Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2018ko Ekainaren 07a

Aiherra

Herriko pestak ekainaren 15etik 18ra herri barnean

Primaderako kontzertu arrakastatsuaren ondotik, horra herriko pesten urtaroa hor dugula. Aurten ere, joan den urtean bezala, aste bat Hazparneko pestak baino lehenago iraganen dira. Gazteak prestaketa lanetan izanki eta, batzu etxe inguruak ezin bururatuz, besteak propaganda segurtatu beharrez pren prentsarekin hitzorduetan eta beste batzu afixa banatzen, laster jinen delarik oihalezko aterbe handiaren muntatzeko tenorea, hots xinaurriak bezala ari zauzkigu gazteak aurtengo hitzordua ez hutsegin nahiz. Usaian bezala herri barnean iraganen dira aurtengo herriko pestak, beti bezala programa eder batekin.

Aurtengo egitarau aberatsa: denetarik denentzat

Denen gostukoa egin nahian aurten ere gazteek beren bost eginahalak egin dituzte programa oso eta aberats baten eskaintzeko. Aurtengo egitarauan azpimarratu behar dena da joan den urtean gostu harturik, berriz ere herritar gazteek antzerki bat emanen dutela ortziralearekin Denen Etxean, eta igande arratsaldearekin animaleko programa proposatzen daukutela. Funtsean hor duzue programa osoa xehetasun guziekin.

Kantaldia ortziralean, Aiherrako elizan

Hazparne aldeko "Elgarrekin" koruak kontzertu bat emanen du "La clé des Chants" Aveyron-eko taldearekin, heldu den ortzirale arratsean, 9etan. Azken honek lehen aldia du Euskal Herrira heldu dela kantuz artzera. Hazparne aldeko Elgarrekin korua bezala, 30 bat kantariz osatua den multzoa da. Elgarrekin taldeak aldiz, Aiherrako kantaldiarekin abiatzen dute kantaldien sasoina. A capella kantatzen dute nagusiki, baina musikariek lagundurik ere. Ez da dudarik kantaldi xoragarriaren entzuteko parada izanen dugula. Sartzea 8€. Ongi etorri deneri!!

Herriko Etxean bi lan eskaintza eta...

Herriko Etxeak jakinarazten du 2 langile xerkatzen dituela: 1. Gaitasun anitzeko langile bat: honek haurrekin lan eginen du nagusiki, eskolaldi inguruko jardueren denboran. 2. Gaitasun anitzeko langile bat: honek herriko bastimenduen garbiketa segurtatuko du nagusiki. Lanpostu hauetaz interesatuak direnek Herriko Etxera, mairie. ayherre@wanadoo.fr helbidera idatzi behar dute, ekainaren 20a aitzin.

Herriko lurrak alokatzeko:

Marie laurence andereak orain arte Erketa auzoaldean alokatzen zituen lurrak arrandan emanen dira, alokatze kontratu baten bidez, uztailaren 1-etik goiti. Hauetaz interesatuak direnek, Herriko Etxera idatz dezatela ekainaren 20a aitzin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3453. zbk

Laboraria beti aprendiz

(Betiko errana)

Gure Hitza | 2018/06/07

"Urak denak garbitzen ditu..."

Janbattitt Dirassar

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra.

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra. Donibane Lohizuneko plaza handi baten bazterrean, geltokitik bi urratsetan, baginauden zonbait lagun, agian laster atertuko zuela. Gure aitzinean, zernahi auto aparkatuak. Harritu gira ikusiz arras epe laburrean euriak nola zikinduak zituen auto horiek. Lohiz estaliak balire bezala. Beste orduz ere ikusi ditugu holakoak bainan ez hoinbeste zikinekin... Bainan zer da euria? Ura izan behar da. Zerutik heldu den ura... Oroit niz, aspaldiko ixtorioa da haatik, hazpandar boketa (edo bokata) egile xahar batek hauxe erraiten zuela noiz nahi: "ekar eni zikinak diren guziak, urak denak garbitzen ditu!" Egia zitakeen denbora hartan. Bainan ez orai. Urak zikintzen ahal ere du. Ura bera ere behar da beraz garbitu. Edateko ura, ibai batzuetarik bildua, ez litake edateko on ez balitz garbitegi batzutan tratatua izaiten... Gisa berean, ibai bazter horietan bai eta bixtan dena itsas hegian zonbat aldiz etzen hauxe errait...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016