Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2018ko Maiatzaren 10a

Baigorri

Sortze –

Azken egun hauetan bi sortze izan ditugu herrian. Leizpartze auzoan, Bortairuko Joël Indart eta Erika Bourdette-ri bigarren haurra sortu zaie, nekattoa Amelia izendatu dutena. Behereko karrikan bizi diren Lucienne Letellier eta Nicolas Daguerre-ri muttikoa sortu zaie, Valentin izendatu dutena. Ongi etorriarekin, osagarri eta urostasun desiratzen diotegu sortu berrieri eta goresmenak aitama gazteeri, agurrak ere beren etxeko guzieri.

Heriotze –

Joanden ortziralean iragan dira 71 urtetan zendu den Peio Amiet-en ehorzketak. Erretiran jina zen Euskal Herrira, lehenik Anhauzera, ondotik Izpurara eta duela urtea, Baigorrira. Bourg en Bresse hirian sortua, lanbidez Lyon alderdian zen, nuklear sailean ingeniari, mundu zabalean gaindi ibiltzen zela. Jakitate eta gaitasun haundiko gizona zen, lagunartean goxoa eta ixila, bere lanean deskubritzeak eginak zituenak, hauetaz biziki diskreta eta umila zagola. Hemengo jendartean bertakotu nahian, zonbait elkartetako kide jarria zen: Lagun Alai koralean, dantza eta ibiltari taldeetan... Alaba baten aita, asteartean erraustua beharra da Akizen. Dolumin bizienak helarazten ditugu bere emazte eta alabari eta familia guziari.

Euskal Trail (22. edizioa) –

Berriz ere hitzordu haundia dugu asteburu huntan Baigorri eta ibar guzian. Euskal Trail elkarteak maiatzaren 11n eta 12an 3000 lasterkari errezebituko ditu bazterrezina bilakatua den kirol gertakariarentzat. Joanden urtean bezala eta baldintza beretan, 6 lasterraldiak ortziralearekin eta ibiakoitzarekin kurrituko dira: Ultra Trail 130km, abiatzea Baigorritik, ortzirale goizean, bakarrik edo binaka; Euskal Trail 2x40km binaka, abiatzea Urepeletik ortziralean eta ibiakoitzean; Trail gourmand 2x25km binaka, abiatzea Urepeletik, ortziralean eta ibiakoitzean; Trail Iluna 27km binaka, abiatzea Baigorritik ortzirale arratsean; Neska Trail 8km binaka, abiatzea Baigorritik ortzirale arratsaldean eta Ttiki trail, 6 urtez goitiko haurrentzat, ortzegunean, Baigorrin berean eginen dena. Badu orai 20 urte Euskal Trail elkartea mobilizatzen dela Baigorriko ibarrari eskaintzeko, orai famaz Euskal Herriko mugak gaindituak dituen kirol gertakari garrantzisu hau. Kirol elkarteko kideen inplikazioaz gain, lorpen hori laguntzaile eta partaide guziena ere da, ahantzi gabe lur jabeak, hauek beren eremuen zeharkatzeko baimena emanez. Kirol desafioaz gain, ongi etorria egiten zaio ere kirolarien inguruan, zerumuga desberdinetarik saldoan etortzen den jendeari. Haueri gure lurraldearen ezagutzeko parada eskainiz baita tokiko kalitateko ekoizkinen ezagutzekoa ere. Agian, aurtengoak ez du sobera traba ezagutuko eta denak ongi joanen dira.

Pilota –

Union Basque xapelgoan Zaharrer Segi batasunak bi pare bazituen finaletan. Huna hauen emaitzak: Gazte mailean, Xan Cedarry eta Jean Choury-k txapela eskuratu dute 40/36 nagusituz Oihan Iribarren eta Xanti Sansinena saratarreri. Helduen A mailean, Jean Léon Oçafrain eta Nicolas Etcheverry-k ere txapela eskuratu 40/39 nagusituz Frederic Pochelu eta Emmanuel Diribarne Bardoztarreri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3449. zbk

Segurrena da deusetaz ez segur izaitea

Voltaire

Gure Hitza | 2018/05/10

Horra beraz lau zubi

Janbattitt Dirassar

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot.

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot. Gure gizona hola mintzo zen hiru aste barne lau bestaburu berezi badirelakotz, lau horietarik bihi bat ez igandearekin, batzuen atsegingarri, beste batzuen nardagarri eta beste frango arrunt futitzen orobat, jiten dena jin goazen aitzina! Egia da hor ditugula bat bestearen ondotik, biga ja iraganak eta beste biak ere hor berean, maiatzaren lehena, lanaren besta, edo(eta) langileena ere, maiatzaren 8-a, 40-ko gerla Europan segurik gelditu zen egunaren oroigarri, Salbatore, maiatzaren 10-ean, eta Mendekoste biharamuna, maiatzaren 21-ean. Lau bestaburu beraz eta ondorioz lau zubi izaiten ahal, gisa hartarat apailatuz. Lana aise uzten ahal nagusiari pollikiño galdetuz geroz! Aste huntan konparazione, hiru egun hartuz, astelehena, asteazkena eta ortziralea, bederatzi egun segidan ukaiten ahal dira lanerat joaiterik gabe! Hola muntatzen dira zubiak, hitz hori azkarki sartua-eta gisa hortako kasuan zer gertat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016