Gure Hitza | 2018ko Maiatzaren 10a

Horra beraz lau zubi

Janbattitt Dirassar

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot.

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot. Gure gizona hola mintzo zen hiru aste barne lau bestaburu berezi badirelakotz, lau horietarik bihi bat ez igandearekin, batzuen atsegingarri, beste batzuen nardagarri eta beste frango arrunt futitzen orobat, jiten dena jin goazen aitzina! Egia da hor ditugula bat bestearen ondotik, biga ja iraganak eta beste biak ere hor berean, maiatzaren lehena, lanaren besta, edo(eta) langileena ere, maiatzaren 8-a, 40-ko gerla Europan segurik gelditu zen egunaren oroigarri, Salbatore, maiatzaren 10-ean, eta Mendekoste biharamuna, maiatzaren 21-ean. Lau bestaburu beraz eta ondorioz lau zubi izaiten ahal, gisa hartarat apailatuz. Lana aise uzten ahal nagusiari pollikiño galdetuz geroz! Aste huntan konparazione, hiru egun hartuz, astelehena, asteazkena eta ortziralea, bederatzi egun segidan ukaiten ahal dira lanerat joaiterik gabe! Hola muntatzen dira zubiak, hitz hori azkarki sartua-eta gisa hortako kasuan zer gertatzen den erraiteko... Badira loriatzen direnak, horren gatik deplauki baitiote maiatza dela urteko sasoin ederrena, eliza-kantu xahar batek dion bezala funtsean bainan ez batere arrazoin beraren gatik! Kantu hori moldatua izana alabainan Andredena Mariaren ohoretan eta ez batere gure zubi horiek gogoan... Bada haatik beste ikusmolderik ere, lantegi batzutan arrangurak lana ez delakotz behar bezala abantzatuko, lanak izan ditazkeela ere nunbaitik igurikatzen diren gauzak ez aski goiz ukaiteko, gauza bera bestalderat berdin, norapait igorri behar diren gauzentzat... Gibelapen frango beraz, ekonomiaren kaltetan naski, salbu turismo-lekuetan, turismoa irabazle izan baititake, bestenaz ere aroa gisa hartakoa izanez... Hots, aurtengo maiatza, igandetaz kanpo dituen bere lau bestaburu horiekin, ez bada ere baitezpada alferren hilabetea, ezin uka jendea hein bat alfer izaiterat pusa dezakeela... Alfer izaiterat edo bederen alfer egoiterat... Zer ote dio hortaz Emmanuel Macron presidentak, duela zonbait aste bera arizanik erakusterat emaiten ainitzek badugula alfer aireño bat eta lanari atxikiagoak behar gintazkeela... Eta burdin-bideetako langileak alfer horietarik ote ditugu? Hoinbeste egunez greba egiteneta! Ez, hori besterik da. Auzi zail bat aldaketa batzuen beldurrak zernahi eztabada haziz, aldaketa batzuen beharra kasik nehork ez badu ere ukatzen, bainan ez edozoin aldaketa eta ez ere nola nahika akulatuak izanez. Ordu litake aterabide manerako baten kausitzeko. Aste huntan beharbada zerbait kanbiatuko ote da? Batzu tematsu eta besteak tematsu, ez da erretx elgar aditzea eta bizkitartean beharrezkoa litake... Horiek hola, maiatzak, zubi guzien gainetik edo artetik, beste hitzordurik ere ekartzen dauku. Eta hor dugu besteak beste, helduden igandean, maiatzak 13, hitzordu bat guziz baliosa, Herri-Urrats, Iparraldeko ikastolen egun handia, Senpereko aintziraren itzulian. Mundu bat jinen da eskualde guzietarik! Besta gaitza beraz, kantu eta dantza, erakusketa eta bazkari, hitzaldi eta gaineratiko, bainan ez bakarrik besta haatik! Parada hauta bixtan da ikastola horien laguntzeko, beti badituzte behar-ordu handiak, bainan ere erakusteko zoin atxikiak gauden erakaskuntza sail eder horri eta azkar salatzen dugula handik edo hemendik ezarriak zaizkion traba pisuak, lanpostu berririk ez segurtatu nahi, gero eta ikasle gehiago izanikan ere! Nola onets ditake hori? Bada hor zerbait ez dena batere haxean...
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3449. zbk

Segurrena da deusetaz ez segur izaitea

Voltaire

Gure Hitza | 2018/05/10

Horra beraz lau zubi

Janbattitt Dirassar

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot.

Maiatza, eta aurten bereziki, alferren hilabetea ote da? Norbaiti hori entzun diot. Gure gizona hola mintzo zen hiru aste barne lau bestaburu berezi badirelakotz, lau horietarik bihi bat ez igandearekin, batzuen atsegingarri, beste batzuen nardagarri eta beste frango arrunt futitzen orobat, jiten dena jin goazen aitzina! Egia da hor ditugula bat bestearen ondotik, biga ja iraganak eta beste biak ere hor berean, maiatzaren lehena, lanaren besta, edo(eta) langileena ere, maiatzaren 8-a, 40-ko gerla Europan segurik gelditu zen egunaren oroigarri, Salbatore, maiatzaren 10-ean, eta Mendekoste biharamuna, maiatzaren 21-ean. Lau bestaburu beraz eta ondorioz lau zubi izaiten ahal, gisa hartarat apailatuz. Lana aise uzten ahal nagusiari pollikiño galdetuz geroz! Aste huntan konparazione, hiru egun hartuz, astelehena, asteazkena eta ortziralea, bederatzi egun segidan ukaiten ahal dira lanerat joaiterik gabe! Hola muntatzen dira zubiak, hitz hori azkarki sartua-eta gisa hortako kasuan zer gertat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016