Pilota | 2018ko Ekainaren 07a

ARMENDARITZEN, ELHINA TROFEOA PLAZA LAXOAN, FINAL-ZORTZIRENAK

JME

GARAZIKO ASTELEHENA

Ekainaren 4an, Buzunaritzeko trinketean, jokatu den partidaren emaitza:

Ospital / Lucu.....................50

Monce / Saint-Paul.............49

Heldu den astelehenean, ekainaran 11n, leku berean, Buzunaritzeko trinketean, 17:00etan, usaiako partida bat.

BAIONAN, SAN ANDRES TRINKETEAN

Esku Pilotak antolatu duen Maiatzeko lehiaketa bururatu da, maiatzaren 31n, final hunekin:

Bideondo (Urruña) / Lucu. 40

Maiz / De Ezcurra.............. 33

Partida huntan, Maiz eta De Ezcurra ardura aitzinean ziren, 8/3, 25/19 baina Bideondok eta Lucu-k berdintzea erreusitu dute 25/25. Berdinketa hunen ondotik, irabazleek abantaila hartu dute 31/27, 31/30, 33/32 eta beste berdintze bat 33/33, hau azkena zeren galtzaileak hor geldituko baitira. Bideondok 4 sake sartu ditu azken 7 tantoetan.

Heldu den ortzegunean, ekainaren 7an, 16:00etan:

Monce / Saint-Paul..............?

Maiz / Sanchez....................?

ARMENDARITZEN ELHINA TROFEOA

Huna Elhina Trofeoaren konduko jokatu diren partiden emaitzak bi maila ezberdinetan:

Ekainaren 3an, igandean:

lehen finalerdiak

Open Bielle / Garat........... 40

Niang / Amulet................... 32

Bielle eta Garat abantzu handiarekin abiatu dira partida huntan: 11/1 eta laster 22/12 baina Niang eta Amulet ez ziren hortarik ari. Hauek ere erakutsi nahi zuten ez zirela galtzekotan etorriak Armendaritzerat eta beraz, lehenik berdintzea lortu dute 24/24 eta aitzinera pasatu ere 30/27. Halere, azken hamarkadan, Bielle eta Garat nagusitu dira 40/32 eta lehiaketa hunen Open mailako finala jokatuko dute.

Protour Waltary / Iturbe..... 40

Inchauspe / Bilbao............ 25

Waltary-k eta Iturbe-k ez zuketen denbora handirik pasatu nahi trinketean igande huntan, oren bat barne irabazi baitute finalerdi hau Inchauspe eta Bilbaoren aurka. Waltary gaitzeko trenpuan agertu da, ederki laguntzen zuela Ion Iturbe-k, konfiantzarekin buru atxiki baitio Bilbaori gibelean. Hamar eta bat abiaturik, Waltary eta Iturbe abantail handiare kin joan dira lehen hiru hamarkadetan: 29/9. Gero Hazpandarra eta Ziburutarra, gehixago lotu dira jokoan, poxi bat hurbiltzen zirela markagailuan. Azkenean, partida bururatu da 40/25 kostako bikotearen alde. Orain, bi aste badituzte finalaren prestatzeko. Ekainaren 10ean, igandean:

bigarren finalerdiak

16:30etan: Open

Bideondo / Lucu..................?

Echeverria / Saint-Paul........?

Partida huntan, Saint-Paul ariko da Migueltorena-ren ordez.

17:30etan Protour

Ospital / Guichandut............?

Etchegaray / Ducassou.......?

Ekainaren 17an, igandean, 17:00etatik goiti: finalak

EUSKAL HERRIKO PILOTA BATZORDEAREN XAPELGOA PLAZA LAXOAN, ESKU HUSKA

Joan den asteburuan jokatuko dira barraderak. Irabazleek final- zortzirenak jokatuko dituzte lehen mailan, galtzaileek aldiz, bigarren mailan segituko dute xapelgoa. Huna emaitzak:

