Herriz Herri - Ainhoa (L) | 2018ko Maiatzaren 10a

Ainhoa

Ainhoako taldea bigarren sokatiran, bainan nagusi herri-kirolean orokorrean
Ainhoako%20taldea%20bigarren%20sokatiran_%20bainan%20nagusi%20herri-kirolean%20orokorrean

Euskaraldia prestatzen -

Azaroaren 23tik abenduaren 3a arte, Euskal Herri osoan ospatuko den Euskaraldia ekitaldia, Ainhoan ere bultzatu nahi da. Gan den maiatzaren 4an, ortzilarez, hamabortz bat Ainhoar bildu ziren elkarteen gelan gogoeta horren egiteko. Lehenik proiektu orokorra aurkeztua izan zaie, eta ondotik Ainhoaren berezitasunak kontuan hartuz lanean hasi dira: zerrendatu dute Ainhoako zein tokitan (ostatu, denda edo zerbitzu publikoetan) euskara errexki mintza daiteken eta nun nekez, eta nola bultzatu daiteken euskararen erabilera, bai komertzioetan, bai Ainhoan, urtean zehar antolatzen diren ekitaldietan. Ondoko bilkura ekainaren 22an eginen da, 19:00etan elkarteen gelan. Nahi duenak parte har lezake.

Herri Aitadan, Ainhoa bigarren -

Gan den larunbatean, maiatzaren 5ean, Sararekin muga egiten duten bost herrik jokatu zuten Herri Aitadaren 1. edizioa Saran. Sailkapen orokorrean Ainhoak 2. bururatu zuen, egun osoan 12 jokoetan parte hartu ondoren. Goizean, mendiko bizikletarekin hasi ziren (3.), ondotik lasterkarien aldia izan zen (3.), pilotan (3.), bertsutan (2.), arpanan (2.), sukaldaritzan (1.), orga altxatzean (1.), sokatiran (1.), musean (4.), egur pilatzean (2.), dantzan (5.), eta lehiaketa bukatu zen Kultur Quizz batekin. Besta ederra izan zen sei herrien lehiaketari eta ikusle guzientzat. Heldu den urtean Etxalarren elkartuko gara berriz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3449. zbk

Segurrena da deusetaz ez segur izaitea

Voltaire

Gure Hitza | 2018/05/10

Horra beraz lau zubi

Janbattitt Dirassar

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot.

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot. Gure gizona hola mintzo zen hiru aste barne lau bestaburu berezi badirelakotz, lau horietarik bihi bat ez igandearekin, batzuen atsegingarri, beste batzuen nardagarri eta beste frango arrunt futitzen orobat, jiten dena jin goazen aitzina! Egia da hor ditugula bat bestearen ondotik, biga ja iraganak eta beste biak ere hor berean, maiatzaren lehena, lanaren besta, edo(eta) langileena ere, maiatzaren 8-a, 40-ko gerla Europan segurik gelditu zen egunaren oroigarri, Salbatore, maiatzaren 10-ean, eta Mendekoste biharamuna, maiatzaren 21-ean. Lau bestaburu beraz eta ondorioz lau zubi izaiten ahal, gisa hartarat apailatuz. Lana aise uzten ahal nagusiari pollikiño galdetuz geroz! Aste huntan konparazione, hiru egun hartuz, astelehena, asteazkena eta ortziralea, bederatzi egun segidan ukaiten ahal dira lanerat joaiterik gabe! Hola muntatzen dira zubiak, hitz hori azkarki sartua-eta gisa hortako kasuan zer gertat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016