Euskal diaspora | 2018ko Maiatzaren 10a

30.000 jende partaide egin da 2018 ‘Buenos Airesek EH ospagai’

Joseba Etxarri

BUENOS AIRES. Zinez jendetsu joan da iragan igandean aurtengo ‘Buenos Aires Celebra’ ekitaldia, euskaldunei eskainia. Irudian, ikuspegia, jendearen artean euskal-argentinar Danborrada ikusten delarik (arg. EE-EuskalKultura.com)
BUENOS%20AIRES.%20Zinez%20jendetsu%20joan%20da%20iragan%20igandean%20aurtengo%20a€˜Buenos%20Aires%20Celebraa€™%20ekitaldia_%20euskaldunei%20eskainia.%20Irudian_%20ikuspegia_%20jendearen%20artean%20euskal-argentinar%20Danborrada%20ikusten%20delarik%20(arg.%20EE-EuskalKultura.com)

BUENOS AIRES, ARGENTINA.

Urteko euskal hitzordu garrantzitsuena bilakatu da hain segur Argentinako hiriburuan ‘Buenos Aires Celebra’ (BAC) ekitaldia, Buenos Airesko Herriko Etxeak komitaturik hirian bizi diren komunitateek antolatzen duten elgarretaratze handia, karrikan, Mayo Etorbide famatuan, eta euskaldunen kasuan gero eta jende gehiago erakartzen duen besta eta jai giroko proposamena. Iragan igandean egina dute euskal BAC --euskaraz Buenos Airesek EH ospagai, erdaraz Buenos Aires Celebra al País Vasco-- munduko euskal etxe zaharrena (1877) den Laurak Bat euskal etxea antolatzaile, eta erakunde hortako lehendakari den Arantxa Anituak HERRIAri ozen eta harro adierazi dionez, pozik dira, "elgarretaratzea zinez arrakastatsua izan baita aurten ere", "aurten ere aitzineko urteetako markak hautsi ditugu, eta 30.000 jende biltzera heldu gara joan den igandean, eguerdiko 12etarik arratsaldeko 6etara --eta gehiago-- luzatu den egitarauan". "Buenos Aires eta inguruko hainbat euskal etxe eta talderen partaidetza eta laguntza ukan dugu, eta partaidetza horrek, hain zuzen ere, guziok batera lan egite horrek ematen dio azken urteotan urte guziz egiten dugun ekitaldi honi indarra, batasuna, aniztasuna, kolorea, zilegitasuna eta erakargarritasuna Buenos Aires bereko eta kanpotik datozen turista eta bisitari guzien aitzinean". "Euskal komunitatea harro egon daiteke joan den igandean egin dugun lanarekin eta lortu dugun emaitzarekin, hiriko beste kolektibitate askoz handiago batzuk heien komunitatea erakusteko antolatzen dutelarik heien ‘Buenos Aires Celebra’ ez baita gurea bezain animatu, bizi eta koloretsu eta jendetsu ateratzen. Hala adierazi di gute Herriko Etxetik ere, eta horixe da gure lanak bil dezakeen saririk onena", erran digu Buenos Aires berean sortu abokatu gazte den Arantxa Anituak.

FRESNO, SALT LAKE. LOS BANOS...

Bizkitartean, besterik ere aipatzearren, erran dezagun joanden ebiakoitzean hasia dela Estatu Batuetan euskal piknik eta besten aurtengo sasoia. Fresnoko euskaldunek egina dute heien urteko besta nagusia, Rancho Vista del Rion, klika, dantzariak, musika, jan-edate eta giro eta aro ona lagun. 18an, Salt Lake-ko euskal etxekoak ‘Living Traditions’ jaialdian arizanen dira urte guziz bezala klubekoak, stand-a ezarririk, eta dantzariak dantzatzen; Los Banosekoek 20an eginen dute piknika, eta Bakersfield-ekoek 26 eta 27an. Mus txapelketak ere hor dira, eta jende frango da NABOko finalari so, ekainaren 2an Idahoko Homedalen. Uda sasoia abantxu hemen da eta hasiak gara abiadura hartzen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3449. zbk

Segurrena da deusetaz ez segur izaitea

Voltaire

Gure Hitza | 2018/05/10

Horra beraz lau zubi

Janbattitt Dirassar

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot.

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot. Gure gizona hola mintzo zen hiru aste barne lau bestaburu berezi badirelakotz, lau horietarik bihi bat ez igandearekin, batzuen atsegingarri, beste batzuen nardagarri eta beste frango arrunt futitzen orobat, jiten dena jin goazen aitzina! Egia da hor ditugula bat bestearen ondotik, biga ja iraganak eta beste biak ere hor berean, maiatzaren lehena, lanaren besta, edo(eta) langileena ere, maiatzaren 8-a, 40-ko gerla Europan segurik gelditu zen egunaren oroigarri, Salbatore, maiatzaren 10-ean, eta Mendekoste biharamuna, maiatzaren 21-ean. Lau bestaburu beraz eta ondorioz lau zubi izaiten ahal, gisa hartarat apailatuz. Lana aise uzten ahal nagusiari pollikiño galdetuz geroz! Aste huntan konparazione, hiru egun hartuz, astelehena, asteazkena eta ortziralea, bederatzi egun segidan ukaiten ahal dira lanerat joaiterik gabe! Hola muntatzen dira zubiak, hitz hori azkarki sartua-eta gisa hortako kasuan zer gertat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016