Herriz Herri - Sara (L) | 2018ko Maiatzaren 17a

Herri aitada | Abisu | Pilota

Ganex

Kultur jokoan Saratarrak horiz, Etxalartarrak urdin ilunez eta Ainhoarrak urdin arinez
Kultur%20jokoan%20Saratarrak%20horiz_%20Etxalartarrak%20urdin%20ilunez%20eta%20Ainhoarrak%20urdin%20arinez

Herri Aitada iragan da maiatzaren 5ean, ongi pasatu da, denbora behar den bezalakoa zen, ez bero haundirik jokoak egiteko. Herri guzietako jokolariak ongi aritu dira, ateratu dute izerdia. Jokoen bukaeran Sara lehen, bigarren Ainhoa eta Bera hirugarren. Jendalde ederra bazen etorria jokoen ikustera, partikulazki arratsaldean, arratsean 470 afaltiar baziren, Los Botxerosek airostua. Antolatzaileek eskertzen dituzte laguntza ekarri dioten guziak, baziren 80 bat holako eguna antolatzeko eta ongi gainera, ez da memento hutsik izatu, joko guziak tenorez egin dira erran bezala. Milesker holako egun ederra antolatzeaz, baduzue mereximendu.

Abisu: Maiatzaren 20an, igandez, Ikastolaren besta: 11:30 Ikastolatik plazarat etorriko dira haurrak lerro lerro, ondotik haurrek eginen dituzte beren ikusgarriak eta gero sagarnotegi bazkaria 23€tan: bakailaoa piperrarekin, txuleta, gasna, pastiza, kafea eta ttotta, txartelak salgai herriko ostatuan edo erreserbatu deituz 06 60 91 68 63. Bertzalde, Beti Gazte elkarteak jakinarazten du errearoaren 2an, larunbatez (12:30), iraganen dela uda aitzineko bazkaria Pikassariko jatetxean, interesatuak direnek izenak eman ditzatela maiatzaren 29a aitzin deituz Etcheverrigaray Jeannot 54 21 34 edo Ayez Colette 54 22 23; erretretatu guziak gomit dira egun goxo baten pasatzera elgarrekin, lehendakariak eskertzen ditu denak aitzinetik.

Pilota: Esku huska plazan 2. maila: Iribarren Unai – Haroçarene Arnaud galtzaile 30-18 Noizbaiten kontra. 3. maila: Agesta Joan – Sarie Bastien irabazle 30-16 Senpereren kontra, Bimboire Antton – Mendionde Peio irabazle 30-28 Senpereren kontra. Gaztetxoak: Iriarte Eñaut – Etchegaray Eneko galtzaile 30-15 Hardoytarren kontra. Kimuak: Etxeberri Pacheco Mane – Vella Barneix Leni irabazle 30-22 Noizbaiten kontra, Lecuona Peio – Cottave Mikel galtzaile 30-10 Urruñarren kontra, Lacoste Baptiste – Heguy Iturria Gexan galtzaile 30-16 Urruñarren kontra, Mocorrea Ximun – Fagoaga Xan galtzaile 30-20 Hendaiarren kontra. Luzean Gazteak: Mounho Eneko, Pouyet Mathieu, Indo Imanol, Alfaro Joanes eta Iribarren Oihan irabazle 10-04 Zaharrer Segiren kontra. Union Basque batasunean trinketean palantxaz neskak 2. mailan: Jauregui Maia – Blanco Oihana galtzaile 40-18 Oztibartarren kontra. Gazteak: Calvet Laure – Zunda Lorea irabazle 40-00 Atzarriren kontra. Gaztetxoak: Etxeberri Pacheco Laida – Lasaga Arantxa galtzaile 40-31 Urruñarren kontra. Kimuak: Mounho Maika – Etcheverry Azkarraga Elena irabazle 40-34 Kapito Harriren kontra. Gravni torneoko finalak: Unai Iribarrenek Garaziko Lurorekin galdu Nafarroaren kontra eta palantxan Aña Oronozek Marie Goyenetche Senperekoarekin irabazi Gipuzkoaren kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3450. zbk

Etxeko sua etxeko hautsak behar du estali

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/05/17

Bide berri bati buruz abiatu behar

Menane Oxandabaratz

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta.

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta. 2011n, Aieteko konferentziatik landa hasi ziren lehen urratsen emaiten, sortu zuela herritarrenganik esperantza handia. Ipar Euskal Herrian adostasun handi bat lortu zen, izan tendentzia desberdinetako hautetsiak, sindikatu gehienak, jendarte mugimenduak... denek bat egin zuten laguntza ekartzeko garai berri bati buruz joan zadin Euskal Herria. Hego Euskal Herrian gauzak ez dira hain errexki abiatu prozesu berri horretan, baina emeki-emeki urratsak egiten ari dira, foru sozialak antolatuz jendarteak beregana dezan aterabide bat lortzeko.

Maiatzaren 3a, Euskal Herriaren historia markatuko duen eguna izanen da, ofizialki egun hortan baitu ETAk bere azken agerraldia egin. Euskal gatazkaren konponbiderako frantses eta espainol estatuek ere badute beren eginbeharra, ardura horietarik lehena da presoen eta deportatuen kasuaz arduratzea. ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016