Herriz Herri - Hazparne (L) | 2018ko Ekainaren 07a

Hazparne

JA

Gaien sinfonia

Hazparneko liburutegian eta Eihartzean, zizelkari erakusketa batzu antolatuak dira ekainaren 8tik hilabete horren 17a arte. Gertakari hori izendatu dute "Gaien sinfonia" eta erakusketaren estreina ekainaren 8an izanen da arratseko 7etan Eihartzeko gela nagusian. Zizelkariak: Mixel AMADE (harria, zura), Dominique BRUNETAUD (buztina), Julia BUNEL (buztina), Jean-Noël CALVET (harria, zura), Béatrice D. (buztina, zetazko papera, burdina), Christian DETTORI (ur gaineko egurra) Patrick DUPRÉ (haritza, zinka, ur gaineko egurra), Piarres ERDOZAINTZI (zura), Christine ETXARREN (zura), Manoëlle FACON-HAUDRESSY (buztina, burdina, ezkoa), Fabrice HERNANDEZ (zura), Jean-Baptiste JAUREGUIBERRY (berreskuratze artistikoa, altzairu soldatua), Mayia LAMAISON- DUCHÊNE (kobrea, altzairua, esmaila), Régine LAVIELLE (arkuz egin soldadura) Maite LOUBERRY (ur gaineko egurra), Aitor de MENDIZABAL (burdina, brontzea, kobrea), Vanessa PARTARRIEU (ur gaineko egurra), Antton POCHELU (zura, hezurra), Jean-Marie RIMBAULT (berina buhatua), Jean-Pierre SANCHEZ (zura, altzairu landua), Jean- Michel SAUMONNEAU (zura), Martial SCHNEIDER (burdinkiak), Cécile VASSORT-GUÉDON (adreiluak) eta ORTZIA ekarteko ikasleekin. Laugarren urtea du Hazparnek antolatzen duela gertakari hau, Ortzia arte plastikoa egiten duen elkartea eta Mediatekaren partaidetasunarekin. Erakusketa hunen xedea da, jendeari eskaintzea, zizel lan batzu ekai desberdinez lantuak, hala nola: zura, burdina, altzairua, berina, harria, papera… hau herriko bi tokitan. Aukera bat, Eihartzea, Francis Jammes olerkilariaren etxea berriz begitan hartzeko, zizel lanek apainduko dute baratze gune eder hori nola hunek ingurumen eder bat emanen duen eskultura horier... 23 artistek osatuko dute erakusketa hau. Sartzea urririk izanen da! Eihartzean arratsaldeko 3etatik 7ak arte eta liburutegian arratsaldeko 2etatik 6ak arte.

Zarea denda berri bat Hazparnen

Laborari talde batek denda berri bat idekitzen du herri barnean ekainaren 9an. Toki hortan laborantxako mozkinak salduak izanen dira nola barazki eta sasoineko fruituak. Bertzalde salgai izanen dira: oilaskoak, arraultzeak, haragiak galdearen araberan moztuak, kozinatu janariak, gasna, esnekiak, erreximenta eta Ezpeletako biperra. Hazparne inguruko 10 laborari horiek jakinarazten dute Idoki laborantxako mozkinak saltzen dituen elkartearen araudieri, nola ere laborantxa biologikoareneri leialki jarraikiak direla. Francis Jammes karrikan izanen dira, Hamalau denda ohian edo Funosa saltegiaren toki berean, Xuriatea ostatuaren biseanbis. 10 laborari horiek kalitateko elikadurak salduko dituzte, beren etxetako gauzak, sortuaraztetik eroslea arte zuzenean. Denda hau idekia izanen da asteartetik larunbata barne goizeko 9etarik eguerdi ta erdiak arte eta arratsaldeko 3ak eta erdietarik 7ak arte, salbu asteazken eta ortzegun arratsaldetan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3453. zbk

Laboraria beti aprendiz

(Betiko errana)

Gure Hitza | 2018/06/07

"Urak denak garbitzen ditu..."

Janbattitt Dirassar

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra.

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra. Donibane Lohizuneko plaza handi baten bazterrean, geltokitik bi urratsetan, baginauden zonbait lagun, agian laster atertuko zuela. Gure aitzinean, zernahi auto aparkatuak. Harritu gira ikusiz arras epe laburrean euriak nola zikinduak zituen auto horiek. Lohiz estaliak balire bezala. Beste orduz ere ikusi ditugu holakoak bainan ez hoinbeste zikinekin... Bainan zer da euria? Ura izan behar da. Zerutik heldu den ura... Oroit niz, aspaldiko ixtorioa da haatik, hazpandar boketa (edo bokata) egile xahar batek hauxe erraiten zuela noiz nahi: "ekar eni zikinak diren guziak, urak denak garbitzen ditu!" Egia zitakeen denbora hartan. Bainan ez orai. Urak zikintzen ahal ere du. Ura bera ere behar da beraz garbitu. Edateko ura, ibai batzuetarik bildua, ez litake edateko on ez balitz garbitegi batzutan tratatua izaiten... Gisa berean, ibai bazter horietan bai eta bixtan dena itsas hegian zonbat aldiz etzen hauxe errait...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016