Herriz Herri - Sara (L) | 2018ko Ekainaren 07a

Sara

Beti Gazte

elkarteak ganden larunbatean egin du uda aitzineko bigarren elkarretaratzea Pikasarria jatetxean. 80 kidek egun goxo bat pasatu dute, ederki bazkaldu, Jean-Jacques sukaldariak jateko onak eginik eta zerbitzaturik. Dena omore onean pasatu da, euskal kantu eder batzu emanez. 5ak aldean jendea ustez satifos erretiratu da. Elkarteko buruzagiek eskerrak bihurtu dituzte deneri, etortzea gatik, eta urtea bukatzeko, bertze elkarretaratzea izanen dute abenduaren 8an, larunbatarekin, Ur Hegian jatetxean.

Zazpiak Bat:

Ortziralean elkarteko dantza eskolak presentatu ditu bere dantzak. Haurrek eman dituzte dantza ikusgarriak eta haundiek ere bukatzeko egun hori. Bazen jende asko etorria, buraso, amatxi-aitatxi eta bertze. Amaia Arotzena lehendakaria eta bere taldeko lagunak kontent dire, 110 bat dantzari haundi eta ttiki badituzte taldean.

Abisu:

Errearoaren 9an Lizarrietako lepoan zabalduko da Lizaide benta; Saratar Sylvie-k eta Stéphane-k ongi etorria eginen dauzute. 10ean, igandez, bi VTT ibilaldi, 26km eta 35km, Etxalarko eta Zugarramendiko eremuetan pasatuko dira bi ibilaldiak, izen ematea plazan 7:30etan, parte hartzea 7€, bertan ostatu eta talo. 14an, ortzegun arratseko 9etan, elizan euskal kantak Goraki taldearekin.

Pilota:

Esku huska plazan 2. mailan: Mariluz Christophe – Calvet Daniel irabazle 30-11 Amikuzeren kontra, Agesta Joan – Sarie Bastien galtzaile 30-26 Airetik-en kontra. Artekoak: Echeverria Eneko – Fagoaga Eneko irabazle 30- 05 Hardoytarren kontra. Gazteak: Daguerre Ellande – Sansinena Xanti galtzaile 30-23 Amikuzeren kontra. Gaztetxoak: Iriarte Eñaut – Etchegaray Eneko galtzaile 30-16 Urruñarren kontra. Kimuak: Etxeberri Pacheco Manex – Vella Barneix Leni galtzaile 30-19 Atzarriren kontra, Lecuona Peio – Cottave Mikel irabazle 30-08 Inthalatzen kontra, Mocorrea Ximun – Fagoaga Xan galtzaile 30-25 Senpereren kontra. Umetxoak: Vella Barneix – Alduntzin Thomas galtzaile 15-12 Itsasuarren kontra, Aguirre Arkaitz – Pradere Donaiz galtzaile 14-13 Abarriataren kontra eta irabazle 15-07 Zaharrer Segiren kontra, Goyenetche Ellande – Saint Martin Joanes galtzaile 15-06 Denek Baten kontra eta galtzaile 15-04 Zaharrer Segiren kontra, Idoate Uhaitz – Montagne Olhain galtzaile 15-14 Oztibartarren kontra, Behoteguy – Heredia Unai galtzaile 15-06 Zaharrer Segiren kontra, Mariluz Xan – Endara Iñaki galtzaile 15-12 Itsasuarren kontra eta galtzaile 15-03 Senpereren kontra. Errebotean luzean Gazteak: Mounho Eneko, Pouyet Mathieu, Indo Imanol, Alfaro Joanes eta Iribarren Oihan irabazle 13-03 Luzean-en kontra. Union Basque batasunean trinketean palantxaz mutilak: Paterne Jon – Pery Antton galtzaile 40- 12 Oztibartarren kontra. Neskak, Gazteak: Calvet Laure – Zunda Lorea irabazle 40-31 Urruñarren kontra. Gaztetxoak: Etxeberri Pacheco Laida – Lasaga Arantxa galtzaile 40-21 Oztibartarren kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3453. zbk

Laboraria beti aprendiz

(Betiko errana)

Gure Hitza | 2018/06/07

"Urak denak garbitzen ditu..."

Janbattitt Dirassar

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra.

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra. Donibane Lohizuneko plaza handi baten bazterrean, geltokitik bi urratsetan, baginauden zonbait lagun, agian laster atertuko zuela. Gure aitzinean, zernahi auto aparkatuak. Harritu gira ikusiz arras epe laburrean euriak nola zikinduak zituen auto horiek. Lohiz estaliak balire bezala. Beste orduz ere ikusi ditugu holakoak bainan ez hoinbeste zikinekin... Bainan zer da euria? Ura izan behar da. Zerutik heldu den ura... Oroit niz, aspaldiko ixtorioa da haatik, hazpandar boketa (edo bokata) egile xahar batek hauxe erraiten zuela noiz nahi: "ekar eni zikinak diren guziak, urak denak garbitzen ditu!" Egia zitakeen denbora hartan. Bainan ez orai. Urak zikintzen ahal ere du. Ura bera ere behar da beraz garbitu. Edateko ura, ibai batzuetarik bildua, ez litake edateko on ez balitz garbitegi batzutan tratatua izaiten... Gisa berean, ibai bazter horietan bai eta bixtan dena itsas hegian zonbat aldiz etzen hauxe errait...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016