Herriz Herri - Azkaine (L) | 2018ko Maiatzaren 10a

Azkaine

Michel Harguindeguy
Michel%20Harguindeguy

Informatika ikastaldia

Azkaingo herriak antolatzen du maiatzaren 17an eta 18an informatika ikastaldi bat. Azkaindarreri idekiak diren formakuntza bi egun horiek Departamenduko Kontseiluak pagatzen ditu eta beraz urririk dira. Argibide gehiago ukaiteko aski da Herriko Etxea deitzea 05 59 54 68 30 zenbakira. Kasu, suerteaz baliatu nahi duenak laster mugitu behar du azken epea baita izenen emaiteko.

EL Caribefunk

Kolunbiako taldearen kontzertua Xoko Ona ostatuan, asteazkenean arratseko 8etarik goiti.

Salbatorez dugu lehen komunionea Azkainen: beti hunkigarria den urrats eder hori joan dadila haurren kartsutasunaren errespetu handian eta familien besta giro goxoan. Ortzegunean ere, maiatzaren 10ean muntatua da kreatzaileen merkatua plazan. Arratsaldean, 2ak eterdietarik goiti

Larrungo desafioa

AS Elgarrekin Atletismoaren adarrak antolaturik.

Selauru hustea

larunbatean, maiatzaren 12an, Denen Artean elkarteak muntaturik, goizetik iluntzeko 6ak arte.

Azken astetako bizi gertakariak –

Sortzeak:

Joseph Alliez, Virginie eta Vincent Alberici-ren etxean, Metxikoenean. Goresmenak burasoeri eta bizi urosa mutil ttikiari bihotzez desiratuz.

Ezkontzak:

Pierre Laduche eta Marie Henriette Vignassek eman dute elkarri beren baia Herriko Etxean. Zorionak bieri.

Ehortzeak:

Michel Sansebastian; Marthe Dufau-Bussjager Mendi Aldean; Simone Dauge-Rouge Adina zaharretxean; Robert Campiglia, Goritxon; Evelyne Ariztegui Lamothe Senperen bizi zena baina bihotzez beti azkaindarra. Dolumin bizienak penetan utzi dituzten familia eta laguneri.

Michel Harguindeguy

apeza ere gogoan dugu. Bortz urtez bikario egona Azkainen. Ordu hartan arroka bezain azkar eta zutabea bezain zut, zenbat gazte eta adinetako azkaindarreri ez du Berrionaren aipamen sakona adierazi. Azken urteak Arditeyan Kanbon iragan ditu handik oraino, on zeno, Baionako presonierreri bisita egiten ziotela astelehenetan. Bai, pausa zaite Michel. Zure irri karkara galdua balinbazinduen ere azken denboretan, erein duzu umore alai eta urrikalmendu urrats ainitz eta ainitz! Zenbaten gogo-bihotz altxagarri ez zira izan Baio nako ospitalean berean urtetan zehar, beti han, erizain eta baratzezainekin eta gelaz gela ele goxo eta pizgarriekin edo ixiltasunean zure aurpegi argitsua bertzeari eskainiz. Lurdeko erien beiletan beti leial izan zira batzuk eta bertzeak zure agurraz berotuz. Zure karkasa handiak gordetzen baitzuen bihotz samurtasun hunkigarria! Hain maite zinituen loreek apainduko dute luzaz Donazaharreko zure gorputzaren azken egoitzaren harri gaina. Esker mila egin duzun lan baliosarentzat ibili ziren hainbertze tokitan.

“Indio Anai” gaualdia

iraganen da Biltokin, maiatzaren 16an, asteazkenez (19:30). Egitarauan, Pello Belaskoainen diaporama Tamil Nadu eta India iparrean egin duen itzuliaz; bertze argazki batzuk han gaindiko proiektuez; hitzaldiak: Christiane Hegoas (Hego Hatsa), Austin Sein frailea, Rosario abokata. Sartzea urririk, ongi etorri deneri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3449. zbk

Segurrena da deusetaz ez segur izaitea

Voltaire

Gure Hitza | 2018/05/10

Horra beraz lau zubi

Janbattitt Dirassar

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot.

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot. Gure gizona hola mintzo zen hiru aste barne lau bestaburu berezi badirelakotz, lau horietarik bihi bat ez igandearekin, batzuen atsegingarri, beste batzuen nardagarri eta beste frango arrunt futitzen orobat, jiten dena jin goazen aitzina! Egia da hor ditugula bat bestearen ondotik, biga ja iraganak eta beste biak ere hor berean, maiatzaren lehena, lanaren besta, edo(eta) langileena ere, maiatzaren 8-a, 40-ko gerla Europan segurik gelditu zen egunaren oroigarri, Salbatore, maiatzaren 10-ean, eta Mendekoste biharamuna, maiatzaren 21-ean. Lau bestaburu beraz eta ondorioz lau zubi izaiten ahal, gisa hartarat apailatuz. Lana aise uzten ahal nagusiari pollikiño galdetuz geroz! Aste huntan konparazione, hiru egun hartuz, astelehena, asteazkena eta ortziralea, bederatzi egun segidan ukaiten ahal dira lanerat joaiterik gabe! Hola muntatzen dira zubiak, hitz hori azkarki sartua-eta gisa hortako kasuan zer gertat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016