Herriz Herri - Ibarla (NB) | 2018ko Maiatzaren 10a

Dantza topaketak –

Iaz bezala Ibarlako Hastapen taldeak Ibarlako bosgarren topaketak antolatuko ditu maiatzaren 10ean, 11n, 12an eta 13an. Dantzaldiak emanen dira ostegun 10ean arratsaldean, eta ostiral eta larunbatean gaueko 9etan.

Ortzegunean, 15:00 euskal dantzaldia, 17:00 musika tresnen aurkezpena.

Ostiralean, 9:00- 17:00 dantza ikastaldiak (Ingurutxo, Tafallako jota, Flandriako dantzak, Italiako Piemontekoak, kantua), 17:00 etxemozkin merkatua, 21:00 euskal dantzaldia. Larunbatean, 9:00-17:00 dantza ikastaldiak, 17:00 euskal kantua, 21:00 euskal dantzaldia.

Igandean, 11:00 meza Ibarlan, 12:00 Mutxikoak Herriko Etxe aitzinean, 12:30 aperitifa. Ikastaldi eta dantzaldiak urririk dira. Ibarlako ezker paretara zatozte denak.

Xehetasunak 05 59 37 83 65 / 06 71 16 50 23.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3449. zbk

Segurrena da deusetaz ez segur izaitea

Voltaire

Gure Hitza | 2018/05/10

Horra beraz lau zubi

Janbattitt Dirassar

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot.

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot. Gure gizona hola mintzo zen hiru aste barne lau bestaburu berezi badirelakotz, lau horietarik bihi bat ez igandearekin, batzuen atsegingarri, beste batzuen nardagarri eta beste frango arrunt futitzen orobat, jiten dena jin goazen aitzina! Egia da hor ditugula bat bestearen ondotik, biga ja iraganak eta beste biak ere hor berean, maiatzaren lehena, lanaren besta, edo(eta) langileena ere, maiatzaren 8-a, 40-ko gerla Europan segurik gelditu zen egunaren oroigarri, Salbatore, maiatzaren 10-ean, eta Mendekoste biharamuna, maiatzaren 21-ean. Lau bestaburu beraz eta ondorioz lau zubi izaiten ahal, gisa hartarat apailatuz. Lana aise uzten ahal nagusiari pollikiño galdetuz geroz! Aste huntan konparazione, hiru egun hartuz, astelehena, asteazkena eta ortziralea, bederatzi egun segidan ukaiten ahal dira lanerat joaiterik gabe! Hola muntatzen dira zubiak, hitz hori azkarki sartua-eta gisa hortako kasuan zer gertat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016