Han eta Hemen | 2018ko Ekainaren 07a

Euskaltzaleen Biltzarrak bere kideak bildu ditu Azkainen

Biltzarreko mahain nagusia

Euskaltzaleen%20Biltzarrak%20bere%20kideak%20bildu%20ditu%20Azkainen

Azkaingo Herriko Etxean bildu da Euskaltzaleen Biltzarra elkartea maiatzaren 26an, larunbat goizez.

Azkaingo Herriko Etxean bildu da Euskaltzaleen Biltzarra elkartea maiatzaren 26an, larunbat goizez. Biltzar nagusi hortan, Mizel Jorajuria lehendakariaren inguruan kide andana bat bazagon. Ez haatik Andde Luberriaga azkaindar elkarteburu ohia (lehendakari 1988- 2001 urteetan). Jin beharra zen bainan azken mementoko traba bat ukan du. Dena den, Paxkal Peyreblanque eta Anita Lacarra herriko hautetsi axuantek eginik ongi-etorri gozoa, elkartearen harat-hunatak aztertu dira. Ikus-entzunezko dokumentu baten bidez, lehendakariak elkartearen historia du oroitarazi, mende bateko historia luzea, elkartea 1901ean sorturik, euskal elkarte guzien amatxi dugula biltzar ospetsu hori. Izen handi batzu ukan ditu mendean zehar lehendakari karguan, Arturo Campion, Jean Etchepare, Louis Dassance, Michel Labéguerie, Mixel Itzaina, Andde Luberriaga, Edurne Epalza Hebrard, Piarres Ainziart eta gaur Mizel Jorajuria. Elkartearen ildo nagusia da euskaltzaletasuna eginahala sustatzea euskarazko idatzizko lanetan. Liburu andana handia badu argitaratua, kasik urtean bat, azken biak Daniel Landarten “Etxea eta etxekoak euskal literaturan” eta “Maiatzen bidean”, Maiatz literatura elkartearen antologia batekin. Egitasmo berria, Marijan Minaberri zenaren testuen antologia baten argitalpena, olerki, prosa, antzerki, 2019an plazaratu behar litekeena. “Testu pollitek ez dute adinik” zioen Etiennette Etcheto elkarte-kideak. Ateraldi kulturalak ere antolatzen ditu uda oroz Euskaltzaleen Biltzarrak, Hegoaldera. Aurten, Azpeitia eta Azkoitiari zaie bisita eginen uztailaren 18an, hango Juan Bautista Mendizabal gidari. Osoki euskaraz egiten den ateraldia da, interesatua den orori idekia. Konduen aldetik, Beñat Soulé diruzainak xeheki agertu ditu, elkartea xumeki bainan sanoki doala erakusten dutenak. Kidetza 15 eurotan finkatua da. Biltzarretik landa, Xoko Ona ostatuan dira biltzartiarrak bildu, omore onean, herriko Xumai Murua eta Aitor Servier bertsulariek aperitifa eta bazkaria ederki zutela alaitzen. Badute zinez talendu, perla pollitak zituztela botatzen, bazkaltiar guzien atsegina betez.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2018/06/07

Plazara jaldi da okzitaniera

La Passemeko lasterkariak Bidaxune eskualdean
La%20Passemeko%20lasterkariak%20Bidaxune%20eskualdean

"Ua lenga, tà tots, correm La Passem" zioten maiatzaren 25ean Bidaxunerat jin ziren anitz korrika egilek, Biarnon eta Aturri Beherean lehen aldikoz antolatua zen LA PASSEM okzitaniera-gaskoiaren aldeko korrika kari.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/06/07

Irakurleak mintzo : Hauxe de partida!

JB. Etxarren-Lohigorri

Joanden igande batez, telebixtak eztabada bat zabaldu zaukun Macron Presidentaren eta bi kazetariren artean. Aldi huntan, Chaillotenean zen, Eiffel dorre ospetsuaren aurrean. Agertu bezain laster, uste ginuen dokumentu andana bat aterako zuela, hauteskundeetako eztabadetan bezala. Ez, Presidentak bi eskuak hutsik zituen, mahain gainean pausatuak, gogoz mintzatzeko prest. Iduri zuen etsamin bat iragan behar zuela, bi jaun kazetariren aitzinean. Hauek, bai, bazuten paper kotsia, dudarik gabe galdintza zorrotz batzuz osatuak.

