Han eta Hemen | 2018ko Maiatzaren 10a

Haziak Loratzen : Jokin Zaldunbideren tisanak

Itsasuko AEK gau eskolako B1 taldekoak

Jokin Zaldunbiderekin
Jokin%20Zaldunbiderekin

Urte hasieran, kurtsoan, sendabelar batzuk ezagutu genituen. Gaia sakontzeko ikaskide batek ezagutzen zuen Jokin Zaldunbiderenganat joatea proposatu zigun. Orduan, denak elgarrekin Arbonarat joan ginen. Jokinek bi urteko ikasketak egin ditu eta sendabelar-fitologo diploma ukan du. Ondotik, laborantza diploma ukan zuen ere. Gaur egun, Arbonako herriak lur komunal bat alokatzen dio. Geroztik, 40 bat landare mota desberdin lantzen ditu. Beste 20 bat biltzen ditu izadian. Horiekin tisanak egiten ditu baita gantzugailu batzuk ere. Tisanak, kostaldeko AMAP baten bidez saltzen ditu baita bio dendetan ere (Biarritzen, Senperen, Hazparnen) edo Baiona eta Biarritzeko merkatuetan. Landareez duen ezagutza eta transmititzeko erakusten duen gogo ona anitz preziatu dugu. Orain badakigu xarpota ez dela bakarrik eltzekarian emateko on baina hats-bideak sendatzeko ere balio duela. Bestalde, jakin dugu “txotx” ez dela bakarrik sagarnotegietan entzuten: landare bati zati pusatu berri bat hartuz (“txotxa”) beste bat sorrarazten ahal dela. Adibidez, erromaniarekin, betibiziarekin, bixi belarrarekin eta abar. Hobeki lo egiteko edo liseritzeko, Jokinen tisana onak edatea aholkatzen dizuegu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2018/05/10

“Andere Serora Hiriburun” pastoralaren afixa

a€œAndere%20Serora%20Hiriburuna€%20pastoralaren%20afixa

Ane Miren Luja gaztearena da “Andere Serora Hiriburun” pastoralaren afixa. 17 obren artean hautatua izan da. 32 urte ditu, Euskal Herriko Unibertsitatean egin ditu Arte-Ederren ikasketak eta gaur grafista gisa egiten du lan. Afixa sinbolikoa da, ezkozko xirioa Andereserora da, herensugeak leienda azpimarratzen du eta argiak esperantza hedatzen du memento ilunenetan ere... Pastorala guzietan eta Historian berean dagoen ongia eta gaizkiaren arteko borroka ikus daiteke ere afixa hortan. Bestalde, pastoraleko txartelak salgai dira maiatzaren 3tik goiti toki hauetan: Hiriburuko Herriko Etxean (05 59 44 15 27), Baionako Elkar liburudendan, Mau l e k o Xibero Bio saltokian, Donibane Garaziko Kukuxka l i b u r u dendan, B a i g o rriko Oronos Spar saltokian. Sartzeak: 15€, dohainik 12 urte arte. Ekainaren 3ko programa: 10:30 pastoraleko meza elizan, 11:30 pastoralaren desfilea Andereserorainetik Plaza Berriraino, 15:30 “Andere Serora Hiriburun” pastorala, 19:00 talo, ostatu eta m...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/05/10

Michel Etcheverryren azken diska

Michel%20Etcheverryren%20azken%20diska
Michel Etcheverryk argitaratu du bere azken diskoa izena duena "Ezinago Maitaturik". Badu orain 32 urte heletar semea kantuz ari dela, bere 70 urteak ospatuko ditu azken obra hau emanez. Oraikoan kantu guziak euskaraz emanak dira, bere sustraietarat itzuliz. Etxahun Iruri ohoratu nahi ukan du, bere erranez bizi berri bat nahi izan du eman Etxahunen kobla, bertsu ezaguneri.Hain segur honen entzuteko parada izanen dugu hor gaindi.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/05/10

Bertsulari ttipi

B.S.

Larresoron bertsulari eta animatzaile
Larresoron%20bertsulari%20eta%20animatzaile

Urte guziez egiten den bezala, Iparraldeko ikastoletan hezkuntza arautuan bertsua lantzen duten haurrek beren besta zuten aitzin hortan, 4 Bertsulari Ttiki ospatuz, lehena Larzabaleko herriko gelan (barnealdeko zortzi ikastola, 280 bat haur), bigarrena Larresoron herriko gelan hau ere (9 ikastola, 300 bat haur) eta azken biak Hendaian Variétés aretoan (kostaldeko ikastolekin eta 400 bat haurrekin). Denek beren erakasleekin landu bertsu sortak kantatu dituzte, musikari laguntzaile zutela gitarrarekin giro pitzaile paregabeko bat: Oskar Estanga. Bertsuen gaietan ere denetarik erabili dute. Haurrek plazerra ukan dute artetik entzuteko bertsulari heldu ospetsu batzu: Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio Larzabalen, Miren Artetxe eta Julio Soto Larresoron, Miren Artetxe eta Sustrai Colina Hendaian. Denetako giroa ikus-eta bertsuzaletasunak ez duke galtzerik.

Bertsu eskolen eguna eta xapelketa

Bat batekoan bertsu eskolak segitzen dituztenek beren hitzordua ukanen dute ...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/05/10

Seaska kexu !

Baionako Etxepare kolegioan, 46 ikasle 6.eko gelan... ardi hezkuntza ala kalitateko hezkuntza?
Baionako%20Etxepare%20kolegioan_%2046%20ikasle%206.eko%20gelan...%20ardi%20hezkuntza%20ala%20kalitateko%20hezkuntza?

Urtero, Seaskaren ikasle kopurua %5 eta %8ren artean emendatzen da.

Irakurri segida

3449. zbk

Segurrena da deusetaz ez segur izaitea

Voltaire

Gure Hitza | 2018/05/10

Horra beraz lau zubi

Janbattitt Dirassar

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot.

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot. Gure gizona hola mintzo zen hiru aste barne lau bestaburu berezi badirelakotz, lau horietarik bihi bat ez igandearekin, batzuen atsegingarri, beste batzuen nardagarri eta beste frango arrunt futitzen orobat, jiten dena jin goazen aitzina! Egia da hor ditugula bat bestearen ondotik, biga ja iraganak eta beste biak ere hor berean, maiatzaren lehena, lanaren besta, edo(eta) langileena ere, maiatzaren 8-a, 40-ko gerla Europan segurik gelditu zen egunaren oroigarri, Salbatore, maiatzaren 10-ean, eta Mendekoste biharamuna, maiatzaren 21-ean. Lau bestaburu beraz eta ondorioz lau zubi izaiten ahal, gisa hartarat apailatuz. Lana aise uzten ahal nagusiari pollikiño galdetuz geroz! Aste huntan konparazione, hiru egun hartuz, astelehena, asteazkena eta ortziralea, bederatzi egun segidan ukaiten ahal dira lanerat joaiterik gabe! Hola muntatzen dira zubiak, hitz hori azkarki sartua-eta gisa hortako kasuan zer gertat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016