Herriz Herri - Itsasu (L) | 2018ko Maiatzaren 10a

Itsasu

Sortze –

Apirilaren 25ean sortu da Baionan Maël Aguerre: aita du Anthony Aguerre eta ama Amandine Goffard. Beti bezala, zoriontzekoak dira gurasoak eta bihotzez ongietorria egiten diogu gure herritar berriari.

Atharri lehiaketa Joko Berrin –

Hasi da aurtengo Atharri norgehiagoka pilotan, joko berrin. 14. edizioa da. Joanden ostiralean jokatu dira bi final-laurdenak. Eñaut Echeverria eta Battitt Ducassou aisexko nagusitu dira Mikel Gonzalez eta Jean-Philippe Bennesseri, 40 eta 17. Alde bakarreko partida izan da, Ducassou joaz nagusi. Kintze atakatuak eta pollitak izan dira, baina beti alde bererat! Ondotik Julien Etchegaray eta Antton Amulet nagusitu dira Alexis Inchauspe eta Bixente Larralderi, 40 eta 30. Partida orekatuagoa izan da, bereziki lehen erdian, arras bizia ere. Azkenean Etchegarayk botetik egin du diferentzia (11 bote sartu eta bi falta). Asteazken huntan, maiatzaren 9an, jokatu dira bi finalerdiak: lehenik Eñaut Etcheverria eta Battitt Ducassou, Mathieu Ospital eta Mickaël Palomesen kontra; ondotik, Julien Etchegaray eta Antton Amulet, Philippe Bielle eta Thierry Harismendy- ren kontra. Finala jokatuko da maiatzaren 12an, larunbatez, 17.00etan. Atariko partida bat ere izanen da 16.00etan Itsasuko pilota eskolako gazteen artean. Sartzea 10 eurotan partidarako bakarrik eta 30 eurotan afariarekin. Afariarentzat, hobe tokia aitzinerat atxikitzea telefono huntara deituz: 05 59 29 87 97. Partida ondoan aperitifa eskainia izanen da ikusle guzieri. Itsasuarrak batasunak antolatzen du norgehiagoka hau, Esku Pilota erakundearen babesarekin.

Antzerki bat –

“Maillages” elkarteak, herriko CCAS batzordearen laguntzarekin, antzerki bat eskainiko dauku (frantsesez) maiatzaren 17an, ostegunez, Sanoki gelan, 19.00etan: “Adopte un jeune.com” edo “Comment vaincre sa solitude quand on est un senior”. Sartzea kitorik izanen da.

Obrak Atekagaitzeko Errebidean –

Onddoria eta Latsaberria artean, bidea hetsirik egonen da gau eta egun ibilgailu guzieri (auto, moto eta bi errotako guzieri) maiatzaren 14tik ekainaren 29a arte, beraz hilabete bat eta erdiz!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3449. zbk

Segurrena da deusetaz ez segur izaitea

Voltaire

Gure Hitza | 2018/05/10

Horra beraz lau zubi

Janbattitt Dirassar

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot.

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot. Gure gizona hola mintzo zen hiru aste barne lau bestaburu berezi badirelakotz, lau horietarik bihi bat ez igandearekin, batzuen atsegingarri, beste batzuen nardagarri eta beste frango arrunt futitzen orobat, jiten dena jin goazen aitzina! Egia da hor ditugula bat bestearen ondotik, biga ja iraganak eta beste biak ere hor berean, maiatzaren lehena, lanaren besta, edo(eta) langileena ere, maiatzaren 8-a, 40-ko gerla Europan segurik gelditu zen egunaren oroigarri, Salbatore, maiatzaren 10-ean, eta Mendekoste biharamuna, maiatzaren 21-ean. Lau bestaburu beraz eta ondorioz lau zubi izaiten ahal, gisa hartarat apailatuz. Lana aise uzten ahal nagusiari pollikiño galdetuz geroz! Aste huntan konparazione, hiru egun hartuz, astelehena, asteazkena eta ortziralea, bederatzi egun segidan ukaiten ahal dira lanerat joaiterik gabe! Hola muntatzen dira zubiak, hitz hori azkarki sartua-eta gisa hortako kasuan zer gertat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016