Papera baldin bazuten, lepokorik ez haatik, lehen aldia baitzen holakorik gertatzen zela President baten aitzinean. Ator lepoa, bai, zabal zabala, izerdi uretan izan balire bezala. Haste hastetik, jendetasuna zanpatua... Gehiago dena, agur guti eta oraindik gutiago “Presidente jauna”. Iduri zuen beren heinera nahi zutela jeutsarazi, “Emmanuel Macron” baizik ez erranez, eskolako lagun bati bezala. Eta gatazka etsigarrian, bi kazetariak zezen batzu ...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/06/07

Ahate hazkuntzak segitzen ahalko

Duela urte bat hasi ziren pataskak ELB sindikatua eta orduko Paueko prefetaren artean, jandarmak etorri ziren ahate hazkuntzan ari ziren etxalde batzuetara, hegazti gripea eritasuna zela eta. Bidaxunen, Domintxinen, Gabadin eta Barkoxen mobilizazio handiak iragan ziren, hor ziren ahateak ez zirela eri argudiatuz. Gilbert Payet oraiko prefetak indargabetu du aitzinekoak eman manua, hau dela eta laborariek segitzen ahalko dute hazkuntza hori lantzen, osasunaren zaintzarako neurriak altxatuak izan dira.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/06/07

HAZIAK LORATZEN : Kantauriko erregina!

Miren B. Baionako AEK Gau Eskola – C1 maila

Oraindikan gure Kantauriko itsasoa arrainez beterik dago; zoritxarrez ez dakigu noiz arte! Uretan arrain mota ugari bizi dira: handiak, txikiak, zuriak, urdinak eta abar; baina, horien artean bat baizik ez hartzekotan, antxoarekin geldituko nintzateke. Zergatik antxoa hautatu dudan? Ba, nahiz txikia eta urdina izan, sapore aberatsa du eta gainera modu askotara presta liteke. Garbitzea errex: buru azpian aiztoarekin ebaki eta jatekoa ez dena tupustez datorkizu. Iturriko uretan garbitu eta plater batean jarri, gatz pixka bat bota. Nahi izanez gero, erdiko hezurra ken, gero irinez eta arrautzaz igurtzi, frijitu baino lehen. Entsalada tipularekin eta txakoli freskoarekin dastatu. Hori bai gutizia! Ezpabere, oso-osorik irinetan pasa eta frijitu. Txikiak direnean dena jaten dut eta platerean ez da antxoaren arrastorik gelditzen! Prestatzeko beste molde anitz ere badira; halare eskabetxean (marinadan), gordinik ozpinetan eta oliotan edo kostaldeko kontserba fabriketan jartzen dituzten beza...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/06/07

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) berriz hasten

Udako%20Euskal%20Unibertsitatea%20(UEU)%20berriz%20hasten
46. aldikoz udako unibertsitateak eginen dituztela, ohi duten bezala Baionan, Iruñean eta Eibarren antolatuko dituzte. Aurtengo lema izanen da “ELKAR EKIN”. Baionako egitarauaren aurkeztera etorri dira joan den astean, Iñaki Alegria eta Irati Iciar. Iraganen dira uztailaren 2 eta 4 artean, Baionako Bernat Etxepare lizeo berrian, han berean jateko eta lo-egiteko posibilitatea ere izanen da, aitzinetik izena eman behar da. Aurten ere egitarau aberatsa prestatua dute UEUko ordezkariek, denak atzemaiten ahal dira beren webgunean http://www. ueu.eus/ikasi/udako-ikastaroak. Xehetasunetan sartu gabe horra besteak-beste zer gai aipatuak izanen diren: - Munduko hizkuntzak eta helduen euskaratze alternatibak. - Euskarazko komunikazioa: testu zaharretik abiatuz, osatzeko testu berriak. - Mugimendu eta instituzioen arteko loturak, Iparraldeko aldaketak adibidetzat hartuz. - Komunikazio ez bortitza erakaskuntzan, Arberua ikastola adibidetzat hartuz. - WikiNagusi tailerra deitu dut...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/06/07

