Herriz Herri - Aldude (NB) | 2018ko Maiatzaren 10a

DAMATIT ANAI TA GOXAITAREN 80 URTEKARI (airea: Antton eta Maria)

2018ko martxoan, Z.L.A

Lantziriko familia
Lantziriko%20familia

1.

Urepele herrian dago Lantziria

Laborantxa etxea, arbason hautia

Hogoi seme-alaben jatorri tokia

Haur hazten ta lanean bizitza guzia

Aita-amek zerua dute merezia.

2.

Laugarrena, semea, premia zen sortu

Bataioan Damatit zuten izendatu

Haunditzean eskolan baitzen abiatu

Lana aldiz etxean nahikoa aurkitu

Ikasketen ondoren hargintzari lotu.

3.

Hogoi-ta-bat urtetan armadaren peko

Aljeriat galdea gerlarat joaiteko

Politiko haundien ustearendako

Arriskuan bizia bertzen zerbitzuko

Sendo eta osorik da etxeratuko.

BERTSULARI TTIKI

4.

Lana ongi ‘kasia ez baita ahanzten

Ofizioz hargina, obretan da lotzen

Gero Etxart enpresan bai langile sartzen

Handik egoitz berria Baigorrin egiten

Erretretan sartuta lanari segitzen.

5.

Bere espos laguna Terexen bitartez

Sei seme ta alaba ukan zorionez

Amodioz haziak dabiltz beren bidez

Xahartzerat baitzauku hasia adinez

Lauetan-hogoi urte berriki eginez.

6.

Konplituak bi mila-ta-hemezortzian

Ta martxoak hamasei duen egunean

Damatit gaur bilduak gaituk familian

Ospatzeko adina omore onean

Zorion ta osasun bizitza osoan!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3449. zbk

Segurrena da deusetaz ez segur izaitea

Voltaire

Gure Hitza | 2018/05/10

Horra beraz lau zubi

Janbattitt Dirassar

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot.

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot. Gure gizona hola mintzo zen hiru aste barne lau bestaburu berezi badirelakotz, lau horietarik bihi bat ez igandearekin, batzuen atsegingarri, beste batzuen nardagarri eta beste frango arrunt futitzen orobat, jiten dena jin goazen aitzina! Egia da hor ditugula bat bestearen ondotik, biga ja iraganak eta beste biak ere hor berean, maiatzaren lehena, lanaren besta, edo(eta) langileena ere, maiatzaren 8-a, 40-ko gerla Europan segurik gelditu zen egunaren oroigarri, Salbatore, maiatzaren 10-ean, eta Mendekoste biharamuna, maiatzaren 21-ean. Lau bestaburu beraz eta ondorioz lau zubi izaiten ahal, gisa hartarat apailatuz. Lana aise uzten ahal nagusiari pollikiño galdetuz geroz! Aste huntan konparazione, hiru egun hartuz, astelehena, asteazkena eta ortziralea, bederatzi egun segidan ukaiten ahal dira lanerat joaiterik gabe! Hola muntatzen dira zubiak, hitz hori azkarki sartua-eta gisa hortako kasuan zer gertat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016