edateko ura, ibai batzuetarik bildua, ez litake edateko on ez balitz garbitegi batzutan tratatua izaiten... Gisa berean, ibai bazter horietan bai eta bixtan dena itsas hegian zonbat aldiz etzen hauxe errait...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016