Kostaldean | 2018ko Maiatzaren 10a

Zokoako "itsas gerlariak"

Zer da berriz ixtorio hori? Zokoako itsas-bazterrean muntatu dute gaitzeko argazki erakusketa berezia eta deitu dute, izen bat eman behar-eta, "Itsas-gerlariak", frantsesez "les guerriers de la mer". Gerlariak baitira Zokoan? Eta bai naski, gerlari hitz hori gisa hartarat hartzen bada segurik. Donibane Lohizune eta Ziburuko alde hortan, leihorrak badu, eta aspaldian, azkarki gerizatua izaitearen beharra. Denboran hiru diga eraikiak izan dira, batto Zokoan, beste bat Santa Barbarako eskualdean, Donibaneko aldetik beraz, eta bien artean Artakoa. Beharrik hor dira hiruak ere! Gertatzen dena da, eta hori ere aspaldian, geriza horiek berak ere behar direla gerizatu! Horrek erran nahi du konparazione Artako digaren hegiz-hegi urte guziz behar direla ezarri alimaleko harri mokor batzu, bakoitxak 50 tona pisu, "blokeak" deitzen direnak, diga hori beti azkar egon dadien. Harri mokor horiek norbaitek deitu ditu "gerlariak", uhainen kontrako gerla bat eramaki balute bezala. Izen bat frangok arras egokia kausitzen dutena, beste batzuk ez orobat hainbeste, harri peza batzu nola deitzen ahal diren gerlari... Dena den, bloke horien muntatzeaz eta urean ezartzeaz argazkilari gazte jeinutsu batek hiru urte barne hartu argazki batzu dira beraz agertzen delako erakusketan. Joanden egunean estreinatua, erakusketa horrek hor berean iraunen du ekainaren 10-a arte. Argazki handi batzu dira, frangok ba kasik bi metro gora eta metro bat baino gehixago zabal, bloken kontra itzatuak. Helduden hilabetean kenduko dira eta urruntxago paratuko, Zokoako gotor-lekurat heltzeko bidearen sahetsean, orduan hasiko baita aurtengo kanpaina, harri mokor handi horietarik 30 ezartzeko aurten ere urean, Artaren bazterrez-bazter. Argazkilaria da Gregory Gressez bere artixta lanentzat Greg Underfly izen-ordea erabiltzen duena. Erakusketan badira 43 argazki, xuri eta beltxez agertzen direnak. Lan gaitza, gustu handirekin egina segur...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2018/05/10

Ez ditugu ahantzi behar | Gaitzeko itzulia | Obrak Donibaneko elizan |

Ez ditugu ahantzi behar

40-ko gerla denboran, zernahi jende deportatuak izan ziren Alemanen larderia ikaragarria jasaiten zutela. Denek zernahi pairatu zuten eta ainitz han nunbait hil ziren, ederrak sofriturik. Ez ditugu ahantzi behar eta urte guziz egun berezi bat berexia da heien ohoretan.

Gaitzeko itzulia

Joanden egunean, Hendaiarat bere bizikletaren puntan arribatu da Frantzia behere hortako gizon bat, Alain Multeau, gaitzeko itzulia eginik, orotarat 712 kilometro. Loir-et-Cher eskualdeko Chouzy-sur-Cisse herritik abiatua zen, bera han bizi baita. Kotte Ecenarro auzapezak ongi etorri bero bat egin dio. Bainan nor da gizon hori eta zendako holako ibilaldia? Bera eria da, Parkinson deitzen den gaitzarekin. Holako ibilaldia eginez erakusten du gaitzari ihardokitzeko molde egokia dela kirol bati hola emaitea. Denbora berean, denetan salatzen du Sécurité Sociale asurantza- etxearen joka-bidea, egokienak litazkeen tratamenduak ez omen dituelakotz gehi...

Irakurri segida

3449. zbk

Segurrena da deusetaz ez segur izaitea

Voltaire

Gure Hitza | 2018/05/10

Horra beraz lau zubi

Janbattitt Dirassar

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot.

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot. Gure gizona hola mintzo zen hiru aste barne lau bestaburu berezi badirelakotz, lau horietarik bihi bat ez igandearekin, batzuen atsegingarri, beste batzuen nardagarri eta beste frango arrunt futitzen orobat, jiten dena jin goazen aitzina! Egia da hor ditugula bat bestearen ondotik, biga ja iraganak eta beste biak ere hor berean, maiatzaren lehena, lanaren besta, edo(eta) langileena ere, maiatzaren 8-a, 40-ko gerla Europan segurik gelditu zen egunaren oroigarri, Salbatore, maiatzaren 10-ean, eta Mendekoste biharamuna, maiatzaren 21-ean. Lau bestaburu beraz eta ondorioz lau zubi izaiten ahal, gisa hartarat apailatuz. Lana aise uzten ahal nagusiari pollikiño galdetuz geroz! Aste huntan konparazione, hiru egun hartuz, astelehena, asteazkena eta ortziralea, bederatzi egun segidan ukaiten ahal dira lanerat joaiterik gabe! Hola muntatzen dira zubiak, hitz hori azkarki sartua-eta gisa hortako kasuan zer gertat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016