➨ Milafrangan, ekainaren 1ean, ortziralean

Massonde / Amestoy (Atzarri 1)..............30

Etcheveste / Espil (Lau Herri 1)............... 24

Haristoy / Tambourin (Baigorri 3)....... 30

Suertegaray / Aramendi (Urruña)............. 29

Larresoron, ekainaren 2an, larunbatean

Mendiburu / Irigoien (Amikuze 2)............30

Martiarena / Espeso (Lau Herri 2).......... 17

Azcona / Jaureguy (Senpere 2).........30

Erguy / Lucu (Amikuze 1)... 29

Zuraiden, ekainaren 2an, larunbatean

Etcheverry / Harismendy (Denek Bat 2)..30

Berasateguy / Inda (Azkaine 2).................. 09

Ibarburu / Laduche (Azkaine 1)........... 30

Bernard / Laborde (Eskulari)...............17

➨ Bidarrain, ekainaren 3an, igandean

Mainhaguiet / Argain (Goizeko Izarra 1).....30

Lafitte / Tellechea (BAC).....12

Etchemendy / Maitia (Noizbait 1)...............30

Ducassou / Ducassou (Itsasu 1)............ 20

Igandean, denbora txarrarengatik lehen partida ez da Bidarrain jokatu baina plaza hetsian Saran, astelehenean.

Heldu den asteburuan finalzortzirenak, lehen mailan:

Hemen agertuak dira oposizioak, nor noren kontra ariko den bainan lerro hauek inprimategirat helaraztean, Ligak ez zituen plazak oraino finkatuak.

Goicoechea / Erreca............?

Etchemendy / Maitia (Noizbait 1)................?

Berterretche / Iribarren (Baigorri 2)..............?

Azcona / Jaureguy (Senpere 4)..........?

Bonnet / Elissalde (Itsasu 2).?

Massonde / Amestoy (Atzarri 2)................?

Bonetbeltche / Oxarango (Airetik 2).............?

Etcheverry / Harismendy (Denek Bat 2)...?

Valencia / Bereterbide (Senpere 1)......?

Haristoy / Tambourin (Baigorri 3)..........?

Etcheto / Arbeletche (Irisarri 1).............?

Mendiburu / Irigoien (Amikuze 2)..............?

Carricart / Olhagaray (Airetik 1)............?

Mainhaguiet / Argain (Goizeko Izarra 1).......?

Cachenaut / Urruty (Denek Bat 1)..............?

Ibarburu / Laduche (Azkaine 1)..............?

HEGOALDEKO BERRIAK

Joan den astean, pilotariak oporretan ziren baina heldu den asteburuan berriz partidak ikusten ahalko dira pilota leku askotan eta, zuzenean, Euskal Telebistaren bidez, ortzirale arratsetik haste.

➨ Zubiri, 2018/06/09an, larunbatean, 18:00etan

Lehen mailako ETB Torneoa, finalerdiak:

Elola / Aranguren.................?

Alberdi I / Mariezkurrena.....?

San Ferminetako 4 1/2ko Torneoa, hamaseirenak:

Victor.....................................?

Laso......................................?

➨ Salamanka, 2018/06/09an, larunbatean, 19:00etan

Binaka:

Arretxe II / Erasun...............?

Gorka / Iturriaga...................?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3453. zbk

Laboraria beti aprendiz

(Betiko errana)

Gure Hitza | 2018/06/07

"Urak denak garbitzen ditu..."

Janbattitt Dirassar

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra.

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra. Donibane Lohizuneko plaza handi baten bazterrean, geltokitik bi urratsetan, baginauden zonbait lagun, agian laster atertuko zuela. Gure aitzinean, zernahi auto aparkatuak. Harritu gira ikusiz arras epe laburrean euriak nola zikinduak zituen auto horiek. Lohiz estaliak balire bezala. Beste orduz ere ikusi ditugu holakoak bainan ez hoinbeste zikinekin... Bainan zer da euria? Ura izan behar da. Zerutik heldu den ura... Oroit niz, aspaldiko ixtorioa da haatik, hazpandar boketa (edo bokata) egile xahar batek hauxe erraiten zuela noiz nahi: "ekar eni zikinak diren guziak, urak denak garbitzen ditu!" Egia zitakeen denbora hartan. Bainan ez orai. Urak zikintzen ahal ere du. Ura bera ere behar da beraz garbitu. Edateko ura, ibai batzuetarik bildua, ez litake edateko on ez balitz garbitegi batzutan tratatua izaiten... Gisa berean, ibai bazter horietan bai eta bixtan dena itsas hegian zonbat aldiz etzen hauxe errait...

Irakurri segida


Warning: Trying to access array offset on value of type bool in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-eskuinekozutabea.php on line 189

Warning: Trying to access array offset on value of type bool in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-eskuinekozutabea.php on line 231

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016