Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2018ko Maiatzaren 10a

Heriotze –

Betixkoneko Odette Bidonde zendu zaiku. 82 urte zituen. Larresoron sortua Nogues familian, haurra zelarik familia Oilaskorat etorri zen bizitzera. 19 urtetan ezkondu zen Munokobordako Pattinekin, Betixkoneko etxaldearen segida hartuz. Dominique seme zaharrenaren galtzeko sofrikario handia jasan izan behar zuten duela 30 bat urte. Bazuen zazpi urte nunbaitan minbizia bazaukala Odettek. Azken 20 egunak Izpurako klinikan iragan ditu eta han da zendu. Joan den astean iragan dira ehorzketak. Gure doluminik bizienak Pattin senarrari, Jean-Michel eta Françoiseri, haurrideeri eta ahaidego osoari.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3449. zbk

Segurrena da deusetaz ez segur izaitea

Voltaire

Gure Hitza | 2018/05/10

Horra beraz lau zubi

Janbattitt Dirassar

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot.

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot. Gure gizona hola mintzo zen hiru aste barne lau bestaburu berezi badirelakotz, lau horietarik bihi bat ez igandearekin, batzuen atsegingarri, beste batzuen nardagarri eta beste frango arrunt futitzen orobat, jiten dena jin goazen aitzina! Egia da hor ditugula bat bestearen ondotik, biga ja iraganak eta beste biak ere hor berean, maiatzaren lehena, lanaren besta, edo(eta) langileena ere, maiatzaren 8-a, 40-ko gerla Europan segurik gelditu zen egunaren oroigarri, Salbatore, maiatzaren 10-ean, eta Mendekoste biharamuna, maiatzaren 21-ean. Lau bestaburu beraz eta ondorioz lau zubi izaiten ahal, gisa hartarat apailatuz. Lana aise uzten ahal nagusiari pollikiño galdetuz geroz! Aste huntan konparazione, hiru egun hartuz, astelehena, asteazkena eta ortziralea, bederatzi egun segidan ukaiten ahal dira lanerat joaiterik gabe! Hola muntatzen dira zubiak, hitz hori azkarki sartua-eta gisa hortako kasuan zer gertat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016