Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2018ko Maiatzaren 10a

Uztaritze

Parte hartzaile eta hezitzaile
Parte%20hartzaile%20eta%20hezitzaile

Sokorrien lehen urratsak

- CCAS edo herriko ekintza sozialen zentroak antolaturik bi ekitaldi egin dira bi ortziralez segidan Lapurdi gelan erakusteko nola egin lehen urratsak, sokorririk gabe ez uzteko, kolpatzen den norbaiti, alditxardura ukaiten duenari edo bihotzeko infarktusa egiten duenari. Donibaneko bi suhiltzaile profesional (Ludovic Vivier eta Sylvain Hirigoyen) UDPS64 elkartean direnek segurtatu dituzte jardunaldiak. Hainbat zehazki esplikatu dituzte urrats horiek: biktima inkontziente denez lehenik, hatsa hartzen duenez, odolik galtzen edo erredurarik baduen eta abar... Bihotzeko infarktusa egiten duenarentzat garrantzitsu agertzen da berehala masaje batzuen egitea eta desfibrilagailuak diren tokietan haiek baliatzea. Kasuak oso desberdinak baiditaizke jokamoldeak ere araberakoa izan behar du. Beharrezko diren urratsak, kasu guzietan, biktimari geriza segurtatzea eta lehenbailehen sokorriak abertitzea (ospitale edo su hiltzaile). Nor edo noren bizia horieri esker salba ditaike. Parte hartzaileak interesatuak agertu dira hainbat galdera eginez. Hor ziren bi hezitzaile horiek zioten 130 bat ateraldi egiten dituztela urtean: kirol zelaietan, jende asko biltzen dituzten manifestazio edo bestetan. Horietaz zerbait argitasun ukaiteko webgune bat badute: www.udps64. fr. Hilabete hunen 21ean eta 22an ikastaldi bera proposatzen dute egitea Kanbon; izenak eman horrentzat telefono huntara: 06 60 94 55 59. Azkenekotz aitortu ere dute Frantzia formakuntza horietan oso gibela dela Europa iparraldeko estadu batzuren aldean.

Matahami lehiaketa –

''Idoki'' Euskal Herriko ekoizleen elkarteak merkatu bat antolatzen du maiatzaren 20an igandez Bilgunen goizeko 10:00etarik 13:00ak arte. Merkatu denboran sukaldaritza desafio bat berria antolatua izanen da, hau da matahami lehiaketa. Bi sail berezi izanen dira: 6-12 urte artekoak eta 12 urtez goragokoak. Parte hartzaile bakotxari, oinarrizko osagaiak eskainiak izanen zaizkio eta matahamien ontzeko, izan diten gazi edo zukratuak, beste osagai batzu tokian berean aurkitzen ahalko ditu: fruitu, erreximenta, ezti, gasna, xingar edo beste. Bakotxak lau matahami presentatu beharko ditu epaimahai bati; publikoak ere ukanen du aukera bere iritzia emaiteko. Baldintzen ukaiteko eta izenak emaiteko maiatzaren 18a aitzin bi telefono daude: 05 59 37 23 97 edo 06 74 42 61 95, helbide elektroniko bat ere: contact@idoki.org. Ongi etorri hoberena egina da deneri, sari ederrak badira irabazteko.

Gazteluan obrak

- Gaztelua Herriko Etxe ohian obra batzu hasiak ditu Herriko Etxeak. Lehen sail batean lanak mugatuko dira burdinezko egitura batzuen tokian emaiteaz teilatuko zuren segurtatzeko, horien bultzadak eragin handia baitute paretetan. Ondoko denboretan pareten eta zimenduen osagarria ikertuko dute arkitektoek.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3449. zbk

Segurrena da deusetaz ez segur izaitea

Voltaire

Gure Hitza | 2018/05/10

Horra beraz lau zubi

Janbattitt Dirassar

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot.

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot. Gure gizona hola mintzo zen hiru aste barne lau bestaburu berezi badirelakotz, lau horietarik bihi bat ez igandearekin, batzuen atsegingarri, beste batzuen nardagarri eta beste frango arrunt futitzen orobat, jiten dena jin goazen aitzina! Egia da hor ditugula bat bestearen ondotik, biga ja iraganak eta beste biak ere hor berean, maiatzaren lehena, lanaren besta, edo(eta) langileena ere, maiatzaren 8-a, 40-ko gerla Europan segurik gelditu zen egunaren oroigarri, Salbatore, maiatzaren 10-ean, eta Mendekoste biharamuna, maiatzaren 21-ean. Lau bestaburu beraz eta ondorioz lau zubi izaiten ahal, gisa hartarat apailatuz. Lana aise uzten ahal nagusiari pollikiño galdetuz geroz! Aste huntan konparazione, hiru egun hartuz, astelehena, asteazkena eta ortziralea, bederatzi egun segidan ukaiten ahal dira lanerat joaiterik gabe! Hola muntatzen dira zubiak, hitz hori azkarki sartua-eta gisa hortako kasuan zer gertat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016