Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2018ko Ekainaren 07a

Bidarrai

Euskaraldia: bilkura publikoa –

Heldu den larrazkenean, azaroaren 23tik abenduaren 3raino iraganen da “Euskaraldia” Euskal Herri osoko herri frangotan, Bidarrain ere. Bi hitzez laburbiltzeko, 11 egun horietan nahi da euskarari ahal bezain bat toki eman, euskara dakitenek euskaraz hitz eginez (“ahobizi” deituko dira horiek) eta doi bat bederen dakitenak ere euskaraz ihardesteko nahikariarekin agertuko dira (“beharriprest” deituko dira). Hori guzia esplikatzeko, bilkura publikoa iraganen da ekainaren 15ean, ostiral aratsez (20:00), trinket gibeleko gelan. Euskarari atxikiak diren guziak gomit dira, etor gustura.

Dantza –

Joan den igandean “Udaberria dantzan” eguna iragan da Donibane Lohizunen. Zazpi probintzietako dantzariak dira han aurkitu, probintziaka talde bat. Baxenafarroatik, Bidarraiko Kabalkadako dantza taldeak zuen gomita ukana. 30 bat dantzari dira ondorioz Donibaneko karriketan eta plaza nagusian dantzan arizan. Egun goxo eta pollita izan dela daukute erran.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3453. zbk

Laboraria beti aprendiz

(Betiko errana)

Gure Hitza | 2018/06/07

"Urak denak garbitzen ditu..."

Janbattitt Dirassar

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra.

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra. Donibane Lohizuneko plaza handi baten bazterrean, geltokitik bi urratsetan, baginauden zonbait lagun, agian laster atertuko zuela. Gure aitzinean, zernahi auto aparkatuak. Harritu gira ikusiz arras epe laburrean euriak nola zikinduak zituen auto horiek. Lohiz estaliak balire bezala. Beste orduz ere ikusi ditugu holakoak bainan ez hoinbeste zikinekin... Bainan zer da euria? Ura izan behar da. Zerutik heldu den ura... Oroit niz, aspaldiko ixtorioa da haatik, hazpandar boketa (edo bokata) egile xahar batek hauxe erraiten zuela noiz nahi: "ekar eni zikinak diren guziak, urak denak garbitzen ditu!" Egia zitakeen denbora hartan. Bainan ez orai. Urak zikintzen ahal ere du. Ura bera ere behar da beraz garbitu. Edateko ura, ibai batzuetarik bildua, ez litake edateko on ez balitz garbitegi batzutan tratatua izaiten... Gisa berean, ibai bazter horietan bai eta bixtan dena itsas hegian zonbat aldiz etzen hauxe errait...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016