Herriz Herri - Itsasu (L) | 2018ko Ekainaren 07a

Itsasu

Hiru heriotze –

Hiru heriotze izan ditugu gure herrian maiatz ondarrean: - maiatzaren 28an zendu da Marie- Thérèse LAXAGUE, sortzez Mendiboure, 80 urtetan, - maiatzaren 30ean zendu da Alain, Bertrand GUERRE-SOUYE, 70 urtetan, - eta maiatzaren 31n zendu da Jeannot MARTINEZ, 67 urtetan. Hiru familieri gure doluminak helarazten dizkiotegu astekari hunen bidez.

Gerezi Besta –

Joanden igandean iragan da ohiko Gerezi Besta Itsasun. Eguna ederki hasi da: denbora eguzkitsua, jendeak Itsasurako bidea hartu du usaian bezala. Gauzak gaixtatu dira bazkari denboran. Zorionez, ordurako jendea barnean zen. Galerna bat izan da eta euri erauntsiak. Aratsaldeko ikuskizuna ezker pareta barnean egin behar izan da. Hortaz aparte, betiko arrakasta izan du eguerdiko bazkariak: 850 bat bazkaltiar izan dira. Tona bat inguru gerezi ere joan da: heren bat tokikoa (Itsasukoa) eta gaineratekoa Etxaurikoa. Haur antzerki ikuskizuna - Herriko haur-antzerki elkarteak ikuskizun bat eskainiko du ekainaren 9an, larunbatez, 20.30etan Sanoki gelan. Ikasleek berek eskainiko dute antzerkia. Sartzea libre denentzat, izanen da tokian berean zintzurren goxatzeko behar den guzia. Informazio eta eztabaida bilkura - "Linky" kontagailuak ainitz aipatzen dira bazterretan azken hilabete edo urte hauetan. Kontagailu hoietaz informazio eta eztabaida publiko bat antolatzen du "Itsasu Herria Bai" erakundeak ekainaren 15ean, ostiralez, 20.30etan Sanoki gelan.

Hirukasko 2018 –

"Bakotxa bere erritmoan, bakotxak bere desafioa… mendia parteka dezagun!" Hori da aurtengo edizioaren (29garrena) lema nagusia. Ekainaren 23an iraganen da “Hirukasko” ekitaldia, Bidarraitik Itsasurat. Desafioa gustukoa duten jendeak ohiko 3 mendietan (“Iparla”, “Irubelakaskoa” eta “Artzamendi”) nahi duten erritmoan ibiltzen ahalko dira: lasterka kirolarienak, lagun artean trebatze gisa, ala kurri, naturan denbora hartzea maite dutenak, kronoaren menpekotasunetik at, 2 ala 3 kaskoen bururatzea helburu izanik! Egun guzian euskaldun giro batean (ahoz aho eta kaskoz kasko!), parte hartzaileek hor atxemanen dituzte ohiko zerbitzuak, hauen artean atseden bazkari ospetsua, Behereko etxea natura gune xoragarrian… Beraz, izan lasterkari ala kurritzale, egutegian oraitik kurutze gorri batez marka ekainaren 23a, eta izena eman www.hirukasko.org webgunean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3453. zbk

Laboraria beti aprendiz

(Betiko errana)

Gure Hitza | 2018/06/07

"Urak denak garbitzen ditu..."

Janbattitt Dirassar

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra.

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra. Donibane Lohizuneko plaza handi baten bazterrean, geltokitik bi urratsetan, baginauden zonbait lagun, agian laster atertuko zuela. Gure aitzinean, zernahi auto aparkatuak. Harritu gira ikusiz arras epe laburrean euriak nola zikinduak zituen auto horiek. Lohiz estaliak balire bezala. Beste orduz ere ikusi ditugu holakoak bainan ez hoinbeste zikinekin... Bainan zer da euria? Ura izan behar da. Zerutik heldu den ura... Oroit niz, aspaldiko ixtorioa da haatik, hazpandar boketa (edo bokata) egile xahar batek hauxe erraiten zuela noiz nahi: "ekar eni zikinak diren guziak, urak denak garbitzen ditu!" Egia zitakeen denbora hartan. Bainan ez orai. Urak zikintzen ahal ere du. Ura bera ere behar da beraz garbitu. Edateko ura, ibai batzuetarik bildua, ez litake edateko on ez balitz garbitegi batzutan tratatua izaiten... Gisa berean, ibai bazter horietan bai eta bixtan dena itsas hegian zonbat aldiz etzen hauxe errait...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016