Seaska beti mobilizatua

Burasoak Le Maire minixtroaren etxera hurbiltzen ari
Burasoak%20Le%20Maire%20minixtroaren%20etxera%20hurbiltzen%20ari

Badu orain zonbait denbora Ikastolen federazioak mobilizazio desberdinak antolatzen dituela erakasle postu eskasa dela eta. Joan den larunbatean Seaska beti kexu izanez, erabaki du bisitaño baten egitea Bruno Le Maire frantses finantza eta ekonomia ministroak Senperen duen bigarren egoitzara. Burasoak beti erne dira, 500 pasa bildu baitira. Peio Jorajuria, Seaskako bulego kideak erran duenez “Zertan bilakatzen ari da gure gizarte gaixoa. Gure haurren hezkuntza, Pariseko bulegoetako finantza arduradunen esku uzten dugu. Baina jakizue ez dugula sekulan gure herriaren geroa, hezkuntza gastu bat bezala konprenitzen dutenen esku utziko”. Hain segur ondoko egunetan ere izanen da oraino zer aipa.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/06/07

EHZ: trantsizio urte bat eztabaidan oinarritua

Arrosan hasi zen festibala, Xiberorat buruz joan eta, Heletatik pasatuz Lekornen egin zuen bere azken egonaldia. Jaz denbora txarragatik ezeztatua izan zen eta aurten EHZko kideak baliatu dira gogoeta baten eramaiteko elkartearen egituratzea eta ibilmoldeari buruz. Antolatu dute 10 bat bilkura, eskualde desberdinetan nun bakoitzak bere iritzia eta beharrak ezagutaraztera eman dituen. Gazte erdaldun eta euskaradunen artean zubiak eraikitzeko beharra ikusi dute. EHZ festibalaren beste formatu baten asmatzea pentsatu dute, hortakoz dei egiten dute proposamenak egitea interesatua den nornahiri. Ekainaren 23an, arratsaldeko 2:30etan biltzar nagusi bat antolatzen dute, bilduak eta aztertuak izan diren proiektu proposamenak aurkezteko eta denek elkarrekin 2019ko EHZ berriaren formatua adosteko.

Aurten 3 herritan ibilkari

2018ko urtea ez da deus egin gabe geldituko, “EHZ NOMADA” deitu ekimena antolatu dute. Ostiralean ekainaren 29an, Baigorriko Plaza Xokon antzerki, ...

Irakurri segida

3453. zbk

Laboraria beti aprendiz

(Betiko errana)

Gure Hitza | 2018/06/07

"Urak denak garbitzen ditu..."

Janbattitt Dirassar

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra.

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra. Donibane Lohizuneko plaza handi baten bazterrean, geltokitik bi urratsetan, baginauden zonbait lagun, agian laster atertuko zuela. Gure aitzinean, zernahi auto aparkatuak. Harritu gira ikusiz arras epe laburrean euriak nola zikinduak zituen auto horiek. Lohiz estaliak balire bezala. Beste orduz ere ikusi ditugu holakoak bainan ez hoinbeste zikinekin... Bainan zer da euria? Ura izan behar da. Zerutik heldu den ura... Oroit niz, aspaldiko ixtorioa da haatik, hazpandar boketa (edo bokata) egile xahar batek hauxe erraiten zuela noiz nahi: "ekar eni zikinak diren guziak, urak denak garbitzen ditu!" Egia zitakeen denbora hartan. Bainan ez orai. Urak zikintzen ahal ere du. Ura bera ere behar da beraz garbitu. Edateko ura, ibai batzuetarik bildua, ez litake edateko on ez balitz garbitegi batzutan tratatua izaiten... Gisa berean, ibai bazter horietan bai eta bixtan dena itsas hegian zonbat aldiz etzen hauxe errait...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016