Herriz Herri - Sara (L) | 2018ko Maiatzaren 10a

Sara

Ganex

Olhain ikastolakoak Baionan barna
Olhain%20ikastolakoak%20Baionan%20barna

80 urte –

Martxoaren 28an, larunbatez, Guy Thibault jaunak 80 urte ospatu ditu. Karia hortara, Lur Berri gelan elkarretaratuak ziren 80 bat lagun. Xiberuan sortua, bere denbora armadan egina du, kolonel graduarekin hartu zuen erretreta. Sylvette bere andreak hartu zuelarik Sarako Postaren burua, etorri ziren gure herrirat. Hor Zangoak Arin elkartean parte hartu zuen 1997 urte inguruan, gida gisa. Bai, Sarako eta Euskal Herriko mendiak ezagutzen ditu, bere lagunak denetan ibiliak ditu. Sarako Izarra pilota elkartean ere parte hartu du 20 bat urtez diruzain gisa eta pilota partida ainitz animatu ditu. Jean Granet elkartearen buruzagiak egin dio omenezko hitzaldia, huts haundia eginen duela, “zeren errespetuzko gizona izatu baitza”. Marie Michele eta Guy pilotako lehendakariak dantzatu diote Aurreskua. Opari batzu eskainiak izan zaizkio. Berak ere denak eskertu ditu, izigarri hunkitua izan dela holako ustegabekoarekin. Pintxo poteoarekin bukatu dute denek egun hori omore onean. Nere partez, oraino elkar ikusiko dugula osasunean ainitz urtez diot desiratzen.

Abisu –

Maiatzaren 20an, igandez, Ikastolaren besta: 11:30 inguruan Ikastolatik plazarat etorriko dira haurrak lerro lerro, ondotik haurrek eginen dituzte beren ikusgarriak eta gero sagarnotegi bazkaria 23€tan: bakailaoa piperrarekin, txuleta, gasna, pastiza, kafea eta ttotta, txartelak salgai herriko ostatuan edo erreserbatu deituz 06 60 91 68 63. Bertzalde, bertze ikastolak bezala Sarako olhain ikastola ere Baionan zen beren kezka adierazteko.

Pilota

- Pleka trinketeko palantxa lehiaketako finalak: 3. mailan, Ameztoy – Irubetagoyena irabazle 50-44 Mounho aita-semeen kontra; 2. B mailan, Belascain – Chrisotome irabazle 50-40 Dutaret – Dacharyren kontra; 2. A mailan, Perry – Dorratsague irabazle 50-37 Larretche – Halsoueten kontra; 1. Mailan, Carricaburu anaiak irabazle 50-48 Ladebat – Petrauren kontra. Joko garbi errebotean, Gazteak: Pouyet Mathieu, Indo Imanol eta Mounho Eneko irabazle 40-37 Amikuzeren kontra. Luzean Gazteak: Mounho Eneko, Pouyet Matieu, Indo Imanol, Alfaro Joanes eta Iribarren Oihan Zaharrer Segiren kontra. Union Basque batasunean trinketean palantxaz neska gazteak: Calvet Laure – Zunda Lorea irabazle 40-22 Uhaldean-en kontra. Kimuak: Mounho Maika – Etcheverry Askarraga Elena galtzaile 40- 30 Kanboarren kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3449. zbk

Segurrena da deusetaz ez segur izaitea

Voltaire

Gure Hitza | 2018/05/10

Horra beraz lau zubi

Janbattitt Dirassar

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot.

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot. Gure gizona hola mintzo zen hiru aste barne lau bestaburu berezi badirelakotz, lau horietarik bihi bat ez igandearekin, batzuen atsegingarri, beste batzuen nardagarri eta beste frango arrunt futitzen orobat, jiten dena jin goazen aitzina! Egia da hor ditugula bat bestearen ondotik, biga ja iraganak eta beste biak ere hor berean, maiatzaren lehena, lanaren besta, edo(eta) langileena ere, maiatzaren 8-a, 40-ko gerla Europan segurik gelditu zen egunaren oroigarri, Salbatore, maiatzaren 10-ean, eta Mendekoste biharamuna, maiatzaren 21-ean. Lau bestaburu beraz eta ondorioz lau zubi izaiten ahal, gisa hartarat apailatuz. Lana aise uzten ahal nagusiari pollikiño galdetuz geroz! Aste huntan konparazione, hiru egun hartuz, astelehena, asteazkena eta ortziralea, bederatzi egun segidan ukaiten ahal dira lanerat joaiterik gabe! Hola muntatzen dira zubiak, hitz hori azkarki sartua-eta gisa hortako kasuan zer gertat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016