Herriz Herri - Heleta (NB) | 2018ko Ekainaren 07a

Heleta

Herritarra

Merkatu ttipia –

Zonbait denbora hetsia egonik, horra berriz gure saltegi "Merkatu ttipia" idekia daukagula, toki berean bainan saltegiaren atxikitzailea da kanbiatu. Marie-Hélène Cachenaut dago, doi bat ezaguna, etxea Heletan erosirik, hor bizi baita familia. Nahi duten guzieri ongi-etorriaren egitera prest da. Zendako ez hurbil, xantza delarik urrunegi joan gabe? Suerte on Marie-Hélène!

Bestaberri –

Biziki ederki pasatu da, aro ederra lagun egin da proosionea, eliza bete betea zen mezan, orok kartsutasun handian segitu dute, bezperak berdin. Azpimarratzekoa da gazte beztituen seriostasuna. Igandean Otaba, meza 10ak eterditan, bezperak 16:00etan. Seriostasun bera agert dadila!

Mezak –

Ibiakoitzean 18:00 Mehainen, igandean 10:30 Armendaritzen, Iholdin eta Heletan, 16:00 bezperak hiru herrietan, ondotik proosioneekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3453. zbk

Laboraria beti aprendiz

(Betiko errana)

Gure Hitza | 2018/06/07

"Urak denak garbitzen ditu..."

Janbattitt Dirassar

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra.

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra. Donibane Lohizuneko plaza handi baten bazterrean, geltokitik bi urratsetan, baginauden zonbait lagun, agian laster atertuko zuela. Gure aitzinean, zernahi auto aparkatuak. Harritu gira ikusiz arras epe laburrean euriak nola zikinduak zituen auto horiek. Lohiz estaliak balire bezala. Beste orduz ere ikusi ditugu holakoak bainan ez hoinbeste zikinekin... Bainan zer da euria? Ura izan behar da. Zerutik heldu den ura... Oroit niz, aspaldiko ixtorioa da haatik, hazpandar boketa (edo bokata) egile xahar batek hauxe erraiten zuela noiz nahi: "ekar eni zikinak diren guziak, urak denak garbitzen ditu!" Egia zitakeen denbora hartan. Bainan ez orai. Urak zikintzen ahal ere du. Ura bera ere behar da beraz garbitu. Edateko ura, ibai batzuetarik bildua, ez litake edateko on ez balitz garbitegi batzutan tratatua izaiten... Gisa berean, ibai bazter horietan bai eta bixtan dena itsas hegian zonbat aldiz etzen hauxe errait...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016