Herriz Herri - Iholdi (NB) | 2018ko Ekainaren 07a

Bestaberriren ohiduraz mintzaldi –

Joan den astean ospatu da Bestaberri gure herrian, bi talderekin, batean haurrak, bestean helduak. Haurrek Bestaberri Ttipi dute osatzen eta joan den asteazkenean Goxa Leku xaharretxera joan dira, hango barneak alaitzeko. Heldu den igandean Otabako ospakizunaren aldi da, meza goizean (10:30) prozesioneaz segitua, bezperak arratsaldean (16:00). Igandeko hitzordu hori aitzin, haatik, ostiral huntan beste hitzordu batera gira gomitatuak. Ekainaren 8an, ostiral huntan (20:30), Xipri Arbelbide apezak mintzaldi bat eskainiko du Herriko Etxean. Alabainan, aurten Bestaberriren 700. urtemuga da ospatzen. Besta hori, Jean XXII Aita Sainduak zuen abiarazi 1318an. Xiprik argitasun guziak emanen dauzkigu besta horren historiaz eta sinboloetaz.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3453. zbk

Laboraria beti aprendiz

(Betiko errana)

Gure Hitza | 2018/06/07

"Urak denak garbitzen ditu..."

Janbattitt Dirassar

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra.

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra. Donibane Lohizuneko plaza handi baten bazterrean, geltokitik bi urratsetan, baginauden zonbait lagun, agian laster atertuko zuela. Gure aitzinean, zernahi auto aparkatuak. Harritu gira ikusiz arras epe laburrean euriak nola zikinduak zituen auto horiek. Lohiz estaliak balire bezala. Beste orduz ere ikusi ditugu holakoak bainan ez hoinbeste zikinekin... Bainan zer da euria? Ura izan behar da. Zerutik heldu den ura... Oroit niz, aspaldiko ixtorioa da haatik, hazpandar boketa (edo bokata) egile xahar batek hauxe erraiten zuela noiz nahi: "ekar eni zikinak diren guziak, urak denak garbitzen ditu!" Egia zitakeen denbora hartan. Bainan ez orai. Urak zikintzen ahal ere du. Ura bera ere behar da beraz garbitu. Edateko ura, ibai batzuetarik bildua, ez litake edateko on ez balitz garbitegi batzutan tratatua izaiten... Gisa berean, ibai bazter horietan bai eta bixtan dena itsas hegian zonbat aldiz etzen hauxe errait...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016