Gure Hitza | 2018ko Ekainaren 07a

"Urak denak garbitzen ditu..."

Janbattitt Dirassar

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra.

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra. Donibane Lohizuneko plaza handi baten bazterrean, geltokitik bi urratsetan, baginauden zonbait lagun, agian laster atertuko zuela. Gure aitzinean, zernahi auto aparkatuak. Harritu gira ikusiz arras epe laburrean euriak nola zikinduak zituen auto horiek. Lohiz estaliak balire bezala. Beste orduz ere ikusi ditugu holakoak bainan ez hoinbeste zikinekin... Bainan zer da euria? Ura izan behar da. Zerutik heldu den ura... Oroit niz, aspaldiko ixtorioa da haatik, hazpandar boketa (edo bokata) egile xahar batek hauxe erraiten zuela noiz nahi: "ekar eni zikinak diren guziak, urak denak garbitzen ditu!" Egia zitakeen denbora hartan. Bainan ez orai. Urak zikintzen ahal ere du. Ura bera ere behar da beraz garbitu. Edateko ura, ibai batzuetarik bildua, ez litake edateko on ez balitz garbitegi batzutan tratatua izaiten... Gisa berean, ibai bazter horietan bai eta bixtan dena itsas hegian zonbat aldiz etzen hauxe erraiten: "bota denak itsasorat, itsasoak denak iresten ditu!". Hola dira itsasoak zikintegi bilakatuak. Berrikitan Inbido sailean, hortaz arizan ginen. Harrigarri dela besteak beste zonbat plastikaki meta alimale baden itsasoan! Denek erraiten ez litakeela gehiago plastikakirik hola bota behar eta ja botatua dena behar litakeela bildu... Erraiten bainan nehor ez biziki mugitzen... Lotsagarri ere baita! Horiek hola, egia da halere indar ederra egiten dela, eskasegia izanikan ere, kotsadura gutiago hedatzeko.

Urak zikinduak direla, beste kotsadurarik ere bada segur! Nunbait irakurtu berria dut, gisa hartako ikerketa egina izanik, jaten ditugun ainitz gauzetan badirela pestizida purruskaño batzu. Biziki guti omen bainan guti aski ba halere... Ez dea hori ere gogoetagarri? Denbora berean, zonbat jestu hor gaindi pestizida kaltekor batzu ez nahiz lehen bai lehen debekatu...

Beste kotsadura bat, eta ez entraalekoa, diruarena! Eta bai, izigarri da hori ere, diruak nola andeatzen dituen bazterrak! Betiko errana dirua mutil ona dela bainan nagusi txarra. Denek badugu diru poxi baten beharra, hobe poxi bat baino gehiago ere badelarik, bainan gaurko egunean diru ixtorio frangok funditzen dute jendartea. Duela bizpahiru egun, jakin dugu izigarriko diru negozioak badirela futbolaren mundu hortan, kasik ezin sinetsiak ere direnak. Ez bakarrik jokolari batzuen pagatzeko, baitira ikaragarriko sosaldea hunkitzen dutenak baloin txar bati ostikoka artzeko! Bainan bestalde ere, eta joanden egunean hortaz ari ziren, harrigarriko tratuak telebixta gate batzuk zonbat pagatu behar duten beretzeko partida batzuen zabaltzeko eskubidea! Euroak miliunka eta miliunka airoski erabiltzen dituzte! Kondu batzu ateratuz burtxoroa emaiten dutenak!

Noah Harari israeldar ikerle jakintsunak liburu mamitsu bat plazaratua du aztertuz nola ibilia den, eta nola dabilan, "homo sapiens" gaizoa, hots nundik heldu giren eta norat ari. Aipatzen ditu mendeak jin eta mendeak joan izan diren iraultza handiak. Suaren menperatze eta holako. Aipagarrienetarik dauka preseski diruaren agertzea. Lehen, aspaldi, biziki aspaldi, dirurik etzen. Tratu guziak gauzak trukatuz egiten ziren. Sagar zaku batean truk bi oilaxko pare eman dezagun... Moneta agertzearekin, tratu guziak bestelakatu dira. Azkarki errextu nolazpait. Bainan nahasi ere. Diruaren eragina sobera azkartuz. Hots, sosa, frangotan, kotsadura bilakatuz. Harari gogoetatua dago. Gero eta jakitate gehiago badugula, gero eta errextasun gehiago gure harathunatetan, bainan azkenean ez girenetz, zentzu eskasez, guhauren buruari harrika ari... Gauzak ikusten ote ditu diren baino ilunago? Beharbada ba eta beharbada ez, nork daki...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3453. zbk

Laboraria beti aprendiz

(Betiko errana)

Gure Hitza | 2018/06/07

"Urak denak garbitzen ditu..."

Janbattitt Dirassar

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra.

Joanden aratsalde batez, baziren ortzi batzu eta ondotik gaitzeko euri uharra. Donibane Lohizuneko plaza handi baten bazterrean, geltokitik bi urratsetan, baginauden zonbait lagun, agian laster atertuko zuela. Gure aitzinean, zernahi auto aparkatuak. Harritu gira ikusiz arras epe laburrean euriak nola zikinduak zituen auto horiek. Lohiz estaliak balire bezala. Beste orduz ere ikusi ditugu holakoak bainan ez hoinbeste zikinekin... Bainan zer da euria? Ura izan behar da. Zerutik heldu den ura... Oroit niz, aspaldiko ixtorioa da haatik, hazpandar boketa (edo bokata) egile xahar batek hauxe erraiten zuela noiz nahi: "ekar eni zikinak diren guziak, urak denak garbitzen ditu!" Egia zitakeen denbora hartan. Bainan ez orai. Urak zikintzen ahal ere du. Ura bera ere behar da beraz garbitu. Edateko ura, ibai batzuetarik bildua, ez litake edateko on ez balitz garbitegi batzutan tratatua izaiten... Gisa berean, ibai bazter horietan bai eta bixtan dena itsas hegian zonbat aldiz etzen hauxe errait